Osasunbidea
2022/07/03 - 16:16
Egun dauden covid kasuen % 90 kutsakorragoak diren azpialdaera berrienak dira
Txertoak ez dira aldaera horretarako hain eraginkorrak. Immunodeprimituak eta adinekoak bereziki zaintzea, eta leku itxietan eta pilaketa uneetan musukoa erabiltzea aholkatzen dute.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/04/28 - 16:37
Prekarietateak hil egiten duela salatzeko manisfetazioak egin ditu gehiengo sindikalak Bilbon eta Iruñean
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde e Hiru sindikatuak salatu dutenez, enpresa batzuek ez dute nahikoa prebentzio neurririk ezartzen, eta besteek, ez dute segurtasun neurriak bermatzeko kontrol nahikorik jartzen.
2022/03/28 - 18:35
Paxlovid antibiralaren lehen 722 tratamenduak iritsi dira Hegoaldera
Covid-19aren aurkako 556 tratamendu antibiral entregatuko dizkio Osasun Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari. Era berean, botikaren beste 166 tratamendu Nafarroara heldu dira.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/20 - 20:44
Koronabirus kasuak asko areagotu dira azken egunotan Europan, BA.2 aldaera dela eta
Herbehereak, Alemania, Austria eta Suitza 3.000-5.000 kasuko intzidentzia mailarekin daude. Espainiak 445ekoa du eta Frantziak 1.224koa. Felix Zubia medikuak adierazi duenez, "azpialdaera berri hau ez da larriagoa, baina bai kutsakorragoa".
2022/03/17 - 14:47
Koronabirus kasuak Nafarroan: kurbaren egoera
Kontsultatu hemen Nafarroako koronabirus kasuen azken datuak.
2022/03/11 - 15:05
Gaur bi urte Munduko Osasun Erakundeak covid-19 gaixotasuna pandemiatzat jo zuen
2020ko martxoaren 11an munduan 118.000 kasu zeuden atzemanda eta 4.291 pertsona hil zituen SARS-COV 2 koronabirusak. Azken datuen arabera, ia 500 milioi lagun kutsatu dira eta sei milioi hil dira gaixotasun honengatik.
2022/03/06 - 14:37
Barrualdeetan "laster" maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Sanchezek
Ipar Euskal Herrian, bestalde, datorren martxoaren 14tik aurrera leku itxi ia gehienetan ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea. Garraio publikoetan bakarrik izango da derrigorrezkoa.
2022/03/04 - 14:17
Nafarroak seroprebalentzia azterketa bat egingo du covid-aren aurreko immunitate maila neurtzeko
Foru Gobernua, gainera, pandemiaren zaintza epidemiologikorako sistema berri baten oinarriak lantzen ari da, Europarekin eta Osasun Ministerioarekin lankidetzan.
2022/02/15 - 01:35
Murrizketa guztiak bertan behera geratu dira Nafarroan
Covid-19ari aurre egiteko murrizketa guztiak gauerdian indargabetu dituzte. Neurri murriztaileak abenduaren 19an ezarri zituzten, besteak beste, ostalaritza 01:00etatik 06:00etara ixteko agindua eta zutik kontsumitzeko debekua.
2022/02/08 - 14:12
Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak
Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.
2022/02/08 - 09:10
Kutsatzeek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, duela astebete baino 300 kasu gutxiagorekin: 730 guztira
Iruñeko II Zabalgunea, Arrotxapea eta Txantrea dira azken 24 orduetan birusak gehien zigortu dituen auzoak.
2022/02/07 - 07:57
Abendu aurretik positibo kopuru txikiena zenbatu dute Nafarroan: 348
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, larunbatean 201 gaixo zeuden ospitaleratuta; horietako 28, ZIUetan.
2022/02/06 - 21:05
4728 hautagai, 424 erizain postutarako Nafarroan
Elkarretaratzea egin dute azterketa baino lehen, gaizki tratatuak sentitzen direla salatzeko. Pandemiako bi urteetan, txandak bikoiztu, bajan ziren lankideak ordezkatu... lanean etengabe aritu ondotik, ikasteko betarik gabe iritsi direla salatu dute.
2022/02/06 - 15:11
Abendu aurreko datu epidemiologikoetara itzuli da Nafarroa, 395 positibo atzemanda azken egunean
Atzo egindako proben % 34,5 positiboak izan ziren. Gainera, 3 pertsona hil ziren covid-19aren ondorioz, eta 11 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn.
2022/02/05 - 14:06
738 positibo atzeman dituzte Nafarroan, milatik behera hirugarren egunez jarraian
231 kasu Iruñean diagnostikatu dituzte, 22 Zizur Nagusian, 20na Berriozarren, Buztintxurin eta Arrotxapean eta 19 Lizarran. Gainera, bi pertsona hil ziren covid-19agatik eta bost lagun ospitaleratu zituzten.
2022/02/04 - 08:44
Behera egin du positiboen kopuruak Nafarroan, eta 800en bueltan kokatu
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak koronabirus kasuei dagokienez.
2022/02/03 - 11:04
Santos Indurain: "Sanferminetan txupinazoa egingo bada horretarako baldintzak daudelako izango da"
Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek gogorarazi du sanferminetako "eskaileraren hasieran" gaudela, bigarren maila igaro berritan, eta "behaztoparik ez egotea espero dugula". Otsailaren 14rako neurri murriztaileak eta covid ziurtagiria berraztertuko dituztela esan du Santos Indurainek.
2022/02/03 - 09:19
Positibo berriak 900etik behera jaitsi dira Nafarroan
Iruñean, Arrotxapea auzoko 41 positiboak eta II. Zabalguneko 37 positiboak nabarmentzen dira, eta gainerakoan, Tuterako 44 kasuak eta Sarrigurengo 33ak.