Osasunbidea
2022/02/08 - 14:12
Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak
Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.
2022/02/08 - 09:10
Kutsatzeek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, duela astebete baino 300 kasu gutxiagorekin: 730 guztira
Iruñeko II Zabalgunea, Arrotxapea eta Txantrea dira azken 24 orduetan birusak gehien zigortu dituen auzoak.
2022/02/07 - 07:57
Abendu aurretik positibo kopuru txikiena zenbatu dute Nafarroan: 348
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, larunbatean 201 gaixo zeuden ospitaleratuta; horietako 28, ZIUetan.
2022/02/06 - 21:05
4728 hautagai, 424 erizain postutarako Nafarroan
Elkarretaratzea egin dute azterketa baino lehen, gaizki tratatuak sentitzen direla salatzeko. Pandemiako bi urteetan, txandak bikoiztu, bajan ziren lankideak ordezkatu... lanean etengabe aritu ondotik, ikasteko betarik gabe iritsi direla salatu dute.
2022/02/06 - 15:11
Abendu aurreko datu epidemiologikoetara itzuli da Nafarroa, 395 positibo atzemanda azken egunean
Atzo egindako proben % 34,5 positiboak izan ziren. Gainera, 3 pertsona hil ziren covid-19aren ondorioz, eta 11 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn.
2022/02/05 - 14:06
738 positibo atzeman dituzte Nafarroan, milatik behera hirugarren egunez jarraian
231 kasu Iruñean diagnostikatu dituzte, 22 Zizur Nagusian, 20na Berriozarren, Buztintxurin eta Arrotxapean eta 19 Lizarran. Gainera, bi pertsona hil ziren covid-19agatik eta bost lagun ospitaleratu zituzten.
2022/02/04 - 08:44
Behera egin du positiboen kopuruak Nafarroan, eta 800en bueltan kokatu
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak koronabirus kasuei dagokienez.
2022/02/03 - 11:04
Santos Indurain: "Sanferminetan txupinazoa egingo bada horretarako baldintzak daudelako izango da"
Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek gogorarazi du sanferminetako "eskaileraren hasieran" gaudela, bigarren maila igaro berritan, eta "behaztoparik ez egotea espero dugula". Otsailaren 14rako neurri murriztaileak eta covid ziurtagiria berraztertuko dituztela esan du Santos Indurainek.
2022/02/03 - 09:19
Positibo berriak 900etik behera jaitsi dira Nafarroan
Iruñean, Arrotxapea auzoko 41 positiboak eta II. Zabalguneko 37 positiboak nabarmentzen dira, eta gainerakoan, Tuterako 44 kasuak eta Sarrigurengo 33ak.
2022/02/02 - 09:00
Kutsatzeak egonkor mantendu dira Nafarroan, 1.000 kasuren bueltan
Astearte honetan bi hildako, 18 ospitaleratze eta 1.124 positibo berri zenbatu dituzte.
2022/02/01 - 15:30
Lau hildako eta 1.074 covid-19 kasu berri, Nafarroan
Bestalde, 19 pertsona ospitaleratu dituzte, horietako bat ere ez ZIUn. Guztira, 227 daude ospitalean, horietako 26 ZIUn.
2022/01/31 - 14:16
Nafarroan bi pertsona hil dira 784 positibo zenbatu dituzten egunean
Beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, baina ospitaleetako presioa handia da oraindik ere. 15 pertsona ospitaleratu dituzte, horietatik bi ZIUn. Guztira 232 pertsona daude ospitaleratuta, horietako 29 ZIUn.
2022/01/30 - 14:39
Zubia: "Ospitaleak pixka bat arindu dira, baina normaltasuna urruti dago oraindik"
Donostiako Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioan adierazi duenez, "oraindik beste aste pare bat beharko ditugu egoera arintzeko".
2022/01/30 - 13:16
Nafarroak 770 covid kasu hauteman zituen larunbatean, azken 40 egunotako daturik baxuena
Zifra horrek kutsatzeen beherakada esanguratsua suposatzen du, ostiraleko 1.201 kasuen eta osteguneko 1.382 kasuen parean.
2022/01/29 - 14:58
1.201 covid kasu zenbatu dira azken orduotan Nafarroan, beheranzko joera berretsiz
Aurreko egunean zenbatutakoak baino ia 200 kasu gutxiago hauteman dituzte ostiral honetan Nafarroan.
2022/01/28 - 08:51
Nafarroak hiru hildako, 1.382 positibo berri eta 13 ospitaleratze izan ditu, horietako hiru ZIUn
Positiboen kopuruak behera egin du. Positibotasun tasa % 41,9koa da. Guztira, 241 paziente Nafarroako ospitaleetan daude covidak jota, horietako 28 ZIUetan.
2022/01/27 - 13:21
Lau pertsona hil dira Nafarroan eta 20 ospitaleratze eta 1.642 positibo zenbatu dituzte
Gaur egun, 256 gaixo daude covid-19agatik ospitaleratuta; horietako 26, ZIUetan.
2022/01/26 - 19:26
Osasunbidea ostegunean hasiko da 18 eta 29 urte arteko gazteei hirugarren dosirako hitzorduak ematen
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, otsailaren 1ean hasiko dira 18 eta 29 urte arteko gazteei covid-19aren aurkako txertoaren errefortzu dosia ematen.
2022/01/25 - 11:13
Uxue Barkos: "Lehen Arretaren prestigioa handitzeko lan baldintzak eta soldatak parekatzea beharrezkoa da"
Osasunbidean eta Osakidetzan dagoen mediku faltaren inguruan galdetuta, Geroa Bairen bozeramaileak uste du egiturazko aldaketa batzuk egitea beharrezkoa dela. Adibide gisa, sare publikoan egiteko baldintzak pribatuan baino zorrotzagoak direla azpimarratu du Uxue Barkosek.
2022/01/25 - 09:11
2022an astegun batean izan den positibo kopuru txikiena zenbatu dute Nafarroan: 1.757
Arrotxapea eta Bigarren Zabalgunea izan dira auzo astinduenak azken 24 orduetan.