Osasunbidea
2021/12/16 - 11:00
Nafarroan 650 positibo berri zenbatu dituzte
Birusak Tutera kolpatu du berriro ere gogorren: egun bakarrean 48 kutsatze hauteman dituzte Erriberako herrian.
2021/12/15 - 19:04
Osakidetza hasi da 12 urtetik beherakoak txertatzen, lehen egunean 2.400 dosi baino gehiago jarrita
Euskadin 22.000 hitzordu baino gehiago eman dituzte dagoeneko. Nafarroan, Tafallan eta Donezteben hasi dira lehen dosiak jartzen, eta ostegunean orokortuko da txertaketa.
2021/12/15 - 14:32
Birusaren transmisioak eta ZIUak gora Nafarroan
709 kutsatze berri zenbatu dituzte eta 15 lagun erietxeratu behar izan dituzte, horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan.
2021/12/14 - 21:41
Osakidetzak 16.347 hitzordu eman ditu 4 orduan 9 eta 11 urte bitarteko umeak txertatzeko
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 urtez azpiko haurren gurasoek Osakidetzaren webgunearen bitartez egin beharko dute txertoa jartzeko eskaera. Nafarroan, ostera, Osasunbidea jarriko da sendiekin harremanetan SMS edo telefono bidez.
2021/12/14 - 14:20
Kutsatze berriak 700era hurbildu dira Nafarroan baina egoerak hobera egin du apur bat ospitaleetan
Zazpi pertsona gutxiago daude koronabirusagatik ospitaleratuta. Dena den, atzo, guztira, 695 pertsona kutsatu ziren, Foru Gobernuak emandako datuen arabera, eta duela astebete 415 kutsatu ziren.
2021/12/14 - 12:44
Nola eska dezaket hitzordua seme edo alabari txertoa jartzeko Osakidetzan eta Osasunbidean
Haurren txertaketaren harira dauden zalantzak argitze aldera, hona hemen gomendio eta xehetasun batzuk.
2021/12/13 - 14:32
Haurrentzako 78.000 txerto heldu dira Hego Euskal Herrira
Pfizerren dosiak goizean iritsi dira Madrilera, eta handik erkidegoen artean banatu dituzte. Jaurlaritzak 60.000 jaso ditu, eta Nafarroako Gobernuak, 18.000.
2021/12/13 - 14:06
Heriotza bat eta hobekuntza arina erietxeetan, Nafarroan
Igandean 459 positibo izan dira, aurreko egunean baino 170 gutxiago, baina kontuan izan behar da jaiegunetan test gutxiago egiten direla. Kasuen kopurua duela astebeteko 435en eta duela bi asteko 202ren gainetik dago oraindik.
2021/12/12 - 18:18
Asteazkenean abiatuko da haurren txertaketa Hego Euskal Herrian
Haurrei jarriko zaien dosia helduei jartzen zaienaren herena izango da. Gainera, hiru asteko tartea utziko da lehen dosiaren eta bigarrenaren artean.
2021/12/10 - 17:16
Pandemia hasi zenetik egun bakarrean hautemandako positibo gehien izan dira Nafarroan
842 positibo atzeman dituzte azken orduetan, eta kopuru horrek aise gainditu du orain arteko marka, 2020ko urriaren 24an hautemandako 698 kasuena. Gainera, bikoiztu egin da duela bi aste atzemandako kasuen kopurua.
2021/12/09 - 15:45
Zaintza Intentsiboetako Unitateetako okupazioak koxka bat egin du gora Nafarroan
Maria Chiviteren Gobernuak ez du baztertzen neurri berriak ezartzea; baina, momentuz, txertaketa da covid-19ari aurre egiteko estrategia nagusia.
2021/12/09 - 10:06
465 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan
Bezperan baino ia 200 gutxiago dira, baina atzokoa jaieguna izaki, proba gutxiago egin ziren. Hortaz, ohiko jaitsiera da honakoa.
2021/12/08 - 13:14
Urtebeteko kutsatze kopuru handiena izan da Nafarroan azken orduetan, 655
Duela astebeteko kutsatzen bikoitza pasa dira atzo hautemandakoak. Atzo 120 pertsona zeuden Nafarroako ospitaleetan, horietako 17 zainketa intentsiboetako unitateetan.
2021/12/07 - 15:20
415 kutsatze berri zenbatu dituzte Nafarroan, 11 erietxeratu dituzte eta ZIUetan gaixo bat gehiago dago
Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.
2021/12/06 - 22:33
Diskotekak itxita hilabetez, eta murrizketak Gabonen aurreko ospakizunetan, Ipar Euskal Herrian
Frantziako Gobernuak erabaki du neurri horiek ezartzea, kontuan izanik nolako bilakaera ari den izaten pandemia Ipar Euskal Herrian eta Estatu osoan.
2021/12/06 - 16:18
435 positibo eta 12 ospitaleratze zenbatu dituzte Nafarroan
Positibotasun tasak balio altuetan jarraitzen du, % 18,8an dago. Zorionez, ez da inor hil azken orduetan.
2021/12/05 - 20:46
Zer egin behar da etxean egindako antigeno testean positibo emanez gero?
Oinarrizko hiru urrats daude: bakartu, Osasun Sistemari positiboaren berri eman eta sintomekin hasi aurretik egondako pertsonen zerrenda prestatu.
2021/12/04 - 12:21
Nola ulertu eta interpretatu covidari buruzko datuak?
Zientziaren eta horren dibulgazioaren garrantzia erdigunean jarri du covidaren pandemiak, beste gauza askoren artean. Horretan dihardu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak.
2021/12/03 - 13:52
Are gehiago tenkatu da egoera Nafarroan: hildako bat, ospitaleratze gehiago, eta 500 kutsatzetik gora
91 pertsona daude erietxean (bezperan baino lau gehiago), horietako 15 ZIUn (bat gehiago).
2021/12/02 - 14:19
ZIUetan gaixo bat gehiago eta 564 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Sei pertsona ospitaleratu dituzte, eta horrenbestez, 87 dira erietxeratutakoak, horietako 14, ZIUetan.