Oscarrak
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Gehiago ikusi
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
2019/01/22 - 15:33
'Roma' eta 'The favourite' protagonista nagusiak, Oscarren izendatuen iragarpenean
Zinematografia Arte eta Zientzien AEBko Akademiak otsailaren 24an banatuko ditu bere sariak, Euskal Herrian hilaren 25eko goizaldea dela.
2019/01/10 - 18:32
Aurkezlerik gabeko Oscar sariak, 30 urtean lehen aldiz
Otsailaren 24an Hollywoodeko Dolby Theatren egingo den Oscar sarien 91. edizioan ez da aurkezlerik egongo, 'Variety' aldizkariaren arabera.
2018/08/09 - 18:25
Zinema aretoetan arrakasta gehien izan duen filma sarituko dute Oscarretan
Hollywoodeko akademiak iragarritako berrikuntzak polemika handia piztu du sare sozialetan, kritikarien zein zinemazaleen artean. Kalitate nahikoa ez duten pelikulak saritzeko estrategia dela diote.
2018/03/05 - 13:15
Oscar sarien 90. edizioaren palmaresa
Hollywoodeko Akademiak Oscar sariak banatu ditu bart, eta “The shape of water” eta Guillermo del Toro horren zuzendaria gailendu dira film eta zuzendari onenen atalean.
2018/03/05 - 09:24
Oscar sarietako alfonbra gorria
Aurten ere, Hollywoodeko aktoreak euren jantzi dotoreenak ipini dituzte soinean 2018ko Oscar sarietara joateko.
2018/03/05 - 08:25
'The Shape of Water' filmak irabazi du film onenaren Oscar saria
Guillermo del Toro mexikarraren 'The Shape of Water' fantasiazko filmak irabazi du 2018ko film onenaren Oscar saria. Zuzendari onenaren saria ere berarentzat izan da.
2018/03/05 - 08:24
Emakumeek beren lana aldarrikatu dute ustekabe handirik gabeko Oscarren galan
Frances McDormand emakumezko aktore onenaren sariaren irabazlea gaueko une gogoangarri urrienetako baten protagonista izan da, izendatutako emakume guztiei antzokian zutik jartzeko eskatu dienean.
2018/03/05 - 07:57
Frances McDormand, emakumezko aktore onenaren Oscar saria
Frances McDormandek emakumezko aktore onenaren Oscarra irabazi, eta gaueko hitzaldirik hunkigarriena eman du, zinemako emakumezkoen lana aintzat hartzeko eskatuta.
2018/03/05 - 07:35
Gary Oldman izendatu dute aktore onena
Gary Oldman britainiarrak irabazi du 2018ko aktore onenaren Oscar saria. 'Darkest Hour' filmean Winston Churchilli eman dio bizitza Oldmanek.
2018/03/05 - 07:19
Guillermo del Torok irabazi du zuzendari onenaren Oscar saria
Zuzendari mexikarrak 'The Shape of Water' filmagatik lortu du zuzendari oneanaren aurtengo Oscar saria.
2018/03/05 - 06:55
‘The shape of water’ eta Guillermo del Toro protagonista, Oscarretan
Guillermo del Toro mexikarraren lanak irabazi du film onenaren Oscar saria. Del Torok berak zuzendari onenarena irabazi du, eta Frances McDormandek eta Gary Oldmanek aktore onenenak.
2018/03/04 - 14:31
'Me too' mugimenduaren Oscar Sariak izango dira aurtengoak
Sexu-jazarpenaren kontrako mugimenduak Hollywoodeko bazterrak nahastu ditu. Gaur banatuko dituzten Oscar sarietan protagonista izango dira 'Me too' hitzak.
2018/03/02 - 17:22
Hollywood, Oscarretarako prest
Hollywoodeko Akademiak astelehenean, martxoak 5, banatuko ditu bere sariak, goizaldeko ordu bietan (arratsaldea, Los Angelesen) hasita, estatubatuar zinemaren hitzordu nagusian.
2018/01/23 - 23:20
'The Shape of Water', Oscar sarietarako faborito nagusia 13 izendapenekin
Bestalde, Christopher Nolan zinemagilearen 'Dunkerque' pelikula belikoak 8 izendapen lortu ditu. Ondoren, 'Three Billboards Outside Ebbing, Missouri' film independenteak 7 izendapen izan ditu.
2018/01/23 - 21:36
'The Shape of Water' filmak Oscar sarietarako 13 izendapen lortu ditu
Guillermo del Torok Gerra Hotzeko istorio fantastiko bat kontatzen digu. Veneziako sari nagusia irabazi ondoren, filma atzean geratu zen Urrezko Globoetan.
2018/01/23 - 10:54
'Estiu 1993', Malena Alterio eta Javier Gutierrez, garaile Feroz sarietan
Emakumeek zinema-industrian egiten duten lana aldarrikatu dute, emate-ekitaldian, eta, halaber, sexu-abusuak salatu dituzte.
2018/01/08 - 10:08
Del Toro garaile, sexu-erasoen aurkakoak izan diren Urrezko Globoetan
Zuzendari Onenaren golardoa lortu du; 'Big Little Lies' telesailak, berriz, lau sari eskuratu ditu. Aktoreak eta zuzendariak beltzez jantzi dira, sexu-erasoen aurka egiteko.
2017/11/22 - 00:41
'Psiconautas' 26 aukeratuen artean, Oscar sarietan hautagaia izateko
Alberto Vazquezen lankidetzarekin, Pedro Rivero euskal herritarrak idatzi eta zuzendutako filmak animaziorik onenaren Goya saria irabazi zuen.
2017/08/17 - 14:36
'Abracadabra' Pablo Berger bilbotarraren filma, Oscarretarako bidean
Bilbotar zuzendariaren (“Torremolinos 73”, “Blancanieves”) filma “Estiu 1993” eta “1898, los últimos de Filipinas” lanekin lehiatuko da atzerrik film onenaren sailean izateko.
2017/02/27 - 10:29
Trump, Oscarretako beste protagonista, bertan egon ez bada ere
Galan izan diren artista askok kritika, txantxa eta iruzkin mordoa egin dute, kutsu politiko handiarekin.