Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Javier Bardemek gerraren aurkako eta Palestinaren askatasunaren aldeko jarrera agertu du. Argazkia: EFE.
Oscar sarien 98. edizioak One Battle After Another kutsu politiko argiko filma tronuratu du bart, baina aldarrikapen politikoak salbuespena izan dira alfonbra gorrian eta agertoki gainean, besteak beste Rob Reinerren eta Robert Redforden heriotzak gogora ekarri dituen gala arin eta hunkigarrian.
Javier Bardem espainiar aktoreak egin du, 3.000 gonbidaturen aurrean, galako hitzaldirik argi eta kritikoena. Alfonbra gorrian bertan garbi utzia zuen Bardemek bere konpromisoa, soinean “Gerrari ez” zioen pegatina eta Palestinan bakea ezartzearen aldeko intsignia zituela agertu baita.
“Gerrari ez, eta Palestina askatu”, adierazi du gero Bardemek agertoki gainean, nazioarteko pelikula onenaren saria aurkeztea egokitu zaionean.
David Borenstein Mr. Nobody Against Putin dokumental sarituaren zuzendariak ekarri du gaueko beste une hunkigarri bat. Agertokira igo denean, gizatasunaren aldeko hitzaldia egin du.
“Herrialde batzuetan, izar iheskorren ordez, bonbak eta droneak jaurtitzen dituzte. Gure etorkizunaren izenean, gure seme-alaba guztien izenean, gelditu gerra hauek, orain!”, esan du Borensteinek indartsu, publikoaren txalo zaparrada eragin duen diskurtso batean.
Gero, Paul Thomas Andersonek “mundu eroa” uzten ari garela esan du, gidoi egokitu onenaren Oscar saria jasotzeko orduan, baina itxaropentsu agertu da hurrengo belaunaldiek “mundura argi apur bat” ekarriko ote duten.
Gala zirraragarria
Conan O’Brien izan da zeremonia gidatzeko arduraduna, eta irriei, emozioari eta kritika pitin bati egin die bide.
Autumn Durald Arkapawren garaipenak, Sinners filmari esker sarien 98. edizioan emakume batek lehenengoz argazkilaritzaren Oscarra irabazteak, jendea zutiaraztea eragin du, golardoa emakume guztiekin partekatu nahi izan du eta.
“Zuek gabe, ez nengokeen hemen”, esan du Dolby antzokiko esku zarten artean.
Aurten hil diren artistei egindako omenaldia ere galako une gorenetako bat izan da, batik bat Rob Reiner zuzendaria eta Robert Redford aktore, zuzendari, ekoizle eta ikonoa oroitzeko tarteak.
Barbra Streisandek hitz maitekorrak eskaini dizkio laguna zuenari, eta The Way We Were Oscarra irabazi zuen abestiaren txatal bat abestu du, Sydney Pollacken izen bereko filmean pantailakide izan zuen adiskidearen omenez.
Billy Criystal komedianteak hartu du hitza Reiner goraipatzeko. Abenduan hil zuten zinemagilea Hollywooden itzal handiena zuen eragileetako bat zela adierazi du, eta haren konpromisoa azpimarratu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!