Rob Reiner aktore eta zine zuzendaria eta Michele Singer haren emaztea hilda aurkitu dituzte Los Angelesen
Los Angeleseko Polizia ustezko homizidio gisa ikertzen ari da gertaturikoa.
Rob Reiner aktore eta zine zuzendari estatubatuarra (78 urte) eta Michele Singer haren emaztea (68 urte) hilda aurkitu dituzte gaur goizaldean Los Angeleseko haien etxean. Polizia ustezko homizidio gisa ikertzen ari da gertaturikoa.
Familiaren bozeramaile batek baieztatu du albistea CNN telebista katera igorritako komunikatuaren bidez, eta "une zail hauetan" pribatutasuna eskatu du sendiarentzat.
Suhiltzaileek 15:38 aldera (Los Angeleseko ordua) jaso dute abisua, eta joan direnerako biak ala biak hilda zeuden.
Los Angeleseko Polizia Departamentuak adierazi duenez, ez dira inoren bila ari. "Ahal dugun senide guztiekin hitz egiten saiatuko gara, gertaturikoa argitzen saiatzeko", adierazi du prentsaurrekoan Alan Hamilton Poliziaren buruzagiordeak.
Erakundearen bozeramaile batek Vanity Fair aldizkariari adierazi dionez, "itxurazko hilketa bat" ikertzen ari dira.
1947an Bronxen (New York) jaioa, 70eko hamarkadan ospea hartu zuen. Halaber, Oscar sarirako izendatu zuten A Few Good Men eta When Harry met Sally filmengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da