“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
One Battle After Another Paul Thomas Anderson zuzendariaren filma da Oscar sarien 98. edizioaren irabazle nagusia, Hollywoodeko Zinema Akademiaren sei sari pilatuta. Atal nagusietako sariak jaso ditu tentsio politiko nabariko filmak, hala nola film onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi egokitu onenarena.
Vineland Thomas Pynchon idazlearen eleberrian oinarritutako filmak Leonardo DiCaprio du protagonista, eta kritikarien, zinemazaleen eta kazetarien aurreikuspenak bete ditu, sari nagusiak eramanda.
“Beti egoten da zalantza hori, merezi ote duzun… Baina ez dago zalantzarik plazer handia dela jasotzea”, adierazi du Thomas Andersonek, izendatuta egon den laugarren aldian (There Will Be Blood, Phantom Thread eta Licorice Pizza filmekin ere lortu zuen), zuzendari onenaren saria jaso duenean.
“One battle after another”ek editatze onenaren saria, Andy Jurgensenentzat, eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria ere irabazi ditu. Sean Pennentzat izan da azken hori, baina Penn ez da galara bertaratu bere ibilbideko hirugarren Oscar saria jasotzera. Halaber Andersonen filmak casting onenaren Oscar saria ere eraman du, atal hori saritu duten lehen aldian.
Gaueko beste film faborito nagusia Sinners zen, beste edozein pelikulak inoiz baino izendapen gehiago baitzituen gaurko: hamasei, hain zuzen ere. Bada, azkenean, lau sari irabazi ditu 1930eko hamarkadan Mississippi ibaiaren ertzean girotuta dagoen eta bluesa, banpiroak eta arrazakeriaren aurkako borroka uztartzen dituen filmak: gizonezko aktore onenarena (Michael B. Jordan), soinu banda onenarena (Ludwig Göransson), jatorrizko gidoi onenarena (Ryan Coogler) eta argazkilaritza onenarena (Autumn Durald, inoiz sari hori irabazi duen lehen emakumea).
Emakumezko aktore protagonistaren Oscar sarian, ez da inolako ezustekorik izan, eta Jessie Buckley irlandarrak irabazi du estatuatxoa, Hamnet Chloé Zhao zuzendariak Maggie O’Farrellen eleberrian oinarrituta ondu duen filmean Agnesena, William Shakespeareren emaztearena, egiteagatik. Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria, bestalde, Amy Madiganek etxeratu du, Weapons beldurrezko filmean izeko Gladys izugarriarena egiteagatik.
Frankenstein Guillermo del Torok Mary Shelleyren nobela klasikoaren gainean egindako berrikuspenak hiru sari jaso ditu: makillaje eta ile-apainketa onenarena (Mike Hill, Jordan Samuel eta Cliona Furey), jantzi onenena (Kate Hawley) eta ekoizpen diseinu onenarena (Tamara Deverell eta Shane Vieau).
Nazioarteko film onenaren saria Affeksjonsverdi norvegiarrarentzat izan da. Joachim Trier zuzendu duen filmaren protagonistak Renata Reinsve eta Stellan Skarsgård dira.
Galako unerik harrigarrienetako bat film labur onenaren saria emateko orduan iritsi da; berdinketa egon da, eta fikziozko film labur onenarena saria Deux personnes échangeant de la saliv” eta The Singers lanek partekatu dute, horrenbestez.
Animaziozko film onenaren Oscar saria K-Pop Demon Hunters Netflixeko fenomenoak bereganatu du, abesti onenaren saria bezalaxe (“Golden”), eta dokumental onenaren Oscarra Mr Nobody Against Putin David Borenstein eta Pavel Ilyich Talankin zinemagileen txekiar filmari eman diote.
IRABAZLEEN ZERRENDA
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!