Ozeania
2024/12/31 - 15:33
Zeelanda Berriak eta Australiak egin diote ongietorria 2025ari
Su-festa eta ikuskizun koloretsuak egin dituzte Aucklanden eta Sydneyn urte berriari kaixo esateko.
2024/11/18 - 09:49
Munduko koralik handiena aurkitu dute: 300 urte ditu eta Salomon Uharteetan dago
34 metroko zabalera, 32 metroko luzera eta 5,5 metroko altuera du. Balea urdina planetako animaliarik handiena baino luzeagoa da. Funtsezko habitata, babeslekua eta ugalketa-eremua da korala espezie anitzentzat. National Geographiceko talde batek egin du aurkikuntza.
2024/05/27 - 14:13
Erlojuaren aurkako erreskate-lanak, lur-jausi batek azpian harrapatu duen Papua Ginea Berriko herrian
NBEk adierazi du bilaketa eta erreskate lana zaila izaten ari dela lur-eremuaren ezegonkortasunagatik eta irisgarritasun arazoengatik, eta "egunak" iraun dezakeela. Gobernuaren azken balantzearen arabera, 2.000 izan litezke azpian harrapatutako herritarrak.
2024/05/26 - 14:24
670 baino gehiago izan litezke Papua Ginea Berriko lur-jausian hildakoak, NBEren arabera
150 etxe baino gehiago geratu dira 6-8 metroko lur eta haitz geruza baten azpian, 4.000 pertsonatik gora bizi diren herrixkan.
2024/05/25 - 23:01
Gutxienez 300 pertsona geratu dira lurpean Papua Ginea Berriko lur-jausian
Lur-jausi erraldoi batek herrixka bateko dozenaka etxe lurperatu ditu herrialdearen iparraldean.
2024/05/23 - 18:42
Kaledonia Berrian protestak abiarazi zituen hauteskunde-erroldaren erreforma behin-behinean eten du Macronek
"Alde guztiei entzun ostean, hitz eman dut erreforma hau ez dadin indarrean sartu testuinguru honetan. Aste batzuk hartuko ditugu elkarrizketarako, adostasun zabala lortzeko helburuz", esan du presidenteak Frantziatik 17.000 kilometrora dagoen artxipelagora egindako bisita azkarrean.
2024/05/23 - 18:23
Iñigo Aguayo: ''Ez dugu Kaledonia Berritik irteteko modurik''
Iñigo Aguayo eta Justus senarra Kaledonia Berrian harrapatuta geratu dira, hauteskunde-erroldaren erreformak eragindako matxinaden ondorioz. Europako agintarien babesgabetasuna "erabatekoa" dela esan digute.
2024/05/22 - 00:42
Macron Kaledonia Berrira joan da elkarrizketak abiatzeko, bederatzi eguneko protesten ostean
Frantziako presidentearen bidaia itsasoz haraindiko lurraldeetako arduradun eta ordezkarien eskaeren ondorio da. Horiek elkarrizketa-prozesu bat eskatu zioten estatuburuari, protesten zergatiari heltzeko, hau da, hauteskunde-erroldaren erreformari.
2024/05/16 - 19:34
Hauteskunde-erroldaren erreformak protestak piztu ditu Kaledonia Berrian, bost hildako eta 200 atxilotu utziz
Astelehenean piztu zen gatazka, Frantziako Parlamentuan erreforma eztabaidatu ondoren. Izan ere, hamar urte lurraldean bizi diren frantziarrei ematen die boto eskubidea erreformak, eta indigenen zati handi batek uste du erabaki horrek bere eskubideak murrizten dituela.
2024/05/03 - 12:06
Grafiko interaktiboa: prentsa askatasunaren egoera munduan
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
2024/04/13 - 20:33
Gizon batek gutxienez sei pertsona hil ditu labankadaz Sydneyko merkataritza gune batean
Zaurituak ere badaude, batzuk egoera kritikoan. Agintariek oraindik ez dute argitu zein zen erasotzailearen asmoa, baina badirudi ez duela helburu terrorista izan.
2024/04/13 - 13:24
Gizon batek bost pertsona hil ditu labankadaz Sydneyko merkataritza gune batean
Gainera, zaurituak ere badaude, horietako batzuk larri. Poliziak tiroka hil du erasotzailea.

2024/03/23 - 13:56
Ilargi eklipsea izango da martxoari agur esateko
Ilunantz eklipsea izango da (ilargia, lurra eta eguzkia lerrokatuko dira) astelehen honetan 05:53etik 10:32ra, baina Euskal Herritik ia ez da nabariko.
2024/02/01 - 13:17
Horrela erreskatatu dute peluxez betetako makina batera sartu den hiru urteko mutiko bat Australian
Saria jasotzen den zulotik sartu zen makinaren barrura hiru urteko mutikoa Queenslanden. Polizia-agenteek kristala haustea erabaki zuten haurra atera ahal izateko.
2023/09/17 - 17:52
Milaka australiar atera dira kalera aborigenak Konstituzioan kontuan hartzearen aldeko botoa eskatzeko
Urriaren 14ko erreferendumerako hilabete baino gutxiago falta denean, baiezkoa indarra galtzen ari da inkestetan.
2023/07/27 - 10:53
Ehun pilotu-izurde hegaluze hil dira Australian, hondartu ostean
Ugaztunak Cheynesko hondartzatik gertu ikusi zituzten. Erditik gora hil ziren, eta erreskate taldeek besteak itsasoratzen lortu zuten, baina berriro hondartu eta hil egin behar izan zituzten.
2023/07/20 - 10:57
2 hildako eta 6 zauritu, Zeelanda Berriko Aucklanden izandako tiroketa batean
Poliziak erasotzailea hil duela baieztatu du. Chris Hipkins lehen ministroak hirian gaur hasiko den Emakumezkoen Futboleko Munduko Txapelketaren segurtasuna ziurtatuta dagoela esan du.

2023/04/20 - 11:00
Erabateko eguzki eklipse batek Australiako zati bat ilundu du minutu batez
Gaurko eklipseak mistoa izatearen berezitasuna du: eraztun-itxurarekin hasi da, osora aldatu da eta amaitu baino pixka bat lehenago eraztun-itxura hartu du berriro. Mende honetan aurreikusitako 223 eguzki-eklipseetatik 7 baino ez dira mistoak.
2023/01/31 - 10:05
Munduko ekonomia % 2,9 haziko da aurten eta % 3,1 datorren urtean, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak berrikusi ditu. Inflazioari dagokionez, beheranzko joera iragarri du: % 8,8 iaz, % 6,6 aurten eta % 4,3 datorren urtean.
2023/01/19 - 11:38
Jacinda Ardernek dimisioa eman du Zeelanda Berriko lehen ministro karguan
Ardernek (42 urte) Alderdi Laboristaren bilera batean egin du iragarpena, eta guztiz hunkituta esan du: "Ez dut nahikoa energia lanarekin jarraitzeko. Unea da".