Ozeania
2020/12/03 - 14:49
32 milioi pertsona muturreko pobrezia egoeran sartuko dira covid-19agatik
NBEk ohartarazi duenez, muturreko pobrezian bizi diren herritarren kopurua % 3 haziko da munduan gutxien garatutako 47 herrialdeetan.
2020/12/01 - 09:10
Gabonetan senideen arteko topaketa handiak saihestea eskatu du MOEk
Halaber, jende asko dagoen ospakizunetan ez parte hartzea eta "gainezka" dauden merkataritza-guneetara ez joatea aholkatu du Munduko Osasun Erakundeak.
2020/11/23 - 09:51
COVID-19aren txertoa modu orekatuan banatzeko akordioa lortu dute G20ko estatuek
28.000 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten dute G20koek, txertoaren banaketa unibertsala bermatzeko.
2020/11/12 - 12:58
Non eta noiz izango da urteko laugarren eta azken ilargi-eklipsea?
Eklipse honetan, Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak. Dena dela, oraingoan ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.
2020/11/12 - 07:39
Biztanleen % 70ek jarri beharko dute txertoa pandemia gainditzeko, MOEren arabera
Garapen fasean dauden txertoen eraginkortasuna ikusteke dagoen arren, Munduko Osasun Erakundeak uste du portzentaje hori nahikoa izango litzatekeela. 2021eko helburua % 20ra iristea da.
2020/10/18 - 12:29
Garaipen historikoaren ondotik, bakarrik gobernatu dezake aurrerantzean Ardernek
Zeelanda Berriko lehen ministroak erraz irabazi ditu hauteskunde orokorrak eta inolako aliantzarik gabe agindu dezake. 1996tik ez du beste inork lortu horrelakorik.
2020/10/04 - 16:07
Kaledonia Berriak berriz esan dio ezetz independentziari
Behin behineko emaitzen arabera, herritar gehienek ez dute Frantziatik bereizi nahi, baina bi aukeren arteko aldea 2018an baino txikiagoa izan da. Parte-hartzea % 85,85 izan da.
2020/10/03 - 22:42
Erreferenduma berriro Kaledonia Berrian, independentzia bai ala ez erabakitzeko
180.340 pertsonak botoa emateko eskubidea dute, 2018ko lehen erreferendumean baino 6.000 gehiago. Orduan ezezkoak lortu zuen garaipena, botoen % 56,7arekin.
2020/08/27 - 12:03
Christchurcheko sarraskiaren egileari biziarteko zigorra ezarri diote
Zeelanda Berrian izandako epaiketa batean lehen aldiz jarri dute zigor hori.
2020/07/05 - 12:26
Ilargi-eklipse bat ikusteko aukera egongo da gaur munduko toki askotatik
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da.
2020/06/12 - 12:20
Arrazismoarekin lotzen dituzten pertsonaien estatuen aurkako erasoak zabaldu dira
AEBn Cristobal Colonen eta buruzagi konfederatuen estatuak behera bota dituzte, eta Zeelanda Berrian kapitain britainiar baten monumentuak ere protestarien erasoa jaso du.
2020/05/12 - 22:03
COVID-19a berragertuko den susmoa du MOEk, eta txertoa 2021erako izatea espero du
Berragertze baten aurrean "hobeto prestatuta" egongo garela esan du Maria Neirak, eta "historiako txerto azkarrena" lortzeko baliabideak badaudela gaineratu du.
2020/05/10 - 00:51
Munduan 3,86 milioi pertsona daude kutsatuta eta 265.000 baino gehiago dira hildakoak
Pandemia azkar hedatzen ari da Amerikatik. Estatu Batuak da munduan kasu gehien dituen herrialdea, Espainiak eta Italiak baino sei bider gehiago.
2020/04/18 - 22:39
Munduan 2,16 milioi positibo kasu erregistratu dira eta 90.000 kutsatu berri daude
Kutsatutako berrien kopuruak marka ezarri du, koronabirusaren pandemiaren gorakada baieztatuz.
2020/04/04 - 16:38
Koronabirusaren pandemia izaten ari den eragina munduko toki ezberdinetan
Europan, Espainia eta Italia dira hildako eta positibo kasu gehien dituztenak. Hego Amerikan eta Afrikan egoera larrian daude. Ozeanian neurri zorrotzak hartu dituzte. Txina, suspertzen hasi da.
2020/01/16 - 10:26
Euria iritsi da Australiara
Suhiltzaileak itxaropentsu agertu dira oraindik ere suteak dauden guneetan erortzen hasi den euriarekin.
2019/12/31 - 11:57
Bi hildako, desagertutako bost pertsona eta beste milaka lagun harrapatuta Australian
Hegoaldeko Gales Berria izan da lurralde zigortuena suteengatik azken egunetan. Estatu horretan hil diren lagunen kopurua 11ra igo da, 12 Australia guztian.
2019/12/09 - 21:08
Gutxienez bost hildako eta 31 zauritu Zeelanda Berrian, sumendi baten erupzioagatik
White Island uharteko Whakaari sumendia Ipar Uhartetik 48 kilometrora dago hori, ekialdera. Gainera, hainbat desagertu daude.
2019/12/09 - 11:22
Bost hildako eragin ditu Zeelanda Berriko Whakaari sumendiaren erupzioak
Oraingoz larrialdi zerbitzuak ezin dira irlara iritsi segurtasun arrazoiengatik, eta ez dakite oraindik uhartean bizirik dagoen pertsonarik geratzen den.
2019/12/06 - 13:27
Keak Sydneyko zerua estali du suteen ondorioz
684 etxe suntsitu dituzte herrialde osoan zehar zabaltzen ari diren eta hiri eremu handietara, Sydneyko mendebaldea barne, hurbiltzen ari diren suteek.