Biztanleen % 70ek jarri beharko dute txertoa pandemia gainditzeko, MOEren arabera
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) egindako kalkuluen arabera, munduko biztanleriaren % 70 immunizatu beharko litzateke pandemiaren amaiera bermatzeko, betiere garapen fasean dauden txertoak arrakastatsuak baldin badira.
Oraindik ikusteke dago zein eraginkorrak izango diren COVID-19aren aurkako txertoak, baina Soumya Swaminathan MOEko zientzialari buruak eta Kate O'Brien MOEko Immunizazio Departamentuko zuzendariak uste dute hori izango litzatekeela portzentaje egokiena, nahiz eta 2021erako helburua % 20ra iristea den.
"Ikertzen ari diren konpainia bakar batek ere ezin izango du berehala mundu guztiarentzako dosia eduki", ohartarazi du O'Brienek. Horregatik, laborategi guztiek ikerketarekin jarraitzea garrantzitsua dela esan du, nahiz eta horietako batek gainerakoei aurrea hartu.
Txertoari dagokionez aste honetan izandako aurrerapenak aztertzeko, internautekin bilera egin dute aipaturiko bi adituek. Horien esanetan, koronabirusaren aurkako borrokan garatutako teknologia berriek "etorkizuneko pandemietatik hobeto babesten lagun dezakete".
Pfizer-BioNTech proiektu germaniar-estatubatuarraren ikerketa klinikoetan % 90eko eraginkortasuna lortu dutela dioten albisteen aurrean, zuhurtzia eskatu du Swaminathanek. Adituaren esanetan, atariko emaitzak dira eta "datu gehiago behar dira" ekoizteko lizentzia jaso dezakeela bermatu arte.
Balizko txertoak jende askorentzat eskuragarri egotekotan ere, MOEko zientzialariek behin eta berriro nabarmendu dute immunizatuko diren lehenak osasun langileak eta arrisku taldeetako pertsonak izango direla, hala nola adinekoak edo patologia jakin batzuk dituzten gaixoak.
O'Brienen iritziz, eskaintza baino eskaera handiagoa izango den lehen hilabeteetan ez dira txertoak gorde behar. Ildo horretan, erreserba handiak sortzeko asmoaren aurka agertu da: "Zuzenena eta inteligenteena gehien behar dutenei ematea da".
Zero azpitik 80 gradu inguruko tenperaturan kontserbatu behar diren txertoek izan ditzaketen banaketa arazoei buruz galdetuta, adituek esan dute erronka bat dela hori, baina badela "izotz lehorra" deritzon teknologia lagungarria.
Gaur-gaurkoz, mundu osoko 200 laborategi baino gehiago ari dira COVID-19aren aurkako txertoaren bila, eta horietatik 10 azken fasean daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.