Lantzen ari den txertoak % 90eko eraginkortasuna duela iragarri du Pfizerrek
Pfizer botika-konpainia estatubatuarrak eta BioNTech konpainia alemaniarrak astelehen honetan iragarri dute COVID-19aren aurka lantzen ari diren txertoak % 90etik gorako eraginkortasuna daukala kutsatuta ez dauden pertsonen artean.
Bigarren dosia jaso eta zazpi egunera lortu dute eraginkortasun maila hori, alegia, txertoaren lehen dosia jaso eta 28 egunera. Halere, bi konpainiek argitu dute ikerketak aurrera egin ahala eraginkortasuna aldatu egin litekeela.
Gaur argitaratutako oharrean bi enpresek zehaztu dutenez, hirugarren fase honetan ez dute segurtasun arazorik atzeman. Hori dela eta, saiakuntzak gainbegiratzeaz arduratzen den erakundeak gomendatu du horri buruzko informazio gehiago jasotzea, agintariekin azter dezaten.
BNT162b2 txertoa ikerketaren hirugarren fasean dago eta kanpoko batzorde independente batek aztertu du haren eraginkortasuna. "Gaurkoa egun handia da zientziarentzat eta gizadiarentzat. Gure txertoak gaixotasuna prebenitzeko balio dezakeela erakutsi dute hirugarren faseko probek", azpimarratu du Alberto Bourla Pfizer konpainiako kontseilari delegatuak.
Bigarren txertoa jarri zazpi egunetara, hots, lehendabiziko txertotik 28 egun igaro direnean, eraginkortasun-maila oso altua dela ondorioztatu dute. Hori bai, konpainiek ohartarazi dute ikerketa oraindik amaitu gabe dagoela eta behin betiko emaitzak izan arte itxaron behar dela.
Datu horiek azaroaren hirugarren asterako eskuan izango dituztela aurreikusi dute eta orduan erabakiko dute Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Medikamentu Agentziara jotzen duten txertoa ekoizteko eta merkaturatzeko baimena eskatzeko.
Dena ondo bidean, 50 milioi dosi ekoiztuko lituzkete 2020an eta 1.300 milioi 2021ean. AEBn dagoeneko markatu dituzte lehentasunak: osasun arloko langileek, funtsezko zerbitzuetako beharginek eta arriskuan dauden herritarrek jasoko lukete lehendabizi COVID-19aren aurkako txertoa.
Tedros Adhamon Munduko Osasun Erakundeko zuzendariak esan du berri pozgarria eta itxaropentsua dela Pfizer eta BioNTech konpainiek egindako iragarpena.
"Pandemiari aurre egiteko inoizko elkarlan zientifikorik handiena ematen ari da munduan", nabarmendu du Twitter sare sozialean idatzitako mezuan.
BIDEOA: Adituek pazientzia eta zuhurtzia eskatu dute
Europako Batzordea txertoa erosteko negoziatzen ari da
Europako Batzordea Pfizer eta BioNTech konpainiekin txertoaren 300 milioi dosi erosteko negoziatzen ari da eta akordioa "laster" ixtea espero dute. Hala adierazi du Ursula von der Leyen presidenteak Twitter bidez.
Aurre-akordioa hilaren 9an egin zuten, baina ituna oraindik sinatu gabe dago. Testu horren arabera, Europar Batasunak 300 milioi dosi erosiko lituzke, eta 100 milioi dosi gehiago eskatzeko aukera izango luke.
Hainbat enpresa-farmazeutiko ari dira COVID-19aren aurkako txertoa sortu nahian eta Bruselak beste hainbeste akordio egin ditu, badaezpada. Oraingoz, hiru akordio sinatu ditu ondoko konpainiekin: AstraZeneca (300 milioi dosi), Sanofi-GSK (300 milioi dosi) eta Johnson&Johnson (200 miloi dosi).
Horrez gain, CureVac eta Moderna enpresekin ere hizketan ari dira.
Igoera handiak burtsan
Mundu osoko burtsetan izan dira gorakadak Pfizerren iragarpenaren ostean. Hala, Dow Jonesek, Wall Streeteko adierazle nagusiak, % 5,63ko igoera izan du Bidenen garaipenak bultzatuta eta COVID-19aren aurkako txertoan emandako aurrerapausoengatik.
Espainiako burtsak historia hurbileko seigarren igoera handiena izan du, azken hamar urteetako handiena, % 8,57ko igoerarekin, eta 7.400 puntuak berreskuratu ditu.
Euroa 1,18 dolarrean, Parisek % 7,57 irabazi du, Milanek % 5,43, Frankfurtek % 4,94, eta Londresek % 4,67.
Tokion % 2,12ko irabaziak izan dituzte, eta 1991tik izandako igoera altuena. Gainera, Hong Kongek eta Shanghaik ere gora egin dute, % 1,18 eta % 1,86 hain zuzen, Txinako kanpo merkataritzak iazko urritik % 4,6 hazi dela jakin denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.