32 milioi pertsona muturreko pobrezia egoeran sartuko dira covid-19agatik
Muturreko pobrezian bizi diren pertsonen ehunekoa % 3 igoko da munduan gutxien garatutako 47 herrialdeetan, pandemiaren ondorioz. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez, ehunekoa % 32,2tik % 35,2ra igoko da, eta horrek 32 milioi pertsona pobrezia larrian egongo direla esan nahi du (NBEk "muturreko pobrezian" jotzen ditu egunean 1,9 dolar baino gutxiagorekin bizi diren pertsonak edota familiak).
Herrialde horiek pandemiaren erronkak espero baino hobeto gainditu zituzten, epidemiekin izandako esperientziaren eta demografia mesedegarriaren ondorioz. Demografia horrek, oro har, dentsitate txikiko populazio gazteak ditu ezaugarri. Baina Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Biltzarrak (Unctad) egindako txostenaren arabera, koronabirusaren ondorio ekonomikoek "hondamena" ekarri dute.
Erakundeak aurreikusi duenez, herrialde horietako BPGa % 0,4 jaitsiko da duela urtebete % 5eko hazkundea espero zenean. Herrialde gehienak Afrikakoak dira, baina Asiakoak, Ozeaniakoak eta Amerikako bat (Haiti) ere badaude.
Covid-19aren ondoriozko krisi ekonomikoa gehien pairatu duten herrialdeak kanpo-merkataritzaren mendekotasun handiena dutenak izan dira. Horien artean daude erregai (Angola, Txad, Mozambike, Yemen), mineral eta metal (Zambia eta Ginea) eta jantzi esportatzaileak (Bangladesh, Haiti eta Nepal), baita helmuga turistikoak ere, hala nola Vanuatu edo Kanbodia.
Pandemiak goitik behera jarri ditu Garapen Jasangarriaren Helburuak eta hezkuntzarekin, osasunarekin eta genero-berdintasunarekin lotutako beste helburu batzuk lortzeko aurreikuspenak. Horren aurrean NBEren Merkataritza eta Garapenerako Biltzarrak esan duenez, "gutxien garatutako herrialdeetan irabazi edo galduko da 2030 Agendaren borroka”.
Txostenak nazioartearen arreta erakarri nahi du, herrialde horiei laguntza ekonomikoa eman diezaien, haien produkzio-gaitasunak hobetzen hasita, horiek direlako haiek garatzeko oinarrizko tresna.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.