Pandemiak 150 milioi haur gehiago eraman ditu pobreziara
Osasun larrialdia eragiteaz gainera, gizarte mailako larrialdia ere ekarri du COVID-19ak; izan ere, gaur egun 150 milioi haurrek ezagutzen dute "pobrezia multidimentsionala", familien diru-sarrerak gorabehera, elikadura, hezkuntza, osasun, etxebizitza, garbitasun eta ur premien gabezia ere islatzen duena.
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen FuntsaK (UNICEF) eta Save the Childrenek elkarlanean egin duten azterketa baten arabera, 1.200 milioi haur daude pobrezian mundu osoan, koronabirusaren pandemia hasi aurretik zegoena baina % 15 gehiago.
Aipatu bi erakundeek uste dute oinarrizko beharretatik bati gutxienez uko egin behar izan diola % 45ak, gutxi gorabehera. Beldur dira, gainera, ondorengo hilabeteetan egoerak okerrera egingo ote ez duen. Izan ere, positiboen kasuak geroz eta gehiago dira ia herrialde guztietan.
"Krisiaren amaieratik baino, hasieratik gertuago" gaudela uste du Henrietta Fore UNICEFeko zuzendari exekutiboak. "Pobreziatik irteteko puntuan zeuden zenbait familia berriz ere zulora erori" direla ere esan du, eta gaineratu du aurretik sekula izan ez duten gabezia mailetara ere iritsi direla pertsona asko.
Inger Ashing, Save the Children-eko zuzendari exekutiboak, berriz, fokua hezkuntzan jarri du. "Hezkuntzara sartzeko aukera ez duten haur horiek, ziur asko, lanerako esplotatuko dituzte" edo "ezkontza goiztiarra izango dute", esan du. "Haurren belaunaldi oso bat pandemia honen biktima" izatea onartezina dela gaineratu du, eta horregatik, guzti hau lasaitze aldera, gobernuei lan egiteko eskatu die.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik