Pablo Iglesias
2019/08/29 - 14:26
Unidas Podemos prest legoke PSOEren uztaileko eskaintza onartzeko, ñabardurekin
Pablo Iglesiasen esanetan, Unidas Podemos koalizio gobernu batean sartuko litzateke, presidenteordetza sozial bat, Osasun, Etxebizitza eta Berdintasun ministerioen eta enplegu politika aktiboen truke.
2019/08/28 - 15:45
Unidas Podemos eta PSOEren arteko harremana epeltzen hasi da
Badirudi gobernua eratzeko Sanchezek egingo duen hurrengo proposamenean, Podemosek gustuko dituen neurriak azalduko direla.
2019/08/27 - 18:36
PSOEk ez du Podemosen asmoa ulertzen, aurrekoan koalizio gobernua ‘galarazi’ ostean
Bestalde, Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramailearen ustez, PSOEren "xantaia eta negoziazio ezaren estrategia akats bat da". PSOEk irailean abiatuko ditu elkarrizketak.
2019/08/21 - 16:03
Iglesias harrituta dago PSOEk berehala egin diolako muzin Podemosen eskaintzari
Carmen Calvo presidenteordeak adierazi du uztailean baztertu zuten eskaintza bera egin dutela eta ez dagoela onartzerik.
2019/08/08 - 23:14
Podemosekin 'lehenbailehen' negoziatzeko eskatu diote sindikatuek Sanchezi
Espainiako jarduneko gobernuburua CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariekin bildu da, ondoren CEOE eta Cepyme patronalekin, eta azkenik autonomoen elkarte nagusiekin.
2019/08/04 - 16:15
PSOEren eta Podemosen arteko negoziazioaren 'porrotaren zergatiak
Angel Toña sailburu ohiak eta Asier de Artazak, enpresa arloko negoziazioen adituak, negoziazio batean ezinbestekoak diren jarrerei buruz hitz egin digute.
2019/07/26 - 17:14
Calvok itxitzat eman du koalizio gobernua eta beste bide batzuen alde agertu da
PPri eta Ciudadanosi egotzi die inbestidura saioaren porrotaren errua; bi alderdiek, haren ustez, ez dutelako zegokien ardura hartu.
2019/07/26 - 10:46
Hasierako puntura itzuli eta beste bide batzuk aztertu behar direla esan du Sanchezek
Alderdi bakoitzaren interesak lehenbailehen alde batera utzita, Espainiak gobernua izan dezan laguntzeko eskatu die buruzagi sozialistak PP, Cs eta Podemoseko buruzagiei.
2019/07/25 - 16:54
Iglesiasek akordiorako proposamena luzatu dio Sanchezi inbestidura saioan
Pablo Iglesiasek proposamena egin dio Pedro Sanchezi Kongresuan bertan hitzaldia egiten ari zela: uko egingo lioke Lan Ministerioari, enplegu politika aktiboen truke.
2019/07/25 - 16:20
PSOEren eta Unidas Podemosen arteko negoziazioak tirabiraz beteta egon dira
Azken orduetan etengabeak izan dira elkarrenganako akusazioak, eta behin baino gehiagotan harremanak hausteko zorian egon dira.
2019/07/25 - 16:15
Sanchezek ez du presidente izateko babesa lortu
Unidas Podemoseko buruzagiak proposamen berri bat egin dio Pedro Sanchezi Kongresuan bertan hitzaldia egiten ari zela, baina sozialistek ez dute onartu.
2019/07/22 - 22:08
Iglesiasek Sanchezi: 'Ez dugu onartuko zure gobernuan dekoratu gisa egotea'
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesiasen artean tentsioa izan da gaur inbestidura eztabaida osoan. Unidas Podemosekoak, serio, oso serio egon dira eta gogor Sanchezen jarreraren kontra.
2019/07/21 - 18:18
PSOE eta Unidas Podemos erlojuari begira ari dira lanean, akordio bat lortzeko asmoz
Inbestidurarako 24 ordu baino gutxiago falta direla, ez da zalantzan jartzen Pedro Sanchez presidente izango dela. Beste kontu bat da, Espainiako lehen koalizio gobernuak zenbat iraungo duen.
2019/07/21 - 13:17
Espainian gobernua osatzeko negoziatzen jarraitzen dute PSOEk eta Unidas Podemosek
Exekutiboari "egonkortasun politikorik sendoena" emango dion ituna sinatzen ahaleginduko dela ziurtatu du Carmen Calvok.
2019/07/19 - 22:52
Pablo Iglesias Espainiako Gobernuan sartzeari uko egiteko prest agertu da
Iglesiasek esan du albo batera egingo duela, horrek betoen amaiera ekarri eta PSOEk eta Podemosek koalizio gobernua osatzea ahalbidetuko badu.
2019/07/19 - 21:37
Sanchezek Podemosen proposamenak entzungo ditu, baina 'inposaketarik' gabe
Kabinetea jarduneko presidenteak "erabakiko" duela esan dute sozialistek. Gaurtik aurrera martxan jar daitezkeen negoziazioetan "edukiekin" hastea eskatu du PSOEk.
2019/07/19 - 19:40
Pablo Iglesias Espainiako Gobernuan sartzeari uko egiteko prest agertu da
Iglesiasek esan du albo batera egingo duela, horrek betoen amaiera ekarri eta PSOEk eta Podemosek koalizio gobernua osatzea ahalbidetuko badu.
2019/07/19 - 17:01
PSOEk atea ireki dio Irene Montero balizko koalizio gobernu batean sartzeari
Koalizio gobernu bat osatzeko Unidas Podemosi egindako azken eskaintza onartzea espero du PSOEk. Monterok berehala erantzun du Pablo Iglesiasi ezarritako betoak alderdi osoari eragiten diola esanez.
2019/07/19 - 16:14
PSOEk oztopo bakarra Iglesias dela berretsi du
Pablo Iglesiasek ez du atzera egiteko asmorik agertu, baina bere alderdiak dio marra gorririk gabe ekingo diola negoziazioari.
2019/07/18 - 12:53
Podemosek Sanchezi: 'Astelehena baino lehen berriro hitz egin dezakegu'
Noelia Verak ziurtatu du amore emateko prest daudela, akordioa lortzeko, baina nabarmendu du ez direla negoziatzen ari.