Panama
2023/08/23 - 12:03
Panamako kanala kolapsatuta dago urik gabe dagoelako
Ur-maila txikia denez, ilarak sortu dira Panamako ubidean. Joan-etorrirako itxaronaldiak gora egin du, egunean igaro daitezkeen itsasontzien kopurua mugatu baitute.
2023/07/14 - 18:56
6 tona marrazo hegal atzeman dituzte Panaman; kiloa 1.000 dolarretan saltzen da Asian
Panamako agintariek marrazoak harrapatzeak, hegatsa mozteak eta itsasora itzultzeak dakarren kalte ekologiko larria nabarmendu dute, bertan hiltzen baitira igeri egin ezinik.
2023/03/15 - 13:45
Bizkaiko Foru Ogasunak 414 milioi euro erregularizatu ditu iruzur fiskalaren kontrako borrokan
Foru kontuek % 89 berreskuratu dute, eta datozen hilabeteetan kopuru hori handitzea espero dute. Azken hamarkadan, % 93 berreskuratu du Bizkaiko Ogasunak. Gehienak BEZaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren gaineko jarduketei dagozkie.
2022/06/04 - 22:38
Bi emakume atxilotu dituzte Panamako aireportu batean, "narkopelukak" jantzita zituztela
Bi emakume kolonbiar atxilotu zituzten ostiralean, nazioarteko droga trafikoagatik, Panamako Tocumen aireportuan. Guztira, bien artean, 135 kokaina bilgarri zeramatzaten buruan itsatsita, ile naturaleko txirikorden artean. "Narkopeluka" esaten zaie droga garraiatzeko prestatutako ileordeei.
2021/11/02 - 12:19
Latinoamerikak estrategia bateraturik gabe jo du Klimaren Goi Bilerara
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2020/12/14 - 21:02
Erabateko eguzki-eklipse batek Argentina eta Txile ilundu ditu
Hego Amerikako hainbat herrialdetan dauden milioika lagunek 2020ko eguzki eklipseaz gozatu ahal izan dute, 2048ra arte eskualdean berriro gertatuko ez den gertaera astronomiko bakarra.
2020/11/19 - 14:11
Iotak 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
2020/11/12 - 09:36
Eta izeneko ekaitza urakan bihurtu da Mexikoko golkoan
Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.
2020/11/06 - 10:21
''Eta'' urakanak gutxienez 27 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
"Eta"k gutxienez 27 hildako utzi ditu Nikaraguan, Hondurasen, Panaman, Costa Rican eta Guatemalan, eta beste hainbat lagun desagertuta daude oraindik.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
2019/12/20 - 21:51
Panaman hil zuten Juantxu Rodriguezen familia indemnizatu beharko dute AEBek
AEBetako militarrek Panaman egindako inbasioan izan zen Rodriguezen hilketa, argazkilari bizkaitarra “El Pais” egunkarirako lanean ari zela.
2019/06/26 - 10:34
6,7 graduko lurrikara batek Panama eta Costa Ricaren arteko muga astindu du
Seismoaren hipozentroa 30 kilometroko sakontasunean izan da, eta "neurriz kanpoko indarrarekin" nabaritu dute Costa Rica hegoaldean.
2019/03/14 - 09:29
4,3 graduko lurrikara batek Panama astindu du
Dardara Panama hiritik 60 bat kilometrora erregistratu dute. Oraindik ez dute jakinarazi kalterik ala zauriturik dagoen.
2018/04/27 - 13:44
Venezuelak eta Panamak nor bere enbaxadoreen itzulera adostu dutela esan du Madurok
Halaber, herri bien arteko hegaldiak martxan izango dira gaurtik aurrera.