París
2023/01/22 - 15:35
Frantziako eta Alemaniako gobernuburuen batzarrean, Ukraina protagonista
Scholzek eta Macronek bakea lortzeko duten papera azpimarratu dute. Hori horrela, Kievi laguntzeko konpromisoa berretsi dute.
2023/01/11 - 12:01
Sei pertsona zauritu ditu gizonezko batek arma zuriz Parisko tren geltoki batean
Iparraldeko Geltokian izan da erasoa, gaur goizeko lehen orduan. Ustezko erasotzaileari hainbat tiro jaurti dizkio Poliziak tokian bertan, eta ospitalera eraman dute larri zaurituta.
2023/01/11 - 10:47
Gutxienez bost zauritu Parisko tren geltoki batean, labana batekin egindako eraso batean
Poliziak adierazi duenez, gertakaria 06:40an izan da, Parisko Gare du Nord tren-geltokian. Ustezko erasotzailea Poliziak bere kontra tiro egin eta gutxira atxilotu dute.
2022/12/25 - 18:18
Parisko kurduen hiltzaileak aitortu du "atzerritarrak hiltzea" zela bere helburua
Hasiera batean Saint-Denisen egin nahi zuen sarraskia, baina jende askorik ez zegoela ikusita, kultur zentro kurdura joan zen.
2022/12/24 - 13:38
Kurduek manifestazioa egin dute Parisen, atentatuaren eta Turkiaren inplikazioaren kontra
Ehunka pertsona kalera irten dira Parisen, hiru pertsona hil dituen atentatua salatzeko. Turkiako Estatuaren ustezko inplikazioa ere kritikatu dute, eta Frantziak orain dela hamar urteko antzeko atentatu baten ikerketan ez sakontzea deitoratu dute.
2022/12/23 - 22:07
Aurrekari arrazistak dituen gizon batek 3 lagun hil eta 4 zauritu ditu tiroz Parisko kurduen zentro batean
Eraso arrazistak egiteagatik aurrekariak zituen 69 urteko gizon batek hiru pertsona hil ditu Parisen, kultura zentro kurdu baten aurrean. Gainera, beste pertsona bat oso larri dago, eta beste bi herritar zauritu dira, ez hain larri.
2022/12/23 - 19:40
Istilu larriak Parisen, eguerdian kurduen zentro baten kontra egindako erasoaren ondoren
3 lagun hil eta beste 4 zauritu ditu eraso horretan, arma batekin tiro egin duen gizonezko batek. Kartzelatik atera berria zen, duela urte bete, hainbat migratzaileri eraso egiteagatik kartzelaratua izan ondoren.
2022/12/23 - 19:00
Aurrekari arrazistak dituen gizon batek hiru lagun hil egin ditu Pariseko zentro kurdu batean
Gainera, beste pertsona bat oso larri dago, eta beste bi zauritu, ez hain larri. Erasotzailea, zaurituta bera ere, atxilotu egin dute. Frantziako Gobernuaren arabera, erasotzailearen helburua "atzerritarrak" hil egitea zen, baina ez dago argi hain zuzen kurduak zituen jomugan.
2022/12/15 - 11:16
14 urteko mutil bat hil da Montpellierren, Frantzia eta Maroko arteko partidaren ondorengo istiluetan
Lehen informazioen arabera, Marokoren aldeko hainbat zaletu Frantziako bandera kentzen ahalegindu dira auto batetik, eta horren ondotik, ibilgailuaren gidariak hainbat lagun harrapatu ditu, tartean, hildako mutila.
2022/12/15 - 10:00
250 atxilotu Frantzian, Qatarko Munduko Txapelketako garaipenaren ospakizunetan
Frantziako Gobernuak 2.200 polizia eta jendarme atera zituen bart Parisko kaleetara. 25.000 pertsona Eliseo zelaien inguruan bildu ziren Frantziaren garaipena ospatzeko. Agintarien azken datuen arabera, hiriburuan 145 pertsona atxilotu zituzten.
2022/12/14 - 19:22
Macronen alderdiaren egoitza miatu dute, kanpaina legez kanpo finantzatu ote zuen ikertzeko
Gainera, 2017ko presidentetzarako kanpainan lan egin zuen McKinsey aholkularitza enpresaren egoitza ere miatu dute, REk legez kanpoko finantzaketa izan ote zuen argitzeko.
2022/11/30 - 23:15
UNESCOk baguetta eta euren guztien maisutasuna Gizateriaren ondare izendatu ditu
UNESCOk baguetta eta euren guztien maisutasuna Gizateriaren ondare izendatu ditu eta. Frantziaren ikurretako bat da baguetta, eta sari kolektibo gisa hartu dute izendapena herritarrek ere.
2022/11/30 - 14:36
Bruselako 2016ko atentatuen epaiketa hasi da
2016ko martxoan, Bruselako aireportuaren eta metro geltokiaren aurkako atentatua egon zen; guztira, 32 pertsona hil, eta ehunka zauritu ziren.
2022/11/20 - 20:18
Historiako Munduko Futbol Txapelketa polemikoena hasi da
Ekialde Hurbileko historiako lehen Munduko Futbol Txapelketak polemika eta protesta ugari piztu ditu hainbat gizarte eragileren aldetik, ingurumenaren ikuspegitik eta baita giza eskubideen arloan ere.
2022/11/13 - 20:36
Bataclan aretoko atentatuko biktimak omendu dituzte Parisen, zazpigarren urteurrenean
2015eko azaroaren 13an erasotuak izan ziren hiru puntuetan loreak utzi dituzte: Saint Denis estadioan, tirokatuak izan ziren terrazetan eta, bereziki, Bataclan areto aurrean. Guztira, 130 hildako eta 400 zauritu izan ziren gau hartan.
2022/11/10 - 14:57
Garraio publikoaren grebak Parisen izan du eragin handiena, eta Ipar Euskal Herrian indarra galdu du
Parisen metroan eta tren zerbitzuan antzeman da gehien lan uztea. Linearen arabera, trenen erdia edo herena baino ez dabil eta metroan, berriz, automatizatuta dauden bi linea dira arazorik ez duten bakarrak. Besteak, itxita edo puntako orduetan bakarrik ari dira lanean.
2022/11/05 - 13:40
Jordan Bardellak hartu du Le Penen lekukoa Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdiaren gidaritzan
Hori horrela, duela 50 urte s.ortu zen Fronte Nazionalak, lehenengo aldiz, ez du Le Pendar bat izango buruzagi
2022/10/27 - 22:23
Eusko Jaurlaritzak Frantzian izango duen ordezkaritza berria aurkeztu du
Urtarrilean jarriko da martxan, eta Arantza Lopez de Munain izango da ordezkaria. Euskadik munduan izango duen zazpigarren ordezkaritza da.
2022/10/27 - 14:11
Tourra 2023an Bilbotik abiatuta "aspaldiko ametsa egia bihurtuko" dela esan du Urkulluk
Txirrindulari proba sonatuaren aurkezpen ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du kirol ekitaldia Euskadiren "berezitasunak" munduari erakusteko aukera gisa ikusten duela.
2022/10/18 - 20:26
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eragin mugatuko greba batean
Soldaten grebak jarraipen mugatua izan du, baina luzatu egin daiteke, batez ere petrolio eta energia sektoreetan, baita garraio publikoarenean ere.