Sei pertsona zauritu ditu gizonezko batek arma zuriz Parisko tren geltoki batean
Sei pertsona zauritu ditu, horietako bat oso larri, gizonezko batek arma zuriz Parisko Iparraldeko Geltokian, Europa osoan bidaiarien joan-etorri handiena duen tren geltokian. 06:40 inguruan izan da gertakaria
Gerald Darmanin Frantziako Gobernuko Barne ministroak baieztatu du berria, Geltokian bertan eskaini duen prentsaurrekoan. Horren hitzetan, ustezko erasotzailea ez dute oraindik identifikatu, atxilotu duten unean ez baitzeraman soinean identifikazio agiririk. Erasoaren atzean egon daitezkeen arrazoiak ikertzen ari direla agineratu du ministroak, eta, oraingoz, ezin dutela ezer aurreratu.
Halaber, Darmaninek azaldu du erasoaren tokian bertan hiru tiro jaurti dizkiola Poliziak erasotzaileari, eta ondorioz, oso larri dagoela ospitalean. Lanean zeuden hainbat agentek eta zerbitzutik kanpo zeuden beste batzuk hartu dute parte operazioan. Ministroak horien guztien lana txalotu du, erakutsi duten "eraginkortasunagatik eta ausardiagatik". "Poliziak hain azkar erantzun ez balu, biktima gehiago egongo ziren", adierazi du.
Bere aldetik, SNCF tren konpainiak ziurtatu du zauritu guztiak ospitalera eraman dituztela, eta ingurua itxi egin dutela, ikertzaileek euren lana egin ahal izateko. Tren zerbitzua ez da eten.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte