Hilketa arrazista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parisko kurduen hiltzaileak aitortu du "atzerritarrak hiltzea" zela bere helburua

Hasiera batean Saint-Denisen egin nahi zuen sarraskia, baina jende askorik ez zegoela ikusita, kultur zentro kurdura joan zen.
Parisko atentatua. Argazkia: EiTB
Parisko atentatua. Argazkia: EiTB

Ostiral honetan Paris erdigunean hiru kurdu tirokatuta hil zituen gizonak ikertzaileei aitortu dienez, hasiera batean Saint-Denisen egin nahi zuen sarraskia, eta bere buruaz beste egiteko asmoa zuen "atzerritarrak hil ostean".

Laure Beccuau Parisko fiskalak gaur zabaldutako agirian agertzen denez, 69 urteko hiltzailea Saint-Denisera joan zen ostiral goizean ahal zuen atzerritar gehien hiltzeko asmoarekin, eta gainean arma bazeraman ere, ez zuen nahikoa jende ikusi kalean, eta atzera egin zuen.

Bizi den auzora itzultzean, kultur zentro kurdu bat dagoela oroitu zuen, eta kurduena bereziki gorrotatzen duen komunitate bat omen da, Estatu Islamikoko kideak atxilotu ostean hiltzen ez dituztelako.

Fiskalaren arabera, "duen pena bakarra bere buruaz beste ez egin izana da", hori egiteko asmoa baitu "egunen batean", baina "ahal den etsai gehien hil ondoren", "europarrak ez diren atzerritar guztiei" erreferentzia eginez.

Ikerketan ezin izan dute argitu oraindik komunitate kurduarekin harremanik ba ote zuen edo eskuin muturrarekin lotuta ote dagoen. Horregatik, oraingoz baztertu egin dute eraso terrorista izatea, komunitate kurduak salatzen duenaren aurka. Izan ere, kurduek uste dute Turkia egon litekeela hilketen atzean.

Turkiak gaitzetsi egin du atentatua, eta protesta "terroristak" salatu ditu

Turkiako Gobernuak gaitzetsi egin du hilketa arrazista, baina "terroristatzat" jo ditu Parisen kurduek egindako protestak.

Ibrahim Kalin Turkiako Presidentetzako bozeramaileak sare sozialetan zabaldu duenez, "hau da PKK Frantzian. Sirian babesten duzuen talde terrorista bera. Azken 40 urteotan, milaka turkiar, kurdu eta segurtasun indarretako kide hil dituen PKK bera. Orain, Parisko kaleak erretzen dituzte. Isilik jarraituko duzue?".

Iragarkia
Manifestación kurda en París.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X