París
2021/06/19 - 15:48
Murgiltze ereduaren debekuak ikastolei eragingo diela esan du Konstituzio Kontseiluak
Frantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratu duen azken argibidean dio "irakaskuntzaren zerbitzu publikoa" kategoriaren baitan ikastolen itunpeko eskola pribatuak sartzen direla.
2021/06/16 - 01:46
Hasi da Urrutikoetxearen aurkako epaiketa, atzeratzeko eskaera errefusatu ostean
ETAren buruzagi ohiak adierazi du 2006ko irailean utzi zuela erakundea desadostasunengatik, baina 2011 eta 2013 artean negoziatzaile taldean parte hartzea onartu zuela.
2021/06/13 - 16:49
Etxebizitzaren gaia herritarren kezka nagusienetakoa bilakatu da Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian hauteskunde eguna izango da datorren igandean. Akitania Berria eskualdeko eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluak berrituko dituzte, hain zuzen.
2021/06/12 - 19:06
Pirinio Atlantikoetako departamenduko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an
Pirinio Atlantikoetako departamendua 27 kantonamendutan zatituta dago, horietatik hamabi Ipar Euskal Herrian daude. Ipar Euskal Herriko 12 kantonamenduetan 24 ordezkari hautatzen dira beraz.
2021/06/12 - 18:56
Akitania Berria eskualdeko hauteskundeak, ekainaren 20an eta 27an
Hauteskundeen emaitzek ondorio zuzena izan dezakete Euskal Y proiektuarentzat. Irundik iparraldera nolako konexioa izanen den Akitania Berria eskualdeko kontseiluaren esku dago, hein batean.
2021/06/04 - 20:48
Txertoa jaso dutenek, sarrera librea Ipar Euskal Herrian ekainaren 9tik aurrera
Arriskuko toki batetik ez datozen bisitariek, besteak beste, Europar Batasunetik datozenek, ez dute probarik aurkeztu beharko, Frantziako Estatuan sartzeko.
2021/05/29 - 22:59
Euskararen murgiltze ereduaren alde, milaka pertsona Baionako kaleetan
Manifestazio jendetsua Lauga kiroldegiaren aitzinetik abiatu da, eta Roland Barthes plazara 18:00ak aldera heldu da. 10 000 pertsona baino gehiago bildu dira Baionan, azken zenbaketaren arabera.
2021/05/25 - 20:48
Urrutikoetxeak gatazkaren ondorioei heltzeko eskatu die Madrili eta Parisi
Era berean, adierazi du ezin dela "herri bat eraiki gorrotoan eta mendekuan oinarrituta", eta ezin direla "biktimak alderdikeriaz erabili".
2021/05/15 - 21:22
Israelen erasoaren aurkako aldarria, Euskal Herriko eta munduko kaleetan
Londresen, 100.000 pertsona inguruk elkarretaratzea egin dute Hyde Parken, eta beste 3000 batek Bruselako erdialdean. Besteak beste, Paris, Berlin eta Bagdaden ere mobilizazioak izan dira.
2021/05/09 - 17:46
Parisko katakonbak, hiriaren azpiko hiria
Parisen ikusmin handia piztu dute beti hiriaren azpiko katakonbek. Herritar asko saiatzen dira bertara sartzen, debekatuta dagoen arren.
2021/04/23 - 20:10
Frantzia polizia baten hilketa eraso terrorista gisara ikertzen ari da
Gertakariak Rambouilleteko polizia-etxean jazo dira. Poliziak 36 urteko erasotzaile tunisiarra hil du. Frantziara 2009an iritsi zen, eta fitxatu barik zegoen.
2021/04/18 - 17:43
Aitor Santi Franco fisioterapeuta Parisko UCIen egoeraren gordintasunari buruz
Frantzian egoera larria da berriz ere. Pandemiak 100.000 hildako baino gehiago utzi ditu jada, eta ZIUak gainezka daude, 6.000 gaixorekin. Bertan lanean ari den euskaldun batekin egon da ETB.
2021/04/14 - 16:53
"Le Chat déambule" kale erakusketak kultura pixka bat bueltatu die paristarrei
Parisen museo eta erakusketak itxita daude urriaz geroztik, baina egunotan, udaberria heldu dela baliatu eta askok ezusteko erakusketa aurkitu dute Eliseo Zelaietan.
2021/04/05 - 13:24
Luxuzko jatetxeak zabalik hauteman dituzte Frantzian, osasun arauak bete gabe
M6 telebista kateak eskainitako erreportajea polemika iturri izaten ari da. Izan ere, pertsona anonimo batek legez kanpoko festa horietan parte hartzea egotzi die hainbat ministrori.
2021/04/04 - 19:54
Ikastetxeak eta funtsezkoak ez diren dendak itxita, Ipar Euskal Herrian
Hirugarren itxialdia ofizialki larunbat arratsaldean sartu zen indarrean. Hala ere, Pazko oporraldia dela-eta mugikortasunarekin nolabaiteko tolerantzia izaten ari dira agintariak.
2021/04/04 - 16:53
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Pazko zubi honetan familiak elkartu ahal izango dira, eta txokolatea oparitzeko tradizioa bete; izan ere, oinarrizko produktu izendatu berri du gobernuak txokolatea.
2021/03/31 - 23:33
Frantzia konfinatu eta eskolak itxi egingo dituela iragarri du Macronek
Neurri berriak larunbatean sartuko dira indarrean eta hilabetez ezarriko dituzte. Lurraldeetatik ateratzea galarazita egongo da eta eskolak eta funtsezkoak ez diren dendak itxi egingo dituzte.
2021/03/14 - 21:35
Notre Dameko teilatu berria egiteko haritzak aukeratu dituzte
Katedraleko teilatu eta orratz berriak aurrekoa bezala egurrezkoa izango dela erabaki dute, eta dagoeneko aukeratu eta moztu dituzte lan horietarakora Frantziako haritz onenak.
2021/03/02 - 00:02
AstraZenecaren txertoa 65 eta 75 urte artekoei jartzea baimendu dute Frantzian
Frantziako Gobernuak txertaketa prozesua azkartu nahi du erabaki horrekin. Horrez gain, etxeratze-agindua beste hilabetez egongo da indarrean.
2021/02/22 - 21:29
Frantziako Justiziak irailera atzeratu du Josu Urrutikoetxearen lehenengo epaiketa
Prozesua irailaren 13ra eta 14ra atzeratu dute, deklaratzekoak ziren lekukoek ezin izan dutelako bertaratu pandemiari aurre egiteko murrizketengatik.