París
2020/10/11 - 18:03
% 50eko aforoa baino ezin izango dute izan unibertsitateek Frantzian
COVID-19 kasuen gorakada dela eta, Frantziako Gobernuak ezarri dituen azken neurri murriztaileak iritsi dira goi mailako hezkuntza zentroetara ere. Ikasturtea "galtzeko arriskua" ikusten dute zenbait ikaslek eta irakaslek.
2020/10/08 - 11:56
Murrizketa gehiago Frantzian, COVID-19 kasuen marka hautsi ondoren
Frantziako Gobernuak baieztatu du inoiz baino kasu gehiago atzeman dituztela azken orduetan herrialdean, ia 19.000. Astearteko kasuen kopurua ia bikoiztu da, beraz.
2020/10/05 - 09:32
Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri du Parisen
Parisek gehienezko muga gainditu du ezarritako hiru adierazleetan: intzidentzia-tasa, adinekoen intzidentzia-tasa eta zainketa intentsiboetako oheen okupazio-tasa.
2020/10/03 - 22:42
Erreferenduma berriro Kaledonia Berrian, independentzia bai ala ez erabakitzeko
180.340 pertsonak botoa emateko eskubidea dute, 2018ko lehen erreferendumean baino 6.000 gehiago. Orduan ezezkoak lortu zuen garaipena, botoen % 56,7arekin.
2020/10/01 - 18:08
Coco Chaneli buruzko atzerabegirakoa Parisen lehen aldiz, Modaren Museoaren eskutik
Miren Arzalluz Parisko Modaren Museoaren zuzendariak frantziar jostun mitikoaren erakusketan zehar gidatu gaitu.
2020/09/30 - 16:32
Frantziak Josu Urrutikoetxea Espainiaratzea erabaki du
Parisko Apelazio Auzitegiko instrukzio aretoak Josu Urrutikoetxeari jakinarazi dio hiru egun dituela Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko.
2020/09/26 - 18:37
Parisko Modaren Museoa berriro zabalduko dute, Miren Arzalluzen zuzendaritzapean
Zaharberritzeko bi urtez itxita egon ondoren, datorren astean irekiko ditu ateak. Erakusketa-eremua bikoiztu egin dute, eta Coco Chanelen mostrarekin ekingo diote aro berriari.
2020/09/25 - 16:12
Bi pertsona zauritu dituzte Parisen, "Charlie Hebdo"ren antzinako egoitzatik gertu
Hasiera batean zauritutakoak lau zirela zabaldu bada ere, bi dira. Poliziak bi pertsona atxilotu ditu, ustezko erasotzailea eta laguntzaile bat.
2020/09/23 - 17:34
Eiffel dorrea hustu dute bonba abisu batengatik
Parisko monumentuak arratsaldeko lehen orduetan ireki ditu ateak berriro, alarma faltsua zela egiaztatu ostean.
2020/09/11 - 21:45
Koarentena zazpi egunetara murriztu du Frantziako Gobernuak
Horrez gain, kutsatzeen jarraipena egiteko eta kontaktu estuak bilatzeko 2.000 langile gehiago kontratatuko dituela iragarri du.
2020/08/24 - 18:31
Frantziak Mikel Barrios euskal presoaren askatasun eskaera ukatu du
Halaber, Parisko Dei Auzitegiak Barriosi ezarritako bost urteko espetxe-zigorra berretsi du.
2020/08/24 - 11:18
148 atxilotu Parisen, Txapeldunen Ligako finalaren ostean izandako istiluetan
PSGk Bayern Munichen aurka galdu ondoren, istiluak izan dira PSGko jarraitzaileen eta poliziaren artean Printzeen Parkean eta Eliseoko Zelaietan.
2020/07/30 - 14:07
Atera da Josu Urrutikoetxea kartzelatik
Urrutikoetxeak 69 urte ditu, eta 10:38an irten da espetxetik, bere abokatuaren autoan. Osasunez larri dabil, baina etxean bete beharko du zigorra.
2020/07/30 - 13:34
Josu Urrutikoetxea espetxetik atera da
Frantziak Josu Urrutikoetxea espetxetik ateratzea baimendu du. Orain etxean bete beharko du zigorra eskumuturreko telematikoarekin, eta irteera kontrolatuak egiteko aukera izango du.
2020/07/30 - 11:33
"Pultsera telematikoarekin bizitzea ez da askatasunean bizitzea"
Baldintzapean aske geratuko da Josu Urrutikoetxea. Egoitz semeak adierazi duenez, Parisko Dei Auzitegiak Espainiaren euroagindu eskaria bertan behera utzi izanak leiho bat irekitzen du geroari begira.
2020/07/30 - 09:18
Josu Urrutikoetxea kartzelatik ateratzea baimendu du Frantziak, osasun arazoengatik
Espetxe-zerbitzuen aurrean agertu beharko da gaur, osteguna, Parisko La Sante presondegia utzi aurretik. Behin hori eginda, aske geratuko da, baina etxean bete beharko du zigorra.
2020/07/29 - 13:21
1.500 migratzaile baino gehiago atera dituzte Paristik gertu zegoen kanpamentu batetik
Poliziaren esanetan, helburua prekaritate egoera larrian bizi diren pertsona horiek "babestea" da, koronabirusaz kutsatzeko aukera handiak baitituzte.
2020/07/25 - 22:39
Pariseko hondartza artifizialak egokitu eta probak bertan egiten dituzte
Parisen hondartza artifizialekin konformatu beharra dute hiritarrek. Azken unera arte dispositiboa kolokan izan da pandemiagatik, baina Udalak azpiegitura egokitzea erabaki du.
2020/07/24 - 19:42
Frantziak Kataluniara ez bidaiatzeko gomendioa eman du
Jean Castex Frantziako lehen ministroak azaldu duenez, Espainiako eta Kataluniako agintariekin harremanetan daude, ahal den neurrian joan-etorriak mugatzeko.
2020/07/17 - 11:24
Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidente izendatu dute datozen 6 urteetarako
Baionako alkatea bigarrenez aukeratu dute, aldeko 148 botorekin. Ez da kontrako botorik izan, baina 65 boto zuri zenbatu dira. Etchegaray izan da hautagaitza aurkeztu duen bakarra.