París
2024/06/01 - 22:17
Ekintzaile ekologista bat atxilotu dute Parisen Moneten obra batean poster bat jartzeagatik
Moneten "Mitxoletak" obraren aurkako erasoa egin dute berotze globalaren aurka protesta egiteko. Parisko Orsay Museoan dagoen obra horren gainean posterra itsatsi du aktibista batek, eta atxilotu egin dute. Aurretik ere egin dituzte antzeko ekintzak berotze globala salatzeko.
2024/05/30 - 18:10
Errudun jo dute Egoitz Urrutikoetxea, baina ez du espetxera joan beharko
2005ean Frantziako Vichi hererrian ETAk erabilitzako etxebizitza bat alokatzea eta ETAko kide izatea leporatzen zioten, berak beti ukatu izan duena. Gertakarietatik pasatako denbora eta bergizarteratzea aintzat hartuta, zigorrik ez du bete beharko Urrutikoetxeak. Ez du helegiterkin jarriko.
2024/05/26 - 20:08
Konponketa lanak aurrera doaz, eta Notre Damek gurutzea du berriro
Emmanuel Macron presidenteak esan du bide onetik doazela obrak, eta aurreikusita zegoen bezala, abenduaren 8an irekiko dituela berriro ateak Notre Damek.
2024/05/24 - 22:21
Greenpeace-ko kideek pankarta erraldoia eskegi dute Total Energies enpresaren bulegoan
Ekologisten manifestazioek Parisko kaleak hartu dituzte. Greenpeace-ko kideek pankarta erraldoia eskegi dute Total Energies enpresaren bulego nagusien alboko eraikinean, akziodunen batzarra egiten ari ziren bitartean.
2024/05/20 - 11:21
Zuzi olinpikoa Iparraldeko kosta zeharkatzen ari da goizean goizetik
Eguerdira arte, Biarritz, Angelu, Donibane Lohizune eta Baiona igaroko ditu, besteak beste. Pirinio Atlantiko osoak kontuan izanda, 138 pertsonaren eskuetatik pasatuko da sua.
2024/05/20 - 10:00
Albiste izango dira: Irango presidentea hil da, bilbotarra zaurituta Afganistanen eta su olinpikoa Iparraldean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/16 - 16:23
''Txetx'' Etcheverry: ''Pozik gaude eta egin genuena beharrezkoa zela pentsatzen jarraitzen dugu''
Jean Noel Etcheverry Txetx eta Beatrice Molle "bakearen artisauak" errudun jo ditu bi ekintzaileok epaitzeaz arduratu den Parisko Zigor Auzitegiko epaileak, baina zigorrik gabe uztea ebatzi du.
2024/05/16 - 16:10
Etcheverry eta Molle errudun jo dituzte, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du Parisko Zigor Auzitegiak
"Pozik" agertu dira sententziarekin Etcheverry eta Molle, bien iritzian, frogatuta geratu delako euren ekintzen xedea indarkeria amaitzea eta bakea lortzeko urratsak ematea izan dela beti. Helegiterik ez dutela aurkeztuko iragarri dute.
2024/05/09 - 00:21
Sugar olinpikoa Frantzian da jada
Sugar olinpikoa Frantzian dago jada. 150.000 lagunek bete dute Marseillako portua iritsieraren unea ikusteko.
2024/05/08 - 10:03
Albiste izango dira: Gaza, erabat isolatuta, Cebeken 125. urteurrena eta su olinpikoa Frantzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/01 - 22:43
Gutxienez 45 pertsona atxilotu dituzte Parisen, Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan
Dozenaka atxiloketa izan dira gaur Frantzian, Maiatzaren Lehenaren harira deitutako mobilizazioetan. Liskar larrienak Parisen izan dira: gutxienez 45 pertsona atxilotu dituzte han.
2024/05/01 - 20:02
Soldata igoera, frantziarren aldarrikapen nagusia Maiatzaren 1ean
Frantziako sindikatuek Macronen aurkako beste protesta bat egin dute maiatzaren 1ean. Erretiroaren erreformaren aurkako protesten ostean, aurten soldata igoera eskatu dute sindikatuek.
2024/04/29 - 18:46
Gerard Depardieu aktore frantziarra atxilotu dute, eta beste bi sexu-eraso leporatu dizkiote
Beste bi emakumek bi filmazio setetan ukituak egitea leporatu diote, batak 2014an 'Le magicien et les Siamois' filmean eta besteak 2021ean 'Les volets verts' pelikulan. Depardieuk polizia-etxetik alde egin du, poliziek zortzi ordu baino gehiagoz galdekatu ostean. Urrian epaituko dute.
2024/04/25 - 13:38
Parisko Moulin Rouge kabaret mitikoaren hegalak erori egin dira goizaldean
Parisko Moulin Rouge kabaret enblematikoak bere fatxada nagusia koroatzen duen errotaren hegalak galdu ditu gaur goizaldean. Itxuraz istripua izan da eta ez da inor zauritu. Aretoak bere eguneroko ikuskizunak eskaintzen jarraitu nahi du.
2024/04/19 - 17:08
Gizon bat atxilotu dute Iranek Parisen duen kontsulatuan ustez lehergailuekin sartzeagatik
Iranek Parisen duen kontsulatura ustez lehergailuekin sartu den gizon bat atxilotu dute. Polizia-operazioa abiatu, eta segurtasun-perimetroa ezarri dute.
2024/04/18 - 19:48
Erabilera bakarreko plastikorik gabeko Joko Olinpikoak izango dira Parisekoak
Promoziozko objektuak ere baztertuko dira, eta daudenek ez dute enbalajerik izango, edo horiek material alternatibokoak izango dira.
2024/04/17 - 19:38
100 egunen faltan Frantzia Olinpiar Jokoetako segurtasuna bermatzeko prestatzen ari da, atentatuen mehatxupean
100 egun falta dira Parisko Olinpiar Jokoak hasteko. Sugar olinpikoa Parisera bidean da jada, eta hirian prestaketa-lanak bizkortzen ari dira. Uztailaren 26a ate joka da, baina zalantzak, oraindik, askotarikoak dira, batez ere, mehatxu terrorista dela eta.
2024/04/15 - 13:34
Frantzia "B eta C planak" prestatzen ari da Olinpiar Jokoak inauguratzeko, alerta terroristaren kasuan
Macronek ordezko planak iragarri ditu eta Trocadero plazaren inguruko eremura soilik mugatutako zeremonia bat proposatu du, Eiffel dorrearen ondoan, baita formatu tradizional batera itzultzea eta Frantziako Estadioan ekitaldi guztiak egitea ere.
2024/04/15 - 00:22
Erakusketa ireki du Parisen 'Invader' artista misteriotsuak
4.000 obra baino gehiago ditu mundu osoan zehar, eta lilura sortzen du jarraitzaleen artean. Invader artista misteriotsuaz ari gara: gauez ezartzen ditu bere mosaikoak, era ilegalean. Orain bere obren erakusketa ireki dute Parisen, bere hiri kuttunean.
2024/04/14 - 19:32
Abenduan berriro irekitzeko prestatzen ari da Parisko Notre Dame katedrala
2019ko apirilaren 14an, sute handi batek kiskali egin zuen. Erdiko orratza eta teilatuaren bi heren erre ziren. 150 herrialde baino gehiagotan, 1.000 milioi dolar bildu zituzten katedrala berreraikitzeko lanetarako. Abenduaren 8an berriro irekitzeko asmoa du Frantziako Gobernuak.