Albiste izango dira: Gaza, erabat isolatuta, Cebeken 125. urteurrena eta su olinpikoa Frantzian
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gaza, erabat isolatuta: Israelek Rafah Egiptorekin lotzen duen pasabidearen kontrola hartu ostean, Gaza erabat isolatuta gelditu da. Muga guztiz itxita dago, bai pertsonentzat eta baita laguntza humanitarioarentzat ere. Ondorioz, kamioiak mugaren alde banatan pilatu dira. Bien bitartean, Israelek eta Hamasek su etena negoziatzen jarraituko dute, Egiptoren, Qatarren eta Ameriketako Estatu Batuen bitartekaritzarekin.
- Cebeken 125. urteurrena: Bizkaiko patronalak batzar nagusia egingo du Euskalduna jauregian, 09:30ean hasita. 11:00etan enpresarien arteko topaketa egingo da eta ondoren Cebek sariak banatuko dira. Segidan, 125. urteurrena oroitzeko bideo bat erakutsiko dute eta amaiera Carolina Perez Toledo Cebekeko presidenteak eta Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak hitzaldia eskainiko dute.
- Su olinpikoa Frantzian: Itsasoz iritsiko da su olinpikoa Frantziara, Marseillara, hain zuzen ere. Itsasoz helduko da eta Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentea bertan egongo da zain. Bertako agintarien arabera, 150.000 lagun elkartuko dira aipaturiko hiri horretan zuzi olinpikoari harrera egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.