París
2023/08/12 - 19:47
Eiffel dorrea normaltasunera itzuli da bonba mehatxu faltsu baten ostean
Parisko Eiffel Dorre enblematikoa bi orduz ebakuatu behar izan dute gaur, bonba-mehatxuagatik ezarritako alerta faltsua dela eta.
2023/08/12 - 17:11
Eiffel dorrea bi orduz hustu dute bonba mehatxu faltsu baten ondorioz
Ebakuazioa eguerdi aldera hasi da, eta monumentuko hiru solairuetan izan du eragina, dorreko jatetxea barne, baita zabalgunean ere. 15:30erako zabaldu dute berriro ere, alerta faltsua izan dela baieztatu ondoren.
2023/08/05 - 21:48
Gutxienez bost zauritu, tartean kritiko bat, Parisko egoitza-eraikin batean izandako leherketa baten ondorioz
Eztanda 14:30ak aldera gertatu da, eta ondorioz, hiru solairuko eraikinaren fatxadaren zati bat guztiz lehertu egin da.
2023/07/26 - 17:51
Olinpiar Jokoak hasteko urtebete falta den honetan, erronka ugari ditu Parisek
Ingurumena errespetatu eta aurrekoak baino joko merkeagoak eta seguruagoak antolatuko zituela aginduta irabazi zuen Parisek. Orain, gizarte mugimenduen boikotaren beldur dira, ez direlako, ustez, agindu zizkieten joko herrikoiak izango.
2023/07/14 - 14:16
Eliseoko Zelaietan egiten den ohiko desfile militarrarekin ospatu dute Frantziako festa nazionala
India da aurten uztailaren 14ko Frantziako festa nazionalaren desfile militarreko herrialde gonbidatua. Indiako hiru borroka-hegazkin eta 240 militar inguru ari dira desfilatzen Parisen, 6.000 soldadu frantziar baino gehiagorekin batera.
2023/07/12 - 12:42
Parisko Notre-Dame katedrala berreraikitzeko zurezko habeak ontziz iritsi dira
Zurezko hiru egitura handiak ontziz iritsi dira Parisko Notre-Dame katedralera. Parisko eraikin ezagunenetakoa 2019ko apirileko sutean partzialki suntsituta geratu zen.
2023/07/03 - 16:54
Elkarretaratzeak Frantziako udaletxeetan eraso eta mehatxu egin dieten hautetsiei elkartasuna adierazteko
Sei egun dira Nahel gaztea hil eta istiluak hasi zirela, eta Frantzia osoan kezkatuta daude. Atzo alkate baten etxearen kontra erasoa izan zen Parisen, barruan alkatearen emaztea eta bi haur zeudela. Gaur, minutu bateko isilunea egin dute Frantziako udaletxe guztietan.
2023/07/02 - 16:34
Protestak Frantzian: alkate baten etxea erretzen saiatu dira Paris aldirietako herri batean
Polizia dispositibo zabalak lortu du Frantzian istiluak zerbait baretzea. Dena dela, 700 lagun inguru atxilotu ditu bart Poliziak.
2023/07/02 - 11:57
Bosgarren protesta-gauak 700 atxilotu baino gehiago utzi ditu Frantzian
Frantziako iparraldeko alkate batek pairatutako erasoa izan da bortitzena: sutan zegoen auto batek haren etxearen aurka talka egin du, etxebizitza barruan familia osoa zuela. Poliziak hildako Nahel gaztea atzo lurperatu zuten.
2023/07/01 - 16:55
Emergentzia egoera ezarri lezake Macronen Gobernuak Frantzian, istiluak baretzen ez badira
Laugarren gauez istilu larriak izan dira Frantziako hiri nagusienetan: mila atxilotu inguru izan dira. Poliziak hildako Nahel gaztea gaur hilobiratu dute familiaren intimitatean.
2023/06/30 - 18:02
Frantzian larrialdi-egoera ezartzea saihestu du Macronek, eta "ardura" eskatu die gazteen gurasoei
875 pertsona atxilotu zituzten ostegun gauean. Segurtasun neurriak indartuko dituztela iragarri du Frantziako presidenteak, eta jaiak ospatzen ari diren toki gatazkatsuetan bertan behera utziko dituzte aurreikusitako ekitaldi guztiak.
2023/06/30 - 10:55
Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, Poliziak hildako gaztearen heriotza salatzeko protestetan
Bart izandako protestetan, 300 polizia zauritu dira. Horrez gain, kalteak eragin dituzte 492 eraikin publikotan, eta 2.000 auto kiskali dituzte.
2023/06/30 - 10:39
Gutxienez 667 atxilotu Frantzian, istiluen hirugarren gauean
Frantziako Gobernuak 40.000 agente atera zituen kalera, Nahel gaztearen heriotza salatzeko protestetan izandako istiluak saihesteko.
2023/06/29 - 20:09
Poliziaren kargak Parisen, Poliziak hildako gaztearen amak deitutako manifestazioaren ostean
Gaztearen amak manifestazio jendetsua deitu du, kasua salbuespena ez dela salatzeko. Milaka lagunek babestu dute Nanterren hildako gaztearen familia. Manifestazioa polizia-kargekin amaitu da.
2023/06/29 - 11:16
150 bat pertsona atxilotu dituzte Frantzian, Poliziak tiroz hildako gaztearen heriotza salatzeko protestetan
Paris inguruan bakarrik ez, Tolosa eta Lille hiriburuetako barrutietan ere izan dira protestak bart. Egoeraren aurrean, Emmanuel Macron presidenteak Barne Ministerioaren premiazko bilera deitu du gaur eguerdirako.
2023/06/29 - 10:54
Bart ere istilu larriak izan dira Frantzian, Poliziak 17 urteko gazte beltz bat tiroz hil ostean
Gutxienez 150 pertsona atxilotu dituzte bart Nanterre hirian, Paris kanpoaldean, 17 urteko nerabe beltz bat Poliziak hil ostean piztutako protestetan.
2023/06/28 - 10:45
Gutxienez 13 atxilotu Nanterren, Poliziak 17 urteko gazte bat tiroz hil osteko protestetan
17 urteko gaztea trafiko-kontrol batean hil zuten. Agente bat harrapatzea leporatu zioten gidariari, baina bertsio hori gezurtatu egin du sare sozialetan argitaratutako bideo batek. Tiro egin zuen agentea zaintzapean dago dolozko giza hilketa egotzita.
2023/06/21 - 23:26
Gas leherketa batek gutxienez 29 zauritu utzi ditu Parisen
Hainbat eraikinek kalteak izan dituzte gas-leherketa handi baten ondorioz, Parisko bosgarren barrutian, Panteoitik gertu. Horren ondorioz, agintariek inguru hori saihesteko gomendioa egin diete herritarrei.
2023/06/21 - 18:09
Gas leherketa batek gutxienez 37 zauritu, lau egoera kritikoan, eta bi desagertu utzi ditu Parisen
Lekuko batek ziurtatu duenez, kaltetutako eraikinetako baten fatxada behera etorri da. Zehazki, Paris American Academy moda eskolaren bi solairuko eraikina erori egin da Val de Graceko ospitaletik oso gertu.
2023/06/10 - 20:42
2024ko Baionako Bestak astebete aurreratu dituzte, Joko Olinpikoak tarteko
Uztailaren 10etik 14ra ospatuko dituzte ohiz hilabete amaieran izaten diren jaiak. Baina atzeratzea erabaki dute, besteak beste, Baionara gerturatu ohi diren diren poliziak Parisen izango direlako egun horietan.