Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gas leherketa batek gutxienez 37 zauritu, lau egoera kritikoan, eta bi desagertu utzi ditu Parisen

Lekuko batek ziurtatu duenez, kaltetutako eraikinetako baten fatxada behera etorri da. Zehazki, Paris American Academy moda eskolaren bi solairuko eraikina erori egin da Val de Graceko ospitaletik oso gertu.
Iragarkia
20230621182551_explosion-gas-paris_
18:00 - 20:00
Gas leherketa batek gutxienez 29 zauritu utzi ditu Parisen

Hainbat eraikinek kalteak izan dituzte gas-leherketa handi baten ondorioz, Parisko bosgarren barrutian, Panteoitik gertu. Hori dela eta, agintariek ingurua saihesteko gomendatu diete herritarrei; izan ere, segurtasun eta larrialdietarako dispositibo zabala jarri dute martxan. Gutxienez 37 pertsona zauritu eta bi desagertu dira, Parisko hedabideen arabera.

Poliziaren Buruzagitzak zehaztu du zaurituetako lau egoera kritikoan daudela, eta gainerakoak arinago, Le Figaro egunkariaren esanetan.

Lekuko batek ziurtatu duenez, kaltetutako eraikinetako baten fatxada behera etorri da. Paris American Academy moda eskola hartzen zuen bi solairuko eraikina erori da, Val de Grace ospitaletik oso gertu, gas-leherketa baten eraginez, eta sua piztu da hainbat eraikinetan.

Gerald Darmanin Barne ministroak Twitterren azaldu duenez, Saint Jacques kalean gertatu da sutea, eta suhiltzaileen lana ez oztopatzeko eskatu die herritarrei.

Jendarmeek eta militarrek segurtasun-hesia jarri dute inguruko kaleetan, sugarrak itzaltzeko 200 suhiltzaile baino gehiago ari baitira lanean.

Edouard Civel bosgarren barrutiko alkatetzako bigarrenaren hitzetan, Alfonse Laveran plazan izandako gas-leherketak eragin du tragedia.

Hala ere, Laurent Nuñez Parisko polizia-prefeta, Anne Hidalgo Parisko alkatearekin batera prentsari egindako adierazpenetan, "oso zuhur" agertu da eztanda zerk eragin duen esateko orduan. Laure Beccuau Parisko fiskalak, Nuñezek bezala, ideia bera azpimarratu du: "Oraingoz, ez dago esaterik eztanda zerk eragin duen". Ikerketa egin eta zaintza-kameren irudiak aztertuko dituztela erantsi du.

Nuñezek nabarmendu du biktimen balantzea behin-behinekoa dela, hondakinen artean biktimak bilatzeko lanetan jarraitzen dutelako, sua kontrolatu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X