Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, Poliziak hildako gaztearen heriotza salatzeko protestetan
Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, gehienak 14 eta 18 urte bitarteko gazteak, Poliziak tiroz hildako adingabearen heriotza salatzeko protestetan, Frantziako Gobernuko Barne Ministerioak emandako datuen arabera. Asteartean, jazo zen ezbeharra, Nanterren egindako polizia-kontrol batean, eta horrek eragin ditu azken egunotako istiluak. Halaber, arpilatze ugari izan dira hainbat tokitan, hirugarren egunez jarraian.
Bart izandako protestetan, 300 polizia zauritu dira. Horrez gain, kalteak eragin dituzte 492 eraikin publikotan, eta 2.000 auto kiskali dituzte.
Atxiloketa gehienak Île-de-France eskualdean izan dira, herrialdeko eskualde garrantzitsuenean. Bertan, 242 pertsona atxilotu dituzte azken orduotan. Marseillan, berriz, arpilatze ugari izan dira hiriaren erdialdean eta portu zaharrean.
Testuinguru horretan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Barne Ministerioaren krisi kabinetearen bilera berria deitu du ostiral honetan, hiru egunez jarraian kaleetan izandako protesten ondorioz. Agintariak, "justifikaezintzat" jo ditu azken egunotako liskarrak, eta lasaitasuna eskatu die herritarrei, justiziak bere lana egin dezan.
Ostegun honetan, polizia-kontrol batean adingabea tiroz hil zuen 38 urteko polizia espetxeratu zuten. Astearte goizean hil zuen 17 urteko gaztea, Nanterren (Paris kanpoaldean), eta ustezko hiltzailea atxilotu egin zuten. Horren hitzetan, gaztea bere autoarekin jendarmeak harrapatzen ahalegindu zen, eta horregatik egin zion tiro. Zabaldu den bideo batek baina, bertan behera utzi du bertsio hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da