Pasaia
2020/07/10 - 15:38
''Aita Mari'' Pasaiara iritsi da
"Aita Mari" Italiako agintariek behartuta itzuli da Euskal Herrira. GKEak salatu duenez, Italiak "modu iruzurtian erabili du ontziak ikuskatzeko araudia".
2020/07/03 - 15:34
Legez kanpo arrantzatutako 122 kilo hegalabur atzeman dituzte Hondarribian
Ontziko patroi arrasatearrari 601-60.000 euroko isuna ezar diezaiokete. Atzemandako arraina ongintzako elkarteen eskuetan utzi dute.
2020/07/01 - 16:16
'Mater' ontziak itsas zaborren inguruan kontzientziatzeko zeharkaldia antolatu du
Hondarribian, Getarian, Ondarroan, Bermeon, Portugaleten, Bilbon, Mutrikun eta Pasaian lehorreratuko da.
2020/06/30 - 19:37
Euskadiko lau hondartzari bandera beltzak eman dizkie Ekologistak Martxan taldeak
Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako "Bandera Beltzen" txostenean Espainian emandako 48 banderetatik lau Euskadin eman ditu: Plentzian, Gaztelugatxen, Pasa-Donibanen eta Santa Clara Uhartean.
2020/06/26 - 20:45
Aita Marik Sizilia utzi du 49 egunez Palermoko portuan atxikita egon ostean
Itsas Salbamendu Humanitarioak azaldu duenez, "blokeoaren mehatxua egiteke dago" ontzia herrialde hartako uretan sartzen bada.
2020/05/23 - 19:25
Zenbait edukiontziri su eman diete Pasaian
Ertzaintza bertaratu da, eta bi botila, horietako bat gasolinarekin betea, spray bat eta Patxi Ruiz ETAko presoa bizitzen ari den egoeraren inguruko pintaketa bat aurkitu ditu.
2020/05/07 - 20:34
'Aita Mari'k segurtasun akatsak dituela ukatu dute ontziaren arduradunek
Italiako agintariek ontzia atxikita dute Palermoko portuan, asteazkenean egindako ikuskatzean irregulartasun teknikoak antzeman zituztela argudiatuta.
2020/04/25 - 22:10
Gipuzkoako arrantzaleei koronabirusaren testa egin diete
Gipuzkoako DYAk, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Getarian, Pasai San Pedron eta Hondarribian egin dizkiete probak arrantzaleei. Astelehenerako emaitza guztiak izatea espero dute.
2020/03/22 - 09:36
Pasaiako Portuko Agintaritzak "COVID-19 kasu bat ezkutatu" duela salatu dute
Sindikatuek esan dutenez, joan den igandean portuko langile batek positibo eman zuen koronabirusean, baina enpresak ez zuen jakinarazi eta ez zuen koarentenarik agindu.
2020/01/29 - 16:06
Pasai Antxoko etxe bat okupatuta zuen familia etxebizitzatik irten da
2019ko uztailaren 7an sartu ziren etxean, eta asteazken honetan alde egin dute, Ertzaintzaren abisurik jaso gabe. Jabeak mehatxatuta zituen etxea okupatu zuen familiak.
2020/01/29 - 10:55
"Etxea okupatu zigutenetik izututa gaude, horrela ezin dut asko iraun"
2019ko San Fermin egunetik, Pasai Antxo erdigunean daukaten etxea okupatu diete Elur Magaña eta Braulio Vila senar-emazteei
2020/01/20 - 14:03
Euskadi Fitur 2020 azokan izango da, iraunkortasuna oinarri hartuta
Material birziklatuekin eta ekologikoekin egindako stand zabala izango du, Basquexperience ekimenaren irudi eta izaera berria aintzat hartzen dituena.
2019/12/28 - 19:16
Hondakin-uren isurketa ekiditeko neurriak eskatu dituzte Pasai Donibaneko auzokideek
Salatu dutenez, "Pasaiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 12 urte daramatzate Pasai Donibaneko hiri-osasunaren funtsezko araua urratzen".
2019/12/26 - 12:32
Foka bat, Pasaiako Portuan
Jokin Maizak bidalitako bideoak foka bat jaten eta piragua batera hurbiltzen erakusten digu Pasaiako Portuan.
2019/12/22 - 11:10
Luizi batek Pasaiako etxebizitza eraikin batean kalteak eragin ditu
Gertaera goizaldean jazo da, Pasaiako Lourdes-Txikia kaleko 7. zenbakian, eta bizilagunak ez dituzte etxetik atera behar izan.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/12/01 - 10:23
'Biktima mediatikoei soilik egiten zaie kasu'
Bi biktima bildu ditu Radio Euskadik; bata ETAren biktima da, eta, bestea, polizia-abusuena. Aintzatespena, mina eta justizia izan dituzte hizpide.
2019/11/04 - 14:53
Bederatzi lagun atxilotu dituzte Bilboko Portuan aritzen zen sarearen kide direlakoan
Desegindako sarearen kideek etorkinak ferryetan edota ontzietan sartzen zituzten, Erresuma Batua jomuga. Atxiloketez gain, 11 miaketa egin dituzte.
2019/10/20 - 15:16
Aita Mari ontzia abiatu da Mediterraneoko uretara, laguntza humanitarioa ematera
10:30 inguruan abiatu da Pasaiako portutik, eta Mediterraneo itsasoko erdialdera joatea da asmoa.
2019/10/10 - 13:33
'Aita Mari' ontziak Mediterraneora abiatzeko baimena eskuratu du azkenik
Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen erreskate-ontziak Pasaiako portuan jarraitzen du.