Pasaia
2021/02/13 - 16:02
84 milioi boto orri, Pasaiako Transkrit enpresatik Kataluniara
200 tona paper behar izan dituzte. Duela hamar urte hasi ziren lan honetan, eta ordutik Espainiako zenbait autonomia erkidegotarako boto orriak egin dituzte, baita Afrikako herrialde batzuetarako ere.
2021/02/12 - 11:59
Aita Mari Mediterraneora abiatuko da Almeriatik
Ontzia hilabete hasieran zegoen itsasoratzeko prest zegoen, baina "ikuskapen zorrotzek" eraginda, gaur arte atzeratu da misioa.
2021/01/28 - 16:11
1942an Donostia eta Pasaia artean hondoratutako ontzi bat aurkitu dute
Bilbotik Bordelera burdina zeramala, haitz bat jo eta uretan desagertu zen, 1942an. Donostiako urpekari talde batek ontziaren hondakinak aurkitu ditu.
2021/01/24 - 12:47
Bi pertsona atxilotuta eta bi ertzain zaurituta Santurtzin izandako istiluetan
Segurtasun Sailak larunbat gauean Donostian eta Pasaian ere istiluak izan direla esan du, Ertzaintza pertsonen bilerak desegiten saiatu denean.
2021/01/23 - 16:10
Lehen asteburua konfinatuta eta ostalaritzarik gabe Bilbon, Iruña Okan eta Pasaian
51 udalerri daude gorri, baina Bilbo, Iruña Oka eta Pasaia bezalakoentzat konfinatuta eta ostalaritzarik gabe igaroko duten lehen asteburua izango da. Tabernek eramatekoa baino ezin dute eskaini.
2021/01/12 - 20:11
25 urte bete dira Pasaiako ‘Carreira’ ontzia arrastorik utzi gabe hondoratu zela
1996ko urtarrilean, Pasaiako ‘Carreira’ ontzia arrastorik utzi gabe desagertu zen Mantxako Kanalean, Ingalaterra eta Frantzia artean. Inoiz ez da argitu non eta zergatik hondoratu zen.
2021/01/12 - 09:56
Zabalik da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako izen-ematea
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta azterketa 2021eko udaberrian egitea aurreikusten da.
2020/12/17 - 19:55
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoa urtarrilean hasiko da
Webgunean merituak aurkezteko hautagaiek izan dituzten arazoak direla eta, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du ez dutela aldaketarik egiteko asmorik.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/22 - 13:10
'Aita Mari', prest Pasaiatik Mediterraneora itzultzeko
Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak bisita egin die migratzaileen itsasontziak erreskatatzeko ontziko tripulazioari, Gipuzkoako udalerrian uztailetik.
2020/10/31 - 18:04
Pasaiako portuan uretara erori den arrantzalearen gorpua aurkitu dute
Goizaldean, bi pertsona arrantzan ari zirela, olatu batek uretara bota ditu. Batek irtetea lortu du, baina besteak ez. Ertzaintzaren helikopteroak aurkitu du gorpua 15:30 aldera.
2020/10/30 - 20:55
Kartzelan sartu dute jihadismoarekin lotuta Gipuzkoan atxilotutako pertsonetako bat
Atxilotutako beste bi lagunetako bat kautelazko neurriekin utzi dute aske: bi astetik behin epailearen aurrean agertu beharko da, ez du pasaporterik izango eta ezingo da Espainiako estatutik irten.
2020/10/28 - 17:28
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, jihadismoarekin lotuta
Pasaian eta Donostian bizi ziren hiru marokoarrak, eta Auzitegi Nazionalaren aginduz eraman dituzte atxilo.
2020/10/21 - 16:24
Intzidentzia-tasa altua duten herriak 18 dira Gipuzkoan
Hernani eta Lezo sartu berriak dira , 5.000 biztanletik gorako herrien artean kutsatze tasak 500 positibo gainditzen dituztenen artean.
2020/10/02 - 22:06
Alex ekaitzak 5 metrotik gorako olatuak utzi ditu euskal kostaldean
Arratsaldeko 6etako itsasgorarekin batera, babes-neurriak hartu behar izan dituzte kostaldeko hainbat herritan; Zarautzen eta Pasaian, besteak beste.
2020/10/02 - 14:55
Trintxerpeko eraikin bateko bi atari hustu dituzte egiturak dituen kalteengatik
Trintxerpe auzoko 20 familia etxetik atera behar izan dituzte, sotoko pilareetan kalte arriskutsuak atzeman ostean.
2020/10/02 - 11:57
Trintxerpeko 20 familia etxetik atera dituzte berriro
Astelehenean atera zituzten Jaizkibel kaleko 9 eta 11 atarietako bizilagunak, eraikinaren sotoko zutabeetan arriskutsuak diren kalteak atzeman ondoren.
2020/09/30 - 12:59
Gipuzkoan arrantzan zebilen ontzi baten sarean giza-gorpuzkiak aurkitu dituzte
Itsaso zabalean agertu diren giza gorpuzkiak ikertzen ari da Guardia Zibila. Gipuzkoako kostaldearen parean arrantzan ari zen itsasontzi baten arrantza-sarean atzeman dituzte.
2020/09/28 - 16:52
Pasaian dago "Ortze", Euskadin egindako lehen ontzi elektriko hibridoa
2 orduko autonomia du era elektrikoan, 12 mila, zero emisio kutsagarriekin. Baina baita eta bidaia luzeagoak egitekoa era hibridoan.