Erradikalizazio jihadistako sare bateko usteko kide bat atxilotu dute Pasai Antxon
Guardia Zibilak erradikalizazio jihadistako sare bateko ustezko kide bana atxilotu ditu Pasai Antxon eta Kordoban, Algeciraseko (Kadiz) Botafuegos espetxean erakartze- eta doktrinatze- lanak egitea egotzi diete.
Biak ere, aurrez atxilotuak zeuden terrorismo-delituen egile gisa; Pasaian atxilotutakoa zaintzapeko askatasun egoeran zegoen gaur egun; bestea berriz, espetxean, Guardia Zibilak adierazi duenez.
Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuak egin du ikerketa, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, eta Fiskaltzaren eta Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6. zenbakiko Epaitegi Zentralaren zuzendaritzapean; azken honek eman du, hain zuzen ere, aske zegoen atxilotua espetxeratzeko agindua.
Ikerketa duela hiru urte hasi zen, espetxeetako langileek Daesh erakunde terroristarekin lotutako pintadak eta kontsignak atzeman zituztenean Algecirasko (Kadiz) Botafuegos espetxean. Horien ondorioz, espetxe horretan Daeshen ideiekin bat egiten zuen erradikalizazio- eta erakarpen- lanak egiten zituen preso talde antolatu bat zegoela ikusi zuten.
Guardia Zibilaren arabera, Kordoban atxilotutakoak halako goi-kargu rola zuen beste presoekiko, eta gaur egun zigorra betetzen ari da Botafuegos espetxean egindako doktrinatze- eta erakarpen-lanengatik. Orain, leporatzen dizkioten karguak berdin-berdinak dira, baina, oraingoan, Kordobako espetxean egindako jarduerak leporatzen dizkiote.
Antza denez, lehenengoak Pasai Antxon atxilotutakoa errekrutatu zuen; bigarren hau zaintzapean aske zegoen, bere burua doktrinatzearen delitu terrorista batengatik zigorra betetzen; gainera, Botafuegoseko beste preso batzuk errekrutatu zituela ebatzi du ikerketak.
Ikerketa honetan egiaztatu da Daeshen ideologia eta helburuekin doktrinatzeko egitura bat sortu zela espetxearen barruan, terrorismoagatik dagoeneko kondenatuta dauden presoen arteko loturari eutsi nahi ziona.
Joan den hilaren 12an Melillan egindako beste operazio batekin du zerikusia operazioak: orain atxilotutakoekin egona zen gizon bat atxilotu zuten orduan, zaintzapean aske zegoena, hura ere.
Guardia Zibilaren eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiaren ikerketa koordinatu honen ondorioz, beste hainbat ekintza ere egin ahal izan dira, hala nola martxoan bertan egin zena, espetxeetan erakartze- eta erradikalizatze-jarduerak egiten zituen preso talde bat desegin zenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak