Pasaia
2021/07/20 - 15:35
Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu
Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 15:35
Portugal izango da Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioko kultura gonbidatua
2020an zen egitekoa jaialdiaren bigarren edizioa, baina, pandemia tarteko, maiatzaren 26tik 29ra bitartean egingo dute.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/04 - 14:09
15 paisaia ikusgarri, Euskal Herritik irten gabe
Aralarren, Txingudiko Badian, Saturrarango hondartzan, Errege Bardean edota Sandailiko haitzuloan argazki paregabeak atera daitezke, Euskal Herritik atera gabe.
2021/06/14 - 09:50
Aurreneko hegaluzeak gaur porturatuko dituzte, baina kopuru handirik ez
Kanpainaren hasierak "ez du arrantzaleek espero zuten erritmorik izan", Kofradia Itsas Etxeak jakitera eman duenez.
2021/06/05 - 21:49
Lau gazte zauritu dira Trintxerpeko futbol-zelaian, hesi bat erorita
Dirudienez, mutil talde bat hesira igo da, gol bat ospatzeko, eta behera etorri da. Hiru gazte arin zauritu dira, eta laugarren batek buruan kolpea hartu du.
2021/05/31 - 08:05
Gaur itxiko dute antxoaren kanpaina kuotaren ia % 90 harrapatuta
Gainerakoa urteko bigarren seihilekoan arrantzatuko dute. Kanpainak hiru hilabeteko iraupena izan du, eta "hasiera goiztiarrak" markatu du.
2021/05/29 - 20:59
Omenaldia Ategorrietan, 1931ko maiatzean Guardia Zibilak hil zituen 7 langileen omenez
90 urte pasa dira, maiatzaren 27an, Pasaiatik Donostiarako itsas langileen martxa batean hilketak gertatu zirela. Ategorrietako erloju parean Guardia Zibilak martxan zihoazen 2.000 manifestarien aurka tiro egin zuen.
2021/05/22 - 16:58
Geroz eta herritar gehiagok egiten dituzte txangoak itsasontziz
Orain arte, euren bezeroen % 80 atzerrikoak ziren. Turismorik gabe urte zaila igaro dute, baina pandemiak zerbait ona ere ekarri die.
2021/05/09 - 18:02
Nestor Otaño 'Nexgraff' pasaitarra, Espainiako grafitigile onena
Sormena gainezka eta marrazteko trebezia berezia. Bi ezaugarriok ditu 17 urteko gazte pasaitarrak. Aita bidelagun hartuta, kaleko artearen garrantzia aldarrikatzen du.
2021/05/08 - 17:33
Hildako ehun bat katuarrain kume aurkitu dituzte Pasaian
Buceo Donostiko kideek hildako ehun bat katuarrain kume aurkitu dituzte Pasaiako uretan.
2021/04/26 - 22:44
Amenabarren ''La fortuna'' telesailaren azken filmaketa eguna, Pasaian
Alejandro Amenabarrek bukatu du Pasaiako portuan egin duen bi asteko errodajea. Filmaketak bihartik aurrera Bilbon jarraituko du.
2021/04/22 - 16:17
Jaizkibel ingurua babesteko beharra ikusten du Amaharri elkarteak
Aparte geratzen den parajea da, ohiko bideetatik urruti, eta horregatik dago ondo gordeta, ia ukitu gabe. Amaharri elkarteak, baina, arriskuan ikusten du inolako babesik ez duelako.
2021/04/15 - 16:13
Renfek plan alternatibo bat jarri du martxan Hernani eta Pasaia artean, astebururako
Iztuetako zubibidea eraisteko lanen ondorioz martxan jarritako planak eragina izango du aldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko trenetan.
2021/04/09 - 17:29
Aita-semeak graffitigile
Nextor Otaño 17 urteko gazte pasaiarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.