Pasaia
2023/11/01 - 11:49
Duela astebete desagertutako gizon baten bila ari dira Jaizkibel mendian
Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen familiarekin azkeneko aldiz 56 urteko gizonak.
2023/10/23 - 17:12
Merkantzia-tren bateko bost bagoi errailetik atera dira Pasaian
Gertakariaren ondorioz ez da inor zauritu, baina trenbideko zirkulazioan eragina izan du, hainbat atzerapen izan baitira.
2023/10/23 - 16:42
Merkantzia-tren bateko bost bagoi errailetik atera dira Pasaian
Adifeko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 09:10ean izan da, bobina metalikoak zeramatzan Captrain enpresako merkantzia-tren bat Pasaian errailetik atera denean, portuaren parean. Ez da inor zauritu, baina trenen trafikoan eragina izan du.
2023/10/17 - 17:19
500 metro inguru dituen sare fantasma bat aurkitu dute Jaizkibelgo kostaldean
Sare fantasma handi bat aurkitu dute Jaizkibel mendiaren kostaldean, Turrulla lurmuturretik gertu. Donosti Buceoko kideak erlojuaren kontra ari dira lanean, arrainentzako tranpa hilgarri hori kentzeko. Oscar Mayor Donostia Buceoko irakasleak eman ditu xehetasunak.
2023/10/02 - 13:32
Errenteria inguruan desagertutako 76 urteko gizona aurkitu dute
Mediku azterketaren zain, onik dago. Igandeaz geroztik falta zen eta sasi eremu batean aurkitu zute.
2023/09/30 - 23:13
Uholderik ez baina irudi ikusgarriak utzi dizkigute marea biziek
Pasaian, ohi bezala, itsasoak maila altua hartu du eta ia-ia kaleetaraino eta etxeetaraino iritsi da. Bilboko itsasadarrean ere, marea bizien fenomenoaz disfrutatzeko aprobetxatu du jendeak.
2023/09/17 - 14:49
Bi polizoi topatu dituzte Pasaiako portuko zamaontzi batean
Albaniar-kosovar jatorriko bi pertsona horiek Pasaiatik Erresuma Batura zihoan ferry batean aurkitu dituzte, ibilgailu batean gordeta.
2023/07/31 - 14:54
Lasarte, Pasaia, Hernani, Andoain eta Arrasate "tentsio handiko eremu" izendatzea aztertzen ari dira
Kaleratzeak STOP plataformak jakitera eman duenez, Gipuzkoako bost herriotako udaletan datozen hilabeteotan mozioak aurkeztuko dira, toki horiek "tentsio handiko eremu" izenda daitezen.
2023/07/19 - 19:19
Gazte bat atxilotu dute Pasaian, gizon bati labankada eman eta emazte ohiaren etxebizitzari su emateagatik
Gizona larri zauritu zuen asteartean, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten. Epaileak 27 urteko atxilotua espetxeratzeko agindua eman du gaur arratsaldean, hilketa saiakera eta genero indarkeria egotzita.
2023/06/17 - 16:19
Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu
Besteak beste, Laudio, Aiara, Oion, Bermeo, Mundaka, Abadiño, Pasaia, Errenteria eta Ordizia gobernatuko ditu koalizio abertzaleak EAEn.
2023/06/08 - 16:34
Itsasoak aztertzeko punta-puntako teknologia egiten da Euskadin
Orioko Branka enpresa punta-puntako teknologia duen ontzi bat eraikitzen ari da itsasoa ikertzeko: eguraldia, korronteak... Pasaiako Azti teknologia zentroan, aldiz, ur azpiko ibilgailu autonomoa estreinatu dute.
2023/06/05 - 22:54
Bi itsas zaldi antzeman ditu Donostiako urpekari talde batek Pasaiako badian
Aztiko Javi Franco ikertzailearentzat albistea interesgarria da, ez baita ohikoa itsas zaldiak badian antzematea. Haren hitzetan, uraren kalitatea nabarmen hobetzearen ondorio zuzena da hori.
2023/06/01 - 19:27
Horrelakoa izan da txokolatezko baleontziaren uretaratzea
Gozoa Gipuzkoako Gozogileen Elkarteak txokolatezko baleontzi bat eraikitzea erabaki zuen duela 45 egun. Uretan flotatu ote zezakeen zen zalantza. Gaur uretara bota dute Pasaiako badian eta flotatu dezakeela egiaztatu dute.
2023/05/27 - 13:21
'Sea Cloud Spirit', munduko bigarren belaontzirik handiena, Pasaiako portuan sartu da
Ontzia goizean goiz iritsi da badiara, eta eguerdiko 13:00ak arte egongo da bertan. Atlantikoko kostaldetik egiten ari den zazpi eguneko zeharkaldiaren parte da gaurko eskala. Portuan emango dituen bost orduetan zehar, bidaiariek Donostia ezagutzeko aprobetxatuko dute.
2023/05/19 - 20:15
Pasaiako adingabe baten bahiketa saiakera bat ikertzen ari dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, salaketa asteazkenean jaso zuten. Hala, salatutako gertakariak delituzkoak diren ala ez ikertzen ari dira.
2023/05/19 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Focus, greba Osakidetzan eta Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/18 - 18:42
Pasaiako segadan parte hartu zuten poliziak ezagutzeko identifikazio-saioan, emaitzarik ez
Pasaiako Badian duela 39 urte, poliziaren tiroketatik bizirik atera zen Joseba Merinok , ustezko hiltzaileak ikusi eta ezagutzen zituen aztertzeko aukera izan du Donostiako epaitegian. Polizia bakarra agertu da gaurkoan , eta ez du ezagutu. Beste saiakera bat egingo dute argazkien bidez.
2023/05/18 - 16:26
Bigarren identifikazio saioan ere Merinok ez du identifikatu Pasaiako sarraskian parte hartu zuen poliziarik
Joseba Merinok, sarraskitik bizirik atera zen pertsona bakarrak, ezin izan du poliziarik identifikatu, lehendabiziko identifikazio saioan gertatu bezala. Gaur hiru zeuden deituta, baina bakarra agertu da, itxuraz, beste biak hilda daudelako.
2023/05/18 - 10:12
Albiste izango dira: Greba Osakidetzan, Pasaiako sarraskia eta Irigoienen heriotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/18 - 09:44
Pasaiako Sarraskia argitzeko bigarren identifikazio saioa egingo dute gaur
Lehendabizikoan, martxoaren 28an egindakoan, Joseba Merinok (sarraskitik bizirik atera zen bakarra) ezin izan zuen poliziarik identifikatu. Hala, bigarrena egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Senide eta lagunen elkarretaratzea izango da epaitegi atarian.