Pasaia
2024/07/01 - 14:34
Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneoan ontzi asko topatzea espero du
Nekane Urra Aita Mariko ordezkariak Pasaiatik irten aurretik aurreikusi du, uda garaia izaki, Mediterraneo itsasoan ontzi asko eta pertsona asko erreskatatuko dituztela, tartean, emakumeak eta haurrak.
2024/07/01 - 13:49
Aita Mari Pasaiatik Mediterraneora abiatu da, 13. misioan
Erreskate ontzi bihurtutako atunontziak Italiako Siracusa portua izango du helmuga eta, ohi bezala, Mediterraneo itsasoan noraezean dauden migratzaileak erreskatzea izango du helburu.
2024/06/05 - 21:22
Pasaia, Lekeitio eta Bilboko portuek mikro-arrezifeak jarri dituzte biodibertsitatea aberasteko
Egiturak kaiko hormetara daude lotura, ez dute eraginik portuko trafikoan, eta floraren eta faunaren aniztasuna sustatzen dute. Ocean Ecoestructures enpresa katalanak garatutako teknologia paregabea da munduan.
2024/06/01 - 19:33
Ehunka lagunen babesa jaso dute Pasaian etxetik botako dituzten 12 familiek
Pasaiako portuan bizi diren 12 familia etxetik botako ditu Portu Agintaritzak. Merkantziak portura eramateko trenbide bat eraikiko denez, auzo hori eraitsi egingo dute.
2024/05/28 - 13:38
Euskal Sagardoaren 2023ko uzta aurkeztu dute Pasaian
Pasaiako Albaolan egindako ekitaldian, 48 ekoizleren 85 sagardo ezberdin aurkeztu dira. Nabarmendu dutenez, sagardo orekatua, leuna eta lurrindua da.
2024/05/19 - 14:03
'National Geographic Explorer' ontzia Pasaian porturatu da
Poloetara bidaiak egiten dituen ontzi horretan, 131 bidaiari (ikerlariak eta turistak) eta 88 tripulatzaile doaz. Vilagarcia de Arousatik (Galizia) dator, eta 14:00ak arte egongo da Pasaiako badian. Bordelera abiatuko da ondoren.
2024/05/14 - 14:34
6 auto erre dira Pasai Antxoko aparkaleku batean izan den sutean
Goizaldeko 01:20etan jaso dute abisua Donostiako Suhiltzaileek. Autoetako bi erabat kixkalita gelditu dira. Beste bik kalte larriak dituzte. Ertzaintza gertatutako ikertzen ari da.
2024/05/11 - 13:47
Belaontzi frantziar batean zihoazen bost bidaiari erreskatatu dituzte Pasaian
Pasaia Itsas Festibalean parte hartzen ari ziren emakume bat eta lau gizon uretara erori dira, ontzia iraulita, eta Guardia Zibilak eta Gurutze Gorriak erreskatatu dituzte, Gipuzkoako Guardia Zibilak grabatutako irudietan ikus daitekeenez.
2024/05/10 - 00:42
Pasaiako Itsas Festibala abian da
Gaurtik igandera arte, ehun ontzi inguru, horien artean belaontzi klasiko batzuk, izango dira Pasaian.
2024/05/08 - 10:40
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
2024/05/03 - 15:35
Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
2024/04/26 - 11:26
Pasaiako portuak ongietorria eman dio denboraldiko lehen gurutzaontziari
Norvegiako bandera duen "Fridtjof Nansen" itsasontzia 07:00ak aldera iritsi da Pasaiako portura, 427 bidaiarirekin. Turistek 10 ordu inguru izango dituzte Donostia eta inguruak ezagutzeko.
2024/04/19 - 14:16
Horrela heltzen dio egunerokotasunari Pasaiako lonjak, Estatuko hirugarren lonjarik garrantzitsuenak
Urtean 19.000 tona merkaturatzen ditu, Vigoko eta Coruñako lonjetan baino apur gutxiago. Merkantzia Estatura zein atzerrira joaten da, eta aurten 5.000 metro karratu gehiago izango ditu.
2024/04/11 - 13:47
Pasaiako Udalak helegitea aurkeztuko du garbitzaile postuetarako B1 eskatzea errefusatzen duten epaien aurka
Udalean gehiengoa duten EH Bildu eta EAJren esanetan, "euskararen normalizazioaren aurkako erasoa da" Donostiako bi auzitegik Pasaiako Udalak 15 kale garbitzaileren lanpostuak egonkortzeko lan deialdia baliogabetu izana.
2024/04/10 - 19:51
Bi epaik "diskriminatzailetzat" jo dute B1 eskatzea Pasaian kale-garbitzaile lanpostuak lortzeko
Epaiek bi partikularrek jarritako helegiteei erantzuten diete, eta lanpostu horietarako izendatutako pertsonek bete beharreko eginkizunen ezaugarriak kontuan hartzen ditu, "ez dutelako justifikatzen euskara jakitea".
2024/04/05 - 15:44
Bigarren Mundu Gerrako bi lehergailu aurkitu ditu emakume batek Pasaian, eta Udaltzaingoari eraman dizkio
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek aparkaleku publiko batean aurkitu ditu jaurtigaiak.
2024/03/22 - 17:23
'Aita Mari' itsas salbamenduko ontzia Bilbon da dagoeneko
Apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.
2024/03/22 - 11:50
'Aita Mari' gaur iritsiko da Bilbora, eta herritarrek bisitatu ahalko dute
Itsas salbamenduko euskal ontzia apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.
2024/03/17 - 18:39
Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute Trintxerpetik Donostiara
Aurten 48 kolektibok hartu dute parte gizartea "eskuinera kurba arriskutsua" egiten ari dela salatzeko baliatu duten martxan, eta Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioarekin bat egin dute Donostian.
2024/03/16 - 18:05
Pasaian eraildako komando autonomoetako kideen senideek justizia eskatu dute, sarraskitik 40 urte betetzean
40 urte epaitegietan borrokatzen eman ondoren, "Pasaiako badian gertatu zena" ofizialki onartu ez izana deitoratu dute, eta salatu dutenez, epaitegiek "hilketa zantzuak daudela onartu arren, ez dute kasua argitzeko borondaterik izan".