Pasaia
2024/03/12 - 14:15
Aita Mari Bilboko portura bidean da, 12. misioa amaitu eta Mediterraneoan 43 pertsona erreskatatu ondoren
Mediterraneotik bueltan, normalean, Valentziako Burriana edo Vinaros portuetara joan ohi da. Oraingoan, ordea, bi hilabete pasako ditu Bilbo eta Pasaia artean, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez.
2024/03/10 - 19:16
Adi daude Pasai Donibanen marea biziak direla eta
Taulak jarri eta itsasoari so dira Pasaian. Arratsaldeko itsasgorak ez du arazorik eragin, baina olatuengatik abisu horia ezarri dute. Astelehen zein astearte goizaldean indarrean izango dira berriz ere abisuak. Marea bereziki bizia izango da, eta urak gainez egin dezake ohiko puntuetan.
2024/02/12 - 09:48
Uholde txikiak izan dira Bilboko hainbat auzotan eta Erandion, marea biziak tarteko
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
2024/02/11 - 19:55
Zaintza sistemak prest kostaldeko herrietan, goizaldeko itsasgora "historikoa" izan daitekeelako
Itsasgora 06:11n izango da, eta bat egingo du olatu handiengatik ezarritako abisu horiarekin, 05:00etatik 07:00etara egongo baita indarrean.
2024/02/09 - 17:25
'Maria Reina Madre' arrantza-ontzia hondoratu egin da, Pasaiako portutik bederatzi miliara
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
2024/02/09 - 17:11
'Maria Reina Madre' arrantza-ontzia hondoratu den unea, Pasaiako portutik gertu
Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta "onik" eraman dituzte Pasaiako portura.
2024/02/09 - 14:42
Pasaian dira jada portutik bederatzi miliara hondoratzen hasi den 'Maria Reina Madre' ontziko 14 marinelak
Itsas Salbamenduak 09:00etan jaso du abisua. 13 marinelek arrantza-ontzia utzi, eta salbamendu-txalupa batean itxaron dute; patroia, berriz, ontzian geratu da 'Salvamar Orion' ontzia iritsi den arte. Istripua izan duen ontzia atoian eramaten saiatuko dira.
2024/02/08 - 16:25
Suhiltzaileek sute bat itzali dute Pasai Antxoko lokal batean
Sugarren ondorioz, aldameneko bi etxebizitza hustu behar izan dituzte, baina behin sutea itzalita, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. Ez da inor zauritu.
2024/02/03 - 17:14
Pradales: “Gure ongizatea zuzen-zuzenean dago lotuta gure enpresen lehiakortasunarekin”
Pasaian egon da EAJren lehendakarigaia, Gipuzkoako ekonomiaren inguruko hausnarketa egiten, alderdiko kargudunekin. "EAJn argi dugu, jatekoarekin ez da jolasten", esan du, eta, horregatik, "enpresen aldeko apustua egitea eta enpresei laguntzea da bide bakarra", horren esanetan.
2024/01/27 - 00:00
Behargin bat hil da Pasaiako Portuan izandako lan-istripu batean
Istripua 19:45 aldera gertatu da. Urtarrilean, Gipuzkoan, lan-istripuan izandako bigarren heriotza da.
2024/01/26 - 10:47
Itzalaldia Pasaiako portuan
Matxura batek ilunpetan utzi du Pasaiako portua 06:00etatik. Arrainaren enkantea egitea ez da batere erraza izan.
2024/01/06 - 18:42
Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko erabakia pozik hartu du Eguzkik
Talde ekologistak nabarmendu duenez, hainbat espezie eta habitat natural topa daitezke hor, hala nola itsas ugaztunak (izurde handia, kasu), arrezifeak eta urpeko leizeak.
2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/11/05 - 21:11
Kantabrian aurkitu dute urrian Pasaian "sare fantasma bat" utzi zuen arrantza-ontzia
Ezbehar bat izan zuen arrantza-ontziak sarearekin eta beste ontzi bati laguntza eskatu behar izan zion. Gero, ordea, ez zuen gertakariaren berri eman, agintariek sarea segurtasunez berreskura zezaten.
2023/11/04 - 14:41
Indian indarkeria matxistaren biktima izandako Ritu eta Mousumi Pasaian izan dira, euren bizipenak kontatzen
Bekoz Beko elkarteak gonbidatuta etorri dira. Urtean 300 emakumeri baino gehiagori erasotzen diete Indian azidoa erabiliz. Besteak beste, Ritu eta Mousumiren lanari esker, Indiako legeak 2013tik zigortu egiten ditu horrelako erasoak. Chhanv Fundazioarekin, euren bizitza berreskuratu dute biek.
2023/11/01 - 11:49
Duela astebete desagertutako gizon baten bila ari dira Jaizkibel mendian
Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen familiarekin azkeneko aldiz 56 urteko gizonak.
2023/10/23 - 17:12
Merkantzia-tren bateko bost bagoi errailetik atera dira Pasaian
Gertakariaren ondorioz ez da inor zauritu, baina trenbideko zirkulazioan eragina izan du, hainbat atzerapen izan baitira.
2023/10/23 - 16:42
Merkantzia-tren bateko bost bagoi errailetik atera dira Pasaian
Adifeko iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 09:10ean izan da, bobina metalikoak zeramatzan Captrain enpresako merkantzia-tren bat Pasaian errailetik atera denean, portuaren parean. Ez da inor zauritu, baina trenen trafikoan eragina izan du.
2023/10/17 - 17:19
500 metro inguru dituen sare fantasma bat aurkitu dute Jaizkibelgo kostaldean
Sare fantasma handi bat aurkitu dute Jaizkibel mendiaren kostaldean, Turrulla lurmuturretik gertu. Donosti Buceoko kideak erlojuaren kontra ari dira lanean, arrainentzako tranpa hilgarri hori kentzeko. Oscar Mayor Donostia Buceoko irakasleak eman ditu xehetasunak.
2023/10/02 - 13:32
Errenteria inguruan desagertutako 76 urteko gizona aurkitu dute
Mediku azterketaren zain, onik dago. Igandeaz geroztik falta zen eta sasi eremu batean aurkitu zute.