Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aita Mari' itsas salbamenduko ontzia Bilbon da dagoeneko

Apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.
aita_mari
18:00 - 20:00
'Aita Mari' Bilbora iritsi da dagoeneko, eta apirilaren amaierara arte egongo da itsas museoaren aurrean

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia gaur iritsi da Bilbora, 12. misioa amaitu eta Mediterraneo erdialdean 43 pertsona erreskatatu ondoren.

Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren parean egongo da apirilera arte, eta Pasaiara abiatuko da maiatzean, Itsas Festibalean parte hartzeko, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez.

Larunbatean hurrengo hilabeteetako jardueren berri emango dute, eta datorren astean jakinaraziko dute herritarrek itsasontzia noiz bisitatu ahal izango duten.

Aita Mari ontzia martxoaren 12an irten zen Sirakusatik (Sizilia), Mediterraneoan 43 pertsona erreskatatu eta hamabigarren misioa burutu ostean.

Misioak amaitutakoan, Aita Mari Vinaros edo Burriana portuetan egon ohi da, Castellon, baina oraingoan bi hilabete emango ditu euskal kostaldean.

SMHk azaldu zuenez, itsasontzian lan batzuk egin behar dituzte, eta, bide batez, proiektua euskal herritarrei hurbildu nahi diete.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 10/11/2025.- El vicepresidente primero y consejero de Presidencia e Igualdad, Félix Taberna, y la directora gerente del Instituto Navarra para la Igualdad / Nafarroako Berdintasuneko Institutua (INAI / NABI), Patricia Abad, han presentado este lunes en Pamplona la campaña del Gobierno de Navarra con motivo del 25-N, Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer. EFE/ Iñaki Porto
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Indarkeria isilak" eta mikromatxismoak ditu ardatz azaroaren 25eko Nafarroako erakundeen kanpainak

‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’, izango da Nafarroako leloa A25aren aurrean, emakumeen edozein kontrol, diskriminazio eta desbalorizazio moduren aurkako kanpainan. Taberna lehendakariordeak Foru Gobernuaren kanpaina bat aurkeztu du, emakume askok beren egunerokoan jasaten duten indarkeria psikologikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa salatzeko

Gehiago kargatu
Publizitatea
X