Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aita Mari' gaur iritsiko da Bilbora, eta herritarrek bisitatu ahalko dute

Itsas salbamenduko euskal ontzia apirilaren amaierara arte egongo da Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren aurrean. Ondoren, Pasaiara joango da, Itsas Festibalera.
Aita Mari, artxiboko irudi batean.
Aita Mari, artxiboko irudi batean.

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontzia gaur iritsiko da Bilbora, 12. misioa amaitu eta Mediterraneo erdialdean 43 pertsona erreskatatu ondoren.

13:00etatik aurrera itsasadarrean gora joateko baimena dauka, 14:30 aldera Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren parera iristeko.

Bertan egongo da apirilera arte, eta Pasaiara abiatuko da maiatzean, Itsas Festibalean parte hartzeko, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez.

Larunbatean hurrengo hilabeteetako jardueren berri emango dute, eta datorren astean jakinaraziko dute herritarrek itsasontzia noiz bisitatu ahal izango duten.

Aita Mari ontzia martxoaren 12an irten zen Sirakusatik (Sizilia), Mediterraneoan 43 pertsona erreskatatu eta hamabigarren misioa burutu ostean.

Misioak amaitutakoan Aita Mari Vinaros edo Burriana portuetan egon ohi da, Castellon, baina oraingoan bi hilabete emango ditu euskal kostaldean.

SMHk azaldu zuenez, itsasontzian lan batzuk egin behar dituzte, eta, bide batez, proiektua euskal herritarrei hurbildu nahi diete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun-matxura baten ondorioz, bi gaixo garraiatzen zituen hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian

Ontziko medikua ez dute azkenean Kanarietara eramango, bere osasunak hobera egin baitu. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X