Pedro Sanchez
2025/04/11 - 15:07
Txina ''erronka globalei aurre egiteko ezinbesteko bazkidea'' dela esan du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur Pekinen (Txina) adierazi duenez, Espainiaren kanpo politika "ez doa inoren kontra", eta "koherentea" da beste administrazio batzuek egin dutenarekin.
2025/04/10 - 11:40
"Ateak zabalik dituen mundua" aldarrikatu du Sanchezek, Txinari hurbiltzeagatik AEBren kritika jaso ondoren
Trumpek muga-zergen inguruan hartutako azken erabakiak Asian bidaia ofizialean harrapatu du Espainiako Gobernuko presidentea. Gaur Txinara joatekoa da, eta mezu argia iritsi zaio Estatu Batuetatik: Txinarekin lerrokatuz gero, bere kalterako izango da.
2025/04/03 - 15:57
Sanchezek 14.100 milioi euroko plana iragarri du, Trumpen muga-zergen aurrean enpresak eta enplegua babesteko
Kontingentzia planaren helburua da AEBk ezarritako muga zergek kaltetutako enpresak eta langileak babestea eta ekoizpen gaitasuna egokitzen laguntzea. Halaber, Ekonomia ministroak erkidegoen arteko merkataritza konferentzia deituko du, eta talde politikoekin bilera-sorta bat egingo du.
2025/04/03 - 10:27
Imanol Pradales: "Europak irmoki, inteligentziaz eta proportzioz erantzun behar du"
Imanol Pradales lehendakariak bilera batera deituko ditu Ameriketako Estatu Batuetara gehien esportatzen duten EAEko enpresak, industria defendatzeko taldearen baitan. Aurreikusitakoaren arabera, 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete muga-zerga berri horiek Euskadiko enpresei.
2025/04/02 - 15:47
Sanchezek Trumpen muga-zergei erantzuteko neurrien berri emango du ostegun honetan
Espainiako Gobernuaren kontingentzia plana Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga zergek kaltetutako sektore ekonomikoei zuzenduta egongo da nagusiki.
2025/03/26 - 11:24
Sanchezek defentsarako plana iragarri du eta gizarte gastuko "zentimo bat ere" ez duela ukituko erantsi
Espainiako gobernuburuak berretsi du Defentsarako gastua BPGaren % 2ra igoko duela, eta hori egiteko modua "datozen asteetan" zehaztuko duela. Gainera, nabarmendu du "uda baino lehen" Espainiako defentsa eta segurtasun industria bultzatzeko egitasmoa prest izango duela.
2025/03/26 - 11:15
Defentsako aurrekontua igoko duela esan du Sanchezek, ''gastu sozialeko zentimorik ukitu gabe''
Uda aurretik teknologia- eta defentsa-industria bultzatzeko plan nazionala iragarri du Gobernuko presidenteak.
2025/03/26 - 08:53
Albiste izango dira: Sanchez, defentsa gastua igotzeaz, Batasunaren Prestaketa Estrategia eta greba hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/26 - 06:00
Defentsan gastua igotzeko beharraz arituko da Sanchez Kongresuan, bazkideak kontra dituela
Gaur goizeko 09:00etan hasiko den plenoan, oposizioko lider Nuñez Feijook Gobernuaren "zatiketa" salatuko du, erabaki oro Kongresura eraman dezatela aldarrikatuko du eta zenbat gastatuko den zehazteko eskatuko du.
2025/03/20 - 21:46
Pedro Sanchezi ez zaio gustatzen ''berrarmatze'' terminoa, segurtasuna eta defentsa hobetzeaz hitz egitean
"Ez nator bat termino horrekin. Uste dut beste modu batera hitz egin behar dugula eta herritarrei beste modu batera hitz egin behar diegula Europako segurtasuna eta defentsarako gaitasunak hobetzeko beharraz hitz egiten dugunean ", azpimarratu du Pedro Sanchezek.
2025/03/15 - 17:20
Europako agintari militarrek bilera egingo dute ostegunean Ukrainari buruzko "fase eraginkor bat" hasteko
Starmerrek biltzeko deia egin dio Ukrainako gerraren amaierarekin konprometitutako eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zuritik piztutako zurrunbilo diplomatikoari aurre egiteko sortutako "Boluntarioen Koalizioa"ri.
2025/03/13 - 21:18
Sanchezek agindu du ez duela "zentimo bat ere" murriztuko gizarte politiketan, gastu militarrera bideratzeko
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak gastu militarrean BPGren % 2ra iristeko epeak zehaztea saihestu du, eta NATOren ekaineko goi-bilerara itxarotea eskatu du.
2025/03/13 - 20:27
Pedro Sanchezek agindu du ez duela ''zentimorik ere'' murriztuko gastu sozialean, defentsara bideratzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Espainia prest dagoela 2029a baino lehen BPGren % 2ra iristeko defentsan, baina agindu du ez duela gastu sozialaren "zentimo bat ere" murriztuko horretarako.
2025/03/13 - 14:31
Sanchezek Aizpurua eta Esteban hartu ditu Moncloan, defentsa gastuaren igoeraren berri emateko
Sanchez Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailearekin bildu da, Moncloako bilera batera joan den lehen aldian, eta 12:30ean Aitor Estebanekin (EAJ) bildu da.
2025/03/13 - 12:00
Sanchez eta Feijoo Moncloan bildu dira defentsa gastua handitzeaz hitz egiteko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Alberto Nuñez Feijoo oposizioaren burua Moncloan bildu dira, segurtasun eta defentsarako gastua handitzeaz eta Ukrainako gerraren azken berriei buruz hitz egiteko.
2025/03/13 - 10:59
Sanchez talde guztien ordezkariekin bilduko da, Voxekin izan ezik, defentsa gastua handitzeaz hitz egiteko
10:00etan zabalduko du erronda, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruarekin, eta 16:30ean du azken hitzordua, UPNko Alberto Catalanekin. EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta EAJko Aitor Esteban, berriz, 12:00etan eta 12:30ean hartuko ditu, hurrenez hurren.
2025/03/09 - 15:01
Sanchez: ''Ultraeskuina zenbat eta isolatuago egon, orduan eta babestuago egongo gara Europan''
Galiziako Alderdi Sozialistaren kongresuaren itxieran, "Alemaniari eta zentro-eskuina dagoen beste herrialde batzuei" so egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteak Feijoori, hango "eskuinak ez baitu ultraeskuina babesten, berarengandik aldendu baizik".
2025/03/07 - 09:03
Sanchezek iragarri du 2029a baino lehen Espainiak BPGaren % 2 bideratuko duela defentsa gastura
Berez, EBk urte horretarako jarri zuen helburua, baina horren aurretik egingo dutela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Dena dela, ez du zehaztu datarik edo bestelako portzentajerik. Sanchezen hitzetan, "gehiago eta hobeto" inbertitu behar da defentsan.
2025/03/01 - 09:01
Europako agintariek Zelenskiri babesa eman diote, Trumpekin izandako ika-mikaren ondotik
Besteak beste, Frantziak, Alemaniak, Espainiak eta Poloniak babesa agertu diote Ukrainako presidenteari.
2025/02/28 - 06:00
EAEn lehen koronabirus kasuak atzeman zirenekoa, inor gutxik espero zuen pandemiaren hastapena
2020ko otsailaren 28ko 21:15 ziren azken orduko albiste bat iritsi zenean: Osakidetzak lehen bi covid kasuak baieztatu zituen. Une horretan, inork ez zuen espero gerora etorri zitzaigun guztia.