Sanchezek defentsarako plana iragarri du eta gizarte gastuko "zentimo bat ere" ez duela ukituko erantsi
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, "uda baino lehen" Espainiako defentsa eta segurtasunaren industria eta teknologia bultzatzeko plan nazional bat jarriko du martxan. Era berean, Defentsarako aurrekontua Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2ra iristeko konpromisoa hartu du, eta azpimarratu egin du horretarako ez duela gizarte gastuko "zentimo bat ere" ukituko. "Nire gobernua zutik dagoen artean hori ez da gertatuko", gaineratu du.
Sanchezek Diputatuen Kongresuan egin ditu adierazpenok, Europa berrarmatzearen gainean gobernuak duen jarrera azaltzeko eta defentsa gaietan gastua handitzeko beharra defendatzeko agerraldian. Azaldu duenez, azken urteotan "ikusi gabeko egoeran" dago Europa, Errusiaren eta AEBren mehatxupean. Aparteko egoera hori pandemiaren garaiarekin alderatu du, "oso antzeko egoeran gaude", ohartarazi du.
Hori horrela, baieztatu du "Europarekin dugun konpromisoagatik eta erantzukizunagatik" Defentsarako gastua handituko duela, baina beste behin, ez du data ezta eperik aipatu, eta hori lortzeko mekanismoa "datozen asteetan" zehaztuko duela argitu du. Gogorarazi duenez, Mariano Rajoy Espainiako presidente izandakoak 2014an hitzeman zuen igoera, baina "ez zion hitzari eutsi".
Azaldu du Defentsako gastua handitzea Europar Batasunarekin duen zorra dela. Ingurumari horretan, esan du EBk "Espainia babestu zuela behar zuenean", covidaren garaian, eta orain Espainiari dagokiola laguntzea. "Espainiak ezin du EBko estatu kideen adostasunetik kanpo geratu", argudiatu du.
Dena dela, "argi utzi" nahi izan du bere "gobernua zutik dagoen" eta bera presidente den artean, "segurtasunean egin beharreko aparteko esfortzu hori" ez dela "gure ongizate estatuaren kaltetan egingo". "Bi gauzak egin ditzakegu", azpimarratu du.
Era berean, azaldu du Defentsako aurrekontuaren igoera eztabaidaren zati bat baino ez dela, eta "garrantzitsuena, elkarrekin eta hobeto inbertitzea" dela.
"Europarrok segurtasun eta defentsa politikak komunean jarri behar ditugu, politika bakar eta komun bat garatzeko, finantzazio iturri berekin —transferentzia eta erosketa bateratuak aipatu ditu adibide gisa—, Europa barruko partzuergo industrialekin eta gure lantaldeen elkarrekintza bultzatuta". Sanchezen ustez, "Europako Armada bat sortu behar dugu".
Espainiako defentsa industria bultzatzeko egitasmoa hizpide, bi gako aipatu ditu. Batetik, "gure Europako bazkideek eskatzen diguten aparteko inbertsioa jasoko du", eta bestetik, "Espainian jauzi teknologiko eta industriala emateko lankidetza publiko-pribatua bideratuko du, zenbait programaren bidez".
Erreakzioak
Aurreikusita bezala, oposizioko alderdi nagusiak gogor kritikatu du Sanchezen plana. Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak gobernuburuari "Espainiaren defentsarako oztopo" izatea egotzi dio. "Espainian defentsarako estatu ituna erdiesteko oztopoa ez da PP. Oztopo nagusia Gobernua bera da. Oztopoa zu zeu zara, Sanchez, ez duzulako ez proposamen seriorik, ez aurrekonturik, ez gehiengorik", esan du.
Buruzagi popularraren iritzian, Espainiaren "defentsa-ahalmena indartuko duen ituna" lehenbailehen adostu behar da, baina hori "ezinezkoa da" NATO erakundetik ateratzea defendatzen duten alderdiekin eta "nazioaren mugen kontrola beste batzuen esku" uzten ari den presidente batekin. Besteen babesik ez duenean, PP "bazkide laguntzaile" ez dela izango esan dio presidenteari.
Bere aldetik, koalizio Gobernuan PSOEren bazkide den Sumarrek ere ez du bat egin gastu militarra handitzeko Sanchezen proposamenarekin, EBren berrarmatze-planaren barruan.
Veronica Martinez Sumarren bozeramaileak Kongresuan adierazi du gastu militarra handitzeak ez duela segurtasuna areagotzea ekarriko. Erabat militarizatutako segurtasuna "ez da eraginkorra", bere hitzetan, Europak parez pare dituen "mehatxu konplexuei" aurre egiteko ez duelako balio eta proiektu europarraren "oinarri demokratikoak higatzea" ekarriko duelako.
Bide beretik mintzatu da Mertxe Aizpurua EH Bilduren eleduna ere. Esan du gastu militarrera 800 mila milioi bideratzeak berekin ekarriko duela "gastu soziala murriztea". NATOn parte hartzeari buruzko eztabaida zabal dezan esan dio Sanchezi. "Europar Batasuna, bakea bermatzeko XX. mendean sortutako proiektua, gerrarako prestatzen ari da".
Azpimarratu du ez datozela bat Europaren etorkizuna armetan diru gehiago xahutuz eraikitzearekin, eskubideetan, ongizatean eta askatasunetan atzera egiten den bitartean. "Berrarmatzea ez da aukera bat", baieztatu du.
Bere aldetik, Aitor Esteban EAJren diputatuak "zehaztasuna" eskatu dio Sanchezi, eta galdegin dio azaldu ditzala defentsarako gastua handitzeko hartu nahi dituen neurriak. Era berean, "akordiorako borondate gehiago" izatea ere eskatu dio.
Buruzagi jeltzaleak uste du "Europa bere oso-osorik" hartu behar dela aintzat eta estatu kideen arteko "koordinazioa sustatu".
Zure interesekoa izan daiteke
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.