Albiste izango dira: Itunpeko ikasgelen itxierari buruzko osoko bilkura, Xi Jinping eta Donald Trumpen arteko bilera eta Orioko balea harrapatu zutela 125 urte
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Itunpeko ikastetxeetako ikasgelen itxierari buruzko osoko bilkura: Itunpeko ikastetxeetako ikasgelak ez ixteko UPNk aurkeztutako lege proposamena bozkatuko dute gaur Nafarroako Parlamentuan. Ikusteko dago Geroa Baik zer bozkatuko duen. Izan ere, PSNk eta Geroa Baik atzo iragarritako akordioa kolokan dago.
- Xi Jinping eta Donald Trumpen arteko bilera: Xi Jinping Txinako presidenteak Donald Trump AEBko presidentearekin Pekinen egin duen lehen bileran elkarren "bazkide izatea eta aurkari ez izatea" eskatu die AEBri.
- Orioko balea harrapatu zutela 125 urte: Duela 125 harrapatu zuten, Orion, euskal kostaldeko azken balea. Urteurrenarekin bat eginez, egitarau zabala prestatu dute Orion datorren maiatzaren 17ra bitartean. Balearen eguna maiatzaren 16an egingo dute, eta orduan balearen harrapaketa antzeztuko dute.