Pedro Sanchez
2024/12/13 - 11:36
Abian da XXVII. Presidenteen Konferentzia, Santanderren
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak eta autonomia erkidegoetako presidenteek bilera egingo dute gaur Santanderren, XXVII. Presidenteen Konferentziaren baitan. Gai asko jorratuko dituzte, baina itxura guztien arabera, aldeen arteko jarrerak urrunduta daude eta zaila izango da akordioak lortzea.
2024/12/13 - 10:52
Sanchezek eta presidente autonomikoek migrazioa eta finantziazio eredua izango dituzte hizpide gaurko bileran
Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute, eta eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Hala ere, ez dirudi akordiorik lortzeko aukera handiegirik dagoenik.
2024/12/11 - 18:25
''Zenbaki gorritan'' dagoela esan dio Juntsek Sanchezi, eta gobernuburuak akordioak beteko dituela agindu dio
Miriam Nogueras Juntsen bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari konpromisoak betetzea eskatu dio, une honetan bere kreditua "zenbaki gorritan" dagoelako. Horren aurrean, alderdi horrekin sinatutako akordioak beteko dituela ziurtatu du Sanchezek.
2024/12/11 - 11:30
2025ean babes sozialaren neurri batzuk luzatzeko prest dagoela adierazi dio Sanchezek EH Bilduri
Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "milaka pertsona itxaroten ari dira" etxegabetzeen eta oinarrizko horniduren mozketen debekua, garraio publikorako hobariak eta bonu sozial elektrikoa mantentzeko, besteak beste.
2024/12/09 - 20:09
Pedro Sanchezek baztertu egin du Carles Puigdemontek eskatzen dion konfiantza-galdea onartzea
Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroak esan du Pedro Sanchezek "espainiarren konfiantza" duela, "hor baitaude zenbakiak".
2024/12/08 - 13:30
Borja Semper: ''PPk PSOEren ustezko ustelkeria kasuak salatzen jarraituko du Kongresuan eta kalean''
Gainera, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea "erabateko arduragabetzat" jo du PPko bozeramaileak.
2024/12/06 - 17:24
Konstituzioa berritu nahi du Sanchezek, "aurrerakada erreakzionarioaren" aurrean eskubideak "blindatzeko"
Horri erantzunez, PPko buru Alberto Nuñez Feijook esan du Sanchez askatasun judiziala "hondatzen" eta "dekonstrukzio konstituzionala bultzatzen" ari dela.
2024/12/02 - 14:28
Exekutiba berriarekin aurreneko bilera egin du Pedro Sanchezek
Sevillako Kongresuaren biharamunean, Pedro Sanchezek Exekutiba berriarekin bilera egin du.
2024/12/01 - 17:10
Sanchezek baztertu egin du atzera egitea, eta 2027ko hauteskundeak irabazteko deia egin dio PSOEri
Pedro Sanchezek alderdiaren 41. kongresu federaleko ordezkarien % 90en babesa lortu du Exekutiba berria osatzeko. KOngresuaren amaiera hitzaldian etxebizitza enpresa publiko "handi" bat sortuko duela agindu du.
2024/12/01 - 14:38
Feijook gezurti bat dela leporatu dio Sanchezi
Nuñez Feijoo presidenteak gogor kritikatu ditu alderdi sozialista eta bereziki Pedro Sanchez. Gezurti bat dela leporatu dio Espainiako Presidenteari eta iruzurrak inguratzen duela Moncloa bera. Gobernutik botako dutela ere esan dio Feijook Sanchezi.
2024/11/30 - 17:10
Sanchezen kontrako "jazarpena" salatu eta haren politikak defendatu ditu PSOEk
Idazkari nagusi kargua berretsiko du Pedro Sanchezek, ez da ezustekorik espero; baina igandean izango da hori, Exekutiba sozialista berria izendatzearekin batera.
2024/11/29 - 10:05
PSOEk 41. Kongresua egingo du Sevillan, Lobatoren irteerak eta Aldamaren akusazioek markatuta
Kongresutik Exekutiba Federal berri bat aterako da. Ikusteko dago Sanchezek alboan mantenduko dituen bere laguntzaile nagusiak: Maria Jesus Montero idazkariorde nagusia eta Santos Cerdan Antolakuntza idazkaria.
2024/11/28 - 08:49
Albiste izango dira: Hauteskunde sindikalak Osakidetzan, transferentzia berriak eta EITB Maratoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/27 - 21:28
Imanol Pradales: ''Hurrengo transferentzia blokeari bultzada bat eman diogu''
Meteorologia, itsas salbamendua, atzerritarrei lan egiteko baimenak eta makineria egiaztatzeko Barakaldoko zentro nazionalaren transferentziak dira. "Lehen bloke hau urtea amaitu baino lehen ixten saiatuko gara", adierazi du lehendakariak.
2024/11/27 - 20:52
EAEra itsasertzaren kudeaketa eta jarduera zinematografikoa transferitzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea Moncloan bildu dira, eskualdatzeko dauden transferentziekin aurrera egiteko. Pradalesek esan du bilera "oso emankorra" izan dela, eta azpimarratu du "gai oso zehatzak" aztertzen hasi direla.
2024/11/27 - 20:23
Sanchezek Pradales hartu du Moncloan eskumenen transferentziaz hitz egiteko
Lankidetzarako Aldebiko Batzorde Iraunkorra bildu da, EAEren esku uzteko dauden transferentzien auzia bizkortzeko asmoz. 1987an eratu zenetik, aurreneko aldia da organo hau martxan jartzen dena.
2024/11/27 - 17:28
David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak ikertu gisa deklaratuko du urtarrilaren 9an
Badajozeko epaitegi batek Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea ere deklaratzera deitu du, Manos Limpias ultraeskuineko elkarteak aurkeztutako salaketa baten harira, influentzia-trafikoa, bidegabeko eralgitzea eta prebarikazioa egotzita.
2024/11/27 - 11:54
Sanchezek bere gobernuak Valentziako hondamendiaren inguruan egindako kudeaketa defendatu du
Aitzitik, beste agintari batzuk egoerak eskatzen zuen mailan aritu ez zirela uste du. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak "berandu" iristea eta biktimak bere burua ustelkeriarengandik "estaltzeko" erabiltzea leporatu dio Espainiako gobernuburuari.
2024/11/27 - 10:19
Aldama "beldur" da: "Zerbait gertatzen bazait, jardun behar dudanaren aurka egingo dut"
'Koldo auzian' ustez zubilana egiten zuen enpresaburuak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari erantzun dio. Hark "gaizkilea" eta "pertsonaia hutsa" izatea leporatu zion Aldamari. Gaur, Aldamak erantzun du Sanchezek "emaztea eta anaia" inputatuta dituen arren "dimisioa" ez duela ematen .
2024/11/27 - 09:54
Victor de Aldama: 'Zerbait gertatuko balitzait, dagokionaren aurka joko nuke'
Victor de Aldamak Copen egindako elkarrizketa batean esan duenez, bere segurtasunaren beldur da, eta bere familiari zerbait gertatuko balitzaio, dagokionaren aurka joko lukeela.