PSOE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek baztertu egin du atzera egitea, eta 2027ko hauteskundeak irabazteko deia egin dio PSOEri

Pedro Sanchezek alderdiaren 41. kongresu federaleko ordezkarien % 90en babesa lortu du Exekutiba berria osatzeko. KOngresuaren amaiera hitzaldian etxebizitza enpresa publiko "handi" bat sortuko duela agindu du.
Pedro Sanchez PSOEren 41. Kongresu Federalaren amaierako hitzaldian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEren 41. Kongresu Federalaren amaierako hitzaldian. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta beste lau urterako PSOEko idazkari nagusi hautatu berriak adierazi duenez, "inoiz baino gogo, ilusio eta indar gehiago" du, eta ez du atzerapausorik emango. Are gehiago, bere eta bere alderdiaren aurkako gorrotoaren eta erasoen gainetik, aurrera emandako pausoa" aldarrikatu du. 

PSOEren Gobernu "garbia" defendatu du, "buloekin" eta "lurrez, itsasoz eta airez" eraso egin diotena, eta 2027an berriro irabazteko deia egin die alderdikideei.

PSOEren 41. Kongresu Federalaren amaierako hitzaldian adierazi duenez, azken hilabeteetan "asko hausnartu" du bere etorkizun pertsonala, eta asko hitz egin du familiarekin, "haiek ere gorrotatzaile profesionalen gorrotoaren biktima direlako", eta jarraitzea erabaki du, "pauso bat aurrera emanez, ez pauso bat alde batera ez atzera".

Eskuinari eta ultraeskuinari zuzenduta, Sanchezek esan du "haien eraso bakoitzaren aurrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean politika aurrerakoi berri bat onartu dela agertuko da".

Sanchez harro agertu da bere gobernutik egindako lanari dagoekionez, eta "irmo" adierazi du Espainiak "bere historiako unerik onenetako bat" bizi duela, eta Espainiako sozialistak erreferente direla Europan eta munduan.

"Optimismoa modan jartzea dagokigu", "Espainiarengan inoiz sinetsi ez duten eskuinaren eta ultraeskuinaren ezkortasunezko aiene grisak atzean utziz", azpimarratu du.

Ildo beretik, familia sozialistari adorerako deia egin dio, lortutako eta zain dituzten erronken aurrean: "Dena kontra genuela egin dugu hau guztia, imajina ezazue zer egin dezakegun haizeak alde jotzen duenean", esan die.

Ukabilak airean Internazionala abestuz amaitu da "Espainiak ezkerretik egiten du aurrera" lelopean Sevillan egin den kongresua. 

Zuzendaritza berria

Sanchezek alderdiaren 41. kongresu federaleko ordezkarien babesen % 90 baino gehiago lortu ditu bere Exekutiba berria berresteko, eta nukleo gogorrari eusten dio; María Jesus Monterok idazkariorde nagusi izaten jarraituko du, eta Santos Cerdanek Antolakuntza idazkari gisa; halaber, ministro asko mantenduko ditu, hala nola, Felix Bolaños (Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanak), Maria Jesus Montero (Ogasuna), Isabel Rodriguez (Etxebizitza), Pilar Alegria (Hezkuntza), Oscar Puente (Garraioak), Elma Saiz (Inklusioa eta Gizarte Segurantza) eta Jordi Hereu (Industria).

Ministroen Kontseilu berriko kideen artean ez daude Ana Redondo Berdintasun ministroa eta Diana Morant Zientzia ministroa, Valentziako Erkidegoko PSOEren idazkari nagusi berria. Teresa Ribera ere ez dago zuzendaritza berrian, Europako Batzordeko presidenteorde exekutibo izendatuko baitute.

Sanchezek aukeratutako zuzendaritzan 17 izen berri daude, horien artean bi euskal sozialista: Nora Abete, Merkataritza eta Kontsumo idazkari izango da, eta Aroa Jilete, Turismo idazkaria. Idoia Mendia europarlamentaria, berriz, ez da PSOEren Estatuko zuzendaritzako kide izango aurrerantzean. 

Etxebizitzarako enpresa publiko berria

Pedro Sanchezek iragarri duenez, Exekutiboak etxebizitza enpresa publiko "handi" bat sortuko du, Estatuko Administrazio Orokorretik etxebizitzak eraiki eta kudeatzeaz arduratuko dena, eta PPri Etxebizitza Legeari egindako "erasoak" aurpegiratu dizkio.

Enpresa publiko bat sortzea izan da PSOE barruko ezkerreneko sektoreen aldarrikapen nagusietako bat, eta Espainiako hiri askotan eragina izaten ari den etxebizitzaren krisiari aurre egiteko neurri gisa sarri nabarmendu dute behar hori. 

Sozialistek etxebizitzaren gaiari pisu garrantzitsua eman nahi izan diote Sevillako 41. kongresu federal honetan, foro honetatik sortu den idearioan jaso diren erreferentzietan argi gelditu den bezala, bai eta, Gobernuak onartutako Etxebizitzaren Legea hizpide hartuta, Isabel Rodriguez arlo horretako ministroarekin batera egindako panelean ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X