Pello Otxandiano
2023/12/11 - 14:13
Pello Otxandiano, EH Bilduren ideologo gaztea
Orain arte koalizioko Programa zuzendaria izan dena doktorea da Telekomunikazio ingeniaritzan. EH Bilduren sorreratik bertatik dago koalizioan, hasiera batean zinegotzi gisa, eta ondoren, zuzendari estrategiko bezala.
2023/12/11 - 13:14
EH Bilduk iragarri du Pello Otxandiano proposatuko duela lehendakarigai izateko
EH Bilduk Pello Otxandiano EH Bilduren Programa zuzendaria proposatu du datorren urteko hauteskundeetarako lehendakarigai izateko, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak iragarri duenez.
2023/10/27 - 18:56
EH Bilduk A, B eta D ereduak ordezkatuko lituzketen "hizkuntza-proiektuen tipologia" definitzea proposatu du
Koalizio abertzaleak gainerako alderdiekin biltzea eskatu du, "ardura juridiko eta pedagogiko handienarekin" eztabaidatzeko.
2023/10/27 - 16:49
EH Bilduk hizkuntza-proiektuen tipologia bat definitzea proposatu du, A, B eta D ereduak ordezkatzeko
EH Bilduk ponentziako gainerako alderdiekin biltzea eskatu du, "zorroztasun pedagogiko eta juridiko handienarekin" eztabaidatzeko, "krisia bideratzea" ahalbidetzeko, "funtsezkotzat" jo duen Hezkuntza Lege baten inguruan.
2023/10/05 - 14:29
Otxandiano, Hezkuntza legearen auziaz: "Gutxiengo batek inposatu dio bere kriterio politikoa gehiengo bati"
EH Bilduko Programa zuzendariak berriz eskatu die EAJri eta PSE-EEri elkarrekin aurkeztutako zuzenketaren zentzua argitzeko. Otxandianoren aburuz, "hauteskundeak hurbilegi daude" eta esku-sartze "partidistak alteratzen ari dira orain arteko eztabaida".
2023/10/05 - 11:49
Pello Otxandiano, Hezkuntza legearen auziaz: ''Gutxiengo batek inposatu dio bere eskakizuna gehiengo bati''
EH Bilduko Programa zuzendariak berriz eskatu die EAJri eta PSE-EEri elkarrekin aurkeztutako zuzenketaren zentzua argitzeko. Otxandianoren aburuz, "hauteskundeak hurbilegi daude" eta "interes partidistak alteratzen ari dira orain arteko eztabaida".
2023/10/04 - 15:20
EH Bilduk ''PSEk gidatutako bolante kolpea'' kritikatu du, ''gainditutako hizkuntza ereduak blindatzeko''
EH Bilduk zuzenketaren "zentzuaren bertsio bateratua, koherentea eta osoa" eskatu die EAJri eta PSE-EEri, "eska daitekeen gutxienekoa" delako.
2023/10/04 - 14:50
EH Bilduk azalpen bateratua eskatu die PSE-EE eta EAJri, zuzenketaren inguruan kontraesanak daudela iritzita
"Bertsio kontrajarriak daude. Alde batetik, ordezkari sozialista batek esan du egun ezagutzen ditugun ereduei eutsiko zaiela. Bestetik, Jokin Bildarratzek adierazi du hizkuntza ereduak eguneratu behar direla, aldatu, eta zuzenketa honek horretarako bide ematen duela", erantsi du.
2023/09/13 - 11:23
Pello Otxandiano, Urdaibaiko arraunlariak esandakoaz: ''Hitz horiek ez dira politikoki gaitzesgarriak''
EH Bilduko programa zuzendariak uste du "preso politikorik gabeko etorkizun bat" nahi izatea "partekatutako desioa" izan beharko litzatekeela, eta "lehendik datorren polemika bat piztea" dela salatu du.
2023/09/13 - 11:19
Urdaibaiko arraunlariak presoei buruz esandakoa "ez da politikoki gaitzesgarria", Otxandianoren ustez
EH Bilduko programa zuzendariaren hitzetan, "preso politikorik gabeko etorkizuna nahi izateak desio partekatua izan beharko luke". Salatu duenez, "aspalditik datorren polemika bat puzteko" saiakera da honakoa.
2023/09/06 - 15:40
Hizkuntza politika, segregazioa eta digitalizazioa izango dira EH Bilduren zuzenketen oinarriak
Koalizio subiranistaren arabera, Hezkuntza Lege Proiektuak jasotzen dituen hainbat gaitan "sakondu" egin behar da: ikastetxeen eskubideak eta betebeharrak, sistemaren deszentralizazioa, politika linguistikoa, segregazioa eta digitalizazioa.
2023/04/27 - 13:02
Otxandiano: "EAJk ez du etxebizitzen alokairuaren prezioa erregulatu nahi, eta kito"
Errentagarritasuna etxebizitzaren eskubide subjektiboaren gainetik jartzea leporatu die EH Bilduko Programa zuzendariak jeltzaleei. EAJk argi erantzun beharko lukeen galdera honakoa dela esan du: "Etxebizitzen alokairuaren prezioa erregulatu behar al dugu? Bai edo ez?".
2023/04/26 - 15:09
EH Bilduk "galtzen utzi ezin den aukera historiko bat" ikusten du Hezkuntza lege proiektuan
Koalizio abertzaleak iragarri du "gai zehatzei" zuzenketak egin dizkiela, baina, horren ustez, "lege-proiektu honetan nahikoa oinarri dago eztabaida parlamentarioari ekin eta legegintzaldi honetan lege on bat lortzeko".
2023/04/26 - 14:52
Pello Otxandiano: ''Hezkuntza-tradizio bakoitzaren onena jasoz ikuskatzen dugu eraldaketa''
"Ikastolen gaitasun autoeratzailea eta eskola publikoaren sen berdinzalea uztartuko dituen sistema" babestu du Pello Otxadianok, Hezkuntza Lege proiektua baloratzeko egindako agerraldian.
2023/03/28 - 22:47
EH Bilduk Langileen Estatutu propio baten alde egin eta patronalen "diskurtso hegemonikoa" kritikatu du
Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendariak eta Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiak hartu dute parte Bilboko Euskalduna jauregian egindako ekitaldian. 'Industria politikarako oinarriak' dokumentua aurkeztu dute.
2023/03/28 - 22:36
EH Bilduk industria politika aldatzeko proposamena aurkeztu du
Besteak beste, Langileen Estatutu propioa sortzea eta enpresa batzuetan kapital publikoa sartzea proposatu du koalizio abertzaleak, hainbat eragileren aurrean egindako ekitaldi batean.
2023/03/24 - 09:18
Industria politika errotik aldatzeko proposamena aurkeztuko du EH Bilduk
Esku-hartze publikoa, langileen parte-hartzea eta gizartearekin konpromisoa duten enpresak. Horiek dira koalizioren proposamenaren gakoetako batzuk. Politika Industrial Ekintzailea izena duen plana asteartean aurkeztuko dute Bilbon, Euskal Herri osoko eragile sozioekonomiko eta politikoen aurrean.
2023/03/23 - 16:04
Industria eta enpresa eredua aldatzeko proposamena aurkeztuko du EH Bilduk
Politika Industrial Ekintzailea izena duen plana asteartean aurkeztuko dute Bilbon, eragile sozioekonomiko eta politikoen aurrean. Pello Otxandiano EH Bilduko Programa zuzendariak aurreratu duenez, besteak beste, enpresarien gehiengoa ordezkatuko duen elkarte berri bat sortzea proposatuko dute.
2022/12/15 - 12:41
Otxandiano, hezkuntzako grebaz: ''Merezi du itxaroteak Jaurlaritzak egingo duen proiektua ezagutu arte''
EH Bilduko programa arduradunak "Egun On Euskadi" saioan esan duenez, lege proiektua hezkuntza akordioarekin "koherentea" izan behar da.
2022/12/06 - 14:22
Otxandiano, EH Bildu: ''Hezkuntza akordioak jauzi bat ekarri behar du euskalduntzean eta inklusioan''
Pello Otxandiano EH Bilduren Programa zuzendariak eskola publikoaren komunitateari aitortza egin dio kultur transmisioan, herrigintzan eta euskararen irakaskuntzan egindako lanagatik.