Peru
2018/10/04 - 10:44
Alberto Fujimoriri emandako indultua baliogabetu egin dute
Peruko Justizia Gorte Gorenak ebatzi du indultuak ez duela oinarri juridikorik, eta, ondorioz, Fujimori atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua eman du.
2018/09/15 - 20:19
5,5 graduko lurrikara batek Peruko kostaldea astindu du
Ez da zauritu edo kalte materialen berririk zabaldu. Hiriburutik 280 kilometrora izan du epizentroa baina Liman ere sentitu dute, arin bada ere.
2018/09/07 - 10:02
6,3 graduko lurrikara batek Ekuador astindu du
Dardara Ambato hiritik 94 kilometro hegoaldera erregistratu dute, 112 kilometroko sakoneran.
2018/09/04 - 13:16
Madurok 'aireko zubia' eskatu du emigratutako venezuelarren itzulera bermatzeko
Inguru horretako 13 herrialde akordioak adostu nahian dabiltza, venezuelarren lekualdatze masiboari aurre egiteko. Kalkulu batzuen arabera, 4.000.000 venezuelar joan dira atzerrira.
2018/08/27 - 11:59
Pasaportearen eskaerak %50 murriztu du venezuelarren helduera Perura
Venezuelako 1.630 etorkin heldu dira Perura azkenengo hogeita lau orduetan, azken herrialde honek pasaportetik ez dutenentzeko muga itxi ondoren.
2018/08/23 - 13:11
Hainbat venezuelarrek laguntza jaso dute Ekuadorren Perura heltzeko
Ekuadorrek autobusak jarri ditu Venezuelako migranteak Peruko mugara eramateko. Egun gutxi barru Peruko Gobernuak herrialdera sartzeko baldintzak indartuko ditu.
2018/08/20 - 20:05
Gero eta herritar gehiago Venezuelatik ihesi, bizimodu hobe baten bila
Egoera hain da makala venezuelan, herritarrak herrialdetik ihesean ari dira etengabe. Eta kasu gehienetan hiru dira aukerak: Brasilera, Ekuadorrera edo Perura joan.
2018/08/12 - 10:33
Madurok atzerriko laguntza eskatu du, eta Santosi leporatu dio errua
Erasoaren ustezko egileak Perun ezkutatuta daudela argudiatuta, Gobernu peruarrari atzeman eta estradita ditzan eskatu dio Venezuelako presidenteak.
2018/05/17 - 16:40
5,5 graduko lurrikara izan da Perun
Sismoa Liman ere nabaritu dute. Lurrikarak hasiera batean izua eragin du eskualdeko biztanleengan, baina orain arte ez dira kalte materialak edo pertsonalak jaso.
2018/03/22 - 15:28
Kuczynskik dimisioa eman du
Bere kargugabetzea sahiesteko asmoz, parlamentarien botoak erosten ahalegindu izana leporatu diote eta dimisioa eman behar izan du. Martin Vizcarrak hartuko du lekukoa.
2018/03/22 - 11:41
Kuczynskik dimisioa eman du Odebrecheten eskandaluagatik, baina errugabea dela dio
Presidenteak kargua utzi du bere kontrako legealdiko bigarren zentsura mozioaren bezperan. Enpresa eraikitzaile brasildarrak esan du 4,8 milioi dolar eman zizkiela Kuczynskirekin lotutako enpresei.
2018/01/21 - 17:10
Jendetza bildu du Aita Santuak Perura egindako bidaian
Besteak beste, emakumeen kontrako bortxakeria eta ustelkeria salatu ditu. Txilen ere izan da, eta Erromara bueltatuko da gaur.
2018/01/19 - 10:43
5,2 graduko lurrikara izan da Perun
Duela lau egun 6,8 graduko beste astindu batek bi hildako eta 100dik gora zauritu eragin zituen.
2018/01/14 - 11:31
Gutxienez pertsona bat hil da eta 65 zauritu Perun izandako lurrikararen ondorioz
Chala eta Bella Union barrutietan hil dira bi pertsonak; zaurituak, berriz, Caraveli eta Nazca probintzietan izan dira.
2018/01/03 - 10:41
Gutxienez 48 hildako Perun, autobus bat sakan batetik erorita
Pasamayo hiritik hurbil gertatu zen; gainera, sei lagun zauritu ziren. Ikertzaileen iritziz, autobusak kamioi baten aurka egin zuen talka errepidetik irten aurretik.
2018/01/03 - 08:05
Gutxienez 48 pertsona hil dira Perun, autobus bat sakan batetik erorita
Ibilgailuak 55 bidaiari inguru zeramatzan. Autobusak Huacho eta Lima hiriburua lotu behar zituen. Antza denez, kamioi baten aurka talka egin du errepidetik atera baino lehen.
2017/12/27 - 09:34
Fujimorik barkamena eskatu du eta Kuczynskik emandako indultua eskertu du
Peruko agintari ohiak ziurtatu duenez, indultuaren albisteak ezustean harrapatu zuen klinikako zainketa berezietako unitatean.
2017/12/26 - 12:09
Milaka lagunek salatu dute Perun Fujimoriren aldeko indultua
Herrialdeko hiri nagusietan izan dira manifestazioak; jendearen eskaera da indultua bertan behera geratzea, xede izanik inpunitatea ez sustatzea.
2017/12/26 - 12:00
Milaka pertsonak protesta egin dute Perun, Fujimoriren indultuaren aurka
Martxarik jendetsuena, 6.000 pertsona inguru, Liman izan da. Poliziak pertsona bat atxilotu du.
2017/12/26 - 09:31
Fujimoriren indultoa
Alberto Fujimori, 90ko hamarkadan Peru gobernatu zuen agintaria, bertako gizartean zatiketa ikaragarria eragiten duen pertsonaia dugu.