Podemos Euskadi
2024/02/03 - 13:42
"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean
Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.
2024/02/03 - 13:13
EAJ eta PSE-EEren boto-emaileak ituna berritzearen alde; EH Bildurenek, berriz, EAJrekin ituna egitea nahiago
Balizko itunen inguruan ere galdetu du EITB Focusek.
2024/02/03 - 07:42
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari
EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.
2024/02/02 - 22:40
Gorrotxategik hautagaitza aurrerakoiaren "aukerak ahalik eta gehien probestea" eskatu du, "betorik gabe"
Ezker konfederaleko gainerako indarrak aipatu gabe, ekitaldi politikoa egin du Euskadiko Podemosen buruzagiak, oinarriek lehendakarigai aukeratu berritan.
2024/02/02 - 20:01
Gorrotxategi: ''Guk aldaketa nahi dugu, eta horregatik Podemos Euskadi inoiz baino garrantzitsuagoa da''
Gorrotxategik ekitaldi politikoa egin du Gasteizen, EAEko hauteskundeetarako Podemos Euskadiko zerrendaburu gisa berretsi ostean, eta azpimarratu du hauteskundeak aukera bat direla euskal politikagintzan "ezkerrera biratzeko".
2024/02/02 - 14:38
EH Bildu izango litzateke lehen indarra Gipuzkoan
Koalizio abertzaleak 10 legebiltzarkide izango lituzke; EAJk, 9; PSE-EEk, 4; PPk, 1; eta Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke EAE osoko ordezkari bakarra. Podemos esku-hutsik geratuko litzateke.
2024/02/02 - 14:37
EAJ aise nagusituko litzateke bototan Bizkaian, eta EH Bilduk aldea murriztuko luke
Jeltzaleek 9 puntuko aldea atera liokete bototan EH Bilduri, baina koalizio abertzaleak erdira murriztuko luke aldea eserlekutan. Bestalde, PSE-EEk 4 legebiltzarkide eskuratuko lituzke, eta PPk eta Podemosek, bana. Sumarrek, berriz, ez luke ordezkaritzarik izango.
2024/02/02 - 12:10
EAJk garaipen estua lortuko luke eta EH Bildu 2 eserlekura kokatuko litzateke
Alderdi jeltzaleak 28 ordezkari izango lituzke (-3), eta koalizio abertzaleak, 26 (+5). Nolanahi ere, azkenean Podemosek eta Sumarrek koalizioan aurkeztea adostuko balute, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea eserleku bakarrekoa izango litzateke.
2024/02/02 - 11:25
Gorrotxategi: ''Inkestak argi esaten du batasunak emaitza hobeak ematen dizkigula''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko ordezkariak adierazi du EITB Focus inkestak argi uzten duela Sumarrekin batera aurkeztuta emaitza hobeak lortuko lituzketela.
2024/02/02 - 08:42
Albiste izango dira: EITB Focus: boto-asmoa, urtarrileko langabezia datuak eta maskararik ez EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/02/02 - 06:55
EAJk eta EH Bilduk 8na eserleku eskuratuko lituzkete Araban
Bestalde, PSE-EEk eta PPk 4na izango lituzkete, eta Podemosek 1. Sumar eta Vox ordezkaritzarik gabe geratuko lirateke.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2024/01/29 - 16:27
Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitza-IUk eta Equok koalizio bateratua lortzeko elkarrizketei eutsi diete
Gainerako alderdiek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, berriz, kanpainaurrean dituzte hautagaiak.
2024/01/26 - 17:01
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek Lankidetza eta Elkartasun Legea adostu dute
Akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak "errenta gordinaren % 0,7 garapenerako bidean dauden herrialdeekin lankidetzan aritzeko erabiliko du", Nazio Batuen konpromisoa betetzeko.
2024/01/25 - 16:04
Gorrotxategik Sumarri esan dio ''Euskadin ezkerra zatitu nahi duenarekin ez dela ezer posible izango''
Miren Gorrotxategi Podemoseko lehendakarigai eta Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "ardura" eskatu du "hautagaitza erabilgarria" eraikitzeko.
2024/01/25 - 10:22
Miren Gorrotxategi "ez litzateke adostasunezko hautagaia izango", Andeka Larrearen arabera
Sumar Mugimenduak Euskadin duen bozeramailea harrituta mintzatu da Otxandianok EAJri proposatuko diolako Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko formula Eusko Jaurlaritzan aplikatzea.
2024/01/22 - 13:23
''Legeak jaiotzagatiko edo adopzioagatiko baimenak progresiboki luzatzeko konpromisoa jasotzen du''
Miren Gorrotxategi oso pozik agertu da bee koalizioak Eusko Jaurlaritzarekin lortu duen akordioarekin. "Aurkezten ditugun 41 zuzenketetatik 35 testuan sartu dira", gaineratu du.
2024/01/13 - 12:55
Isa Gonzalez: ''Kontua ez da nork irabazten duen, hobeto ordezkatzen gaituena aukeratzea baizik''
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen arabera, Sumar Mugimendua, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdien arteko koalizioa osatzeko negoziazioek "borondate onenarekin jarraitzen dute". Hautagaitza korala aurkeztu eta herritarrek berrestea aztertzen ari dira.
2024/01/12 - 20:16
Podemosek barne-hauteskundeak defendatu ditu lau alderdien lehendakarigaia aukeratzeko
Podemos, Sumar, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera berri bat egin dute arratsaldean koalizio akordio batera iristeko, baina adostasunik gabe amaitu da batzarra, lehendakarigaiaren inguruan dauden desadostasunengatik.