Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Focus: boto-asmoa, urtarrileko langabezia datuak eta maskararik ez EAEn

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: boto asmoa: EAJk garaipen estua lortuko luke udaberrian egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta EH Bildu bi eserlekura geldituko litzateke, EITB Focus inkestaren arabera. Hala ere, Podemos eta Sumar koalizioan aurkezten badira, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea eserleku bakarrera murriztuko litzateke.

- Urtarrileko langabezia datuak: Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak urtarrileko langabezia eta afiliazio datuak argitaratuko ditu. 2023. urtearen amaieran 107.779 langabe zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko urteko epe berean baino % 2,72 gutxiago, eta Nafarroan 29.988 pertsona zenbatu zituzten lanik gabe, % 5,13 gutxiago.

- Maskararik ez EAEn: Gaurtik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentroetan, arnas infekzioen tasak behera egin baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X