Podemos Euskadi
2024/04/01 - 14:58
Belarrak dio Elkarrekin Podemosi botoa emateak ''ezkerreko gobernua eta gehiengoa bermatzen'' duela
Alderdi moreko agintariak "gehiengo ezkertiar hori azkenean gobernagarritasun bihurtzea" espero du, aginea "berriro EAJri ez emateko".
2024/03/31 - 15:07
Gorrotxategi: ''XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, bizitza duinaz baizik''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren ustez, "XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, ezta Ebro ibaian harresi berriak eraikitzeari buruz ere, euskaldun guztiek Euskadin bizitza duina izatea eragozten duten oztopoak ezabatzeari buruz baizik".
2024/03/31 - 09:49
Apirilaren 21eko hauteskundeei begira ospatuko dute Aberri Eguna EAJk eta EH Bilduk
Bakoitzak bere aldetik egingo ditu ekitaldiak, azken urteetan bezala. EAJk Bilboko Plaza Barria hartuko du, eta EH Bilduk Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu. Ahal Duguk eta Sumarrek ekitaldi txikiak egingo dituzte.
2024/03/30 - 14:59
EAJ eta EH Bildu Euskal Herria Baterak Aberri Egun "bateratua" eskatzeko egindako ekitaldian izan dira
Bilboko Campos Eliseos antzokian Aberri Egunaren bezperan egindako ekitaldian, alderdi politiko, sindikatu eta kultur eta gizarte munduko pertsona ezagunak bildu dira.
2024/03/30 - 13:54
Elkarrekin Podemosek Etxebizitza Legearen erreforma proposatu du, etxe turistikoak debekatuta gera daitezen
EAEko Etxebizitza Legea erreformatzearen alde azaldu da Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusia, alokairuzko etxebizitza publikoen kopurua handitu eta tentsionatutako zonaldeetan etxebizitza turistikoak debekatu ahal izateko.
2024/03/29 - 15:23
Gorritxo: ''Bidezko elikadura kateak bultzatuko ditugu, bertoko ekoizpenarekin''
Arkaitz Gorritxo Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko hautagaiak adierazi du bere alderdiak Km 0 produktuak babestuko dituela, "bizitza guztikoak", baserritarren enplegua eta baldintzak hobetzeko.
2024/03/27 - 13:40
Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk eserleku kopuru bera izango lukete, Sumarrek eserleku bat lortuko luke eta Elkarrekin Podemos eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/03/27 - 13:40
EAJ eta EH Bildu berdinduta leudeke hauteskundeetan, 29na ordezkari lortuta, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk euren eserlekuei eutsiko liekete (10 eta 6, hurrenez hurren). Sumarrek legebiltzarkide bat eskuratuko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan. Miren Gorrotxategi buru duen zerrenda eta Vox Legebiltzarretik kanpo leudeke.
2024/03/26 - 19:34
Alderdiek gaztetu egin dituzte euren zerrendak
Hauteskunde-zerrendek belaunaldien arteko errelebo argia erakusten dute euskal esparru politikoan, eta 30 urtetik beherako hautagaiak nabarmentzen dira. Zerrenden buru emakumeak izatea ere bada beste batzuek aukeratutako beste ezaugarri bat.
2024/03/23 - 14:32
Gorrotxategik esan du Elkarrekin Podemos dela Euskadin ''eskuineko gobernu bat'' ekidin dezakeen bakarra
Elkarrekin Podemosek alderdiaren asmoen berri emateko mahaiak jarri ditu 16 udalerritan. Miren Gorrotxategi lehendakarigaia Durangon egon da.
2024/03/23 - 06:50
Zer boto transferentzia egon daiteke?
EITB Focus makroinkestaren azken atalak jaso duenez, botoen transferentziak EH Bilduri egingo dio mesede, eta Elkarrekin Podemosek jasango du galera handiena.
2024/03/22 - 09:04
Albiste izango dira: EITB Focus: herritarren kezkak, Barakaldoko tiroketa eta Gasteizko haur txikia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/22 - 06:55
Lan-etorkizuna, osasuna eta segurtasuna dira herritarren arazo nagusiak
Adin-taldeei erreparatuta, 18 eta 35 urte arteko gazteentzat etxebizitza dago arazo handienen artean, eta 65 urtetik gorakoek norberaren osasun egoera ere dute kezka.
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/22 - 06:55
Zeintzuk dira herritarrek nahiago dituzten gobernu-itunak?
10 hautesletik 3k faboritorik ez duten arren, EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE dira babes gehien duten koalizio gobernuak.
2024/03/21 - 15:33
Etxebeste: ''Egungo gobernua iraultzeko hautagai bakarrak gara''
Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos-Alianza Verde legebiltzar-taldearen bozeramaileak EITB Focusek emandako datuen balorazioa egin du. Datuek egungo gobernuaren "gainbehera" iragartzen dutela nabarmendu du, eta bere alderdia dela aldaketarako gakoa.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 08:53
Berdinketa teknikoa eserleku-kopuruan EAJren eta EH Bilduren artean, hauteskundeetarako hilabete falta denean
EAJ izango da bozkatuena, eta jeltzaleek eta koalizio subiranistak jokoan izango dute Arabako azken eserlekua, 48 botoko alde estuarekin. Nabarmentzekoa da boto-emaileen % 20k ez dutela oraindik erabaki noren alde bozkatu.
2024/03/21 - 07:35
Balizko itunak: EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari
Lehen hiru indarren arteko edozein konbinaziok izango luke gehiengo osoa gobernua osatzeko.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.