EAJ eta EH Bildu berdinduta leudeke hauteskundeetan, 29na ordezkari lortuta, Soziometroaren arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gaur egingo balira, EAJk eta EH Bilduk ordezkari kopuruan berdinketa lortuko lukete (29) ganberan, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroaren arabera. Izan ere, koalizio abertzalearen igoera nabarmena (+8) eta jeltzaleen beherakada (-2) aurreikusten ditu inkestak.
Martxoaren 15etik 20ra 3.030 telefono elkarrizketa egindako galdeketaren arabera, PSE-EE litzateke hurrengo indarra, gaur egun dituen 10 legebiltzarkideei eutsita. Elkarrekin Podemos-Alianza Verde ezkerreko koalizioari dagokionez, beherakada nabarmena pairatuko luke, ordezkaritza galduta —Ezker Anitza-IU eta Equorekin aurkeztu zen duela lau urte, 6 legebiltzarkide lortuta—. Alderdi Popularrak bere 6 eserlekuak eskuratuko lituzke berriro, sozialisten ostetik jarrita.
Galdeketak ordezkari 1 aurreikusi dio Sumar koalizioari (Sumar Mugimendua, Ezker Anitza-IU eta Equo). Amaia Martinez Voxeko parlamentariak, ordea, ez luke eserlekurik lortuko.
Lurraldeka, beste berdinketa bat legoke Araban, EH Bilduk eta EAJk 9na ordezkari eskuratuta; hori bai koalizio subiranista izango litzateke garaile boto portzentajean (% 31,6 eta % 29,7, hurrenez hurren). Inkestak ez du aldaketarik aurreikusi PSE-EErentzat (4) eta PPrentzat (3). Jeltzaleak nagusituko lirateke Bizkaian (12 eserleku, 2020an baino bat gutxiago), baina EH Bildu gertu dagoela (9, +3). Sozialistek lurraldean dituzten hiru legebiltzarkideei eutsiko liekete, baita PPk ere (2). Gipuzkoan, EH Bilduk aurrea hartuko lioke EAJri, 11 legebiltzarkiderekin (+2). Jeltzaleek bat galduko lukete (9). PSE-EEk eta PPk emaitza bertsuak eskuratuko lituzkete, 3 eta 1 eserleku mantenduta. Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke Legebiltzarreko bere ordezkaria (Andeka Larrea).
Martxoko Soziometroaren emaitzak EITB Focusek aurreikusitakoen antzekoan dira. Biek ala biek berdinketa iragarri dute EAJren eta EH Bilduren artean, lurraldeka ere banaketa antzekoekin. Bi inkesten arteko ezberdintasun handiena ezkerreko konfluentzien koalizio ezberdinei emandako pisuan datza. Soziometroaren arabera, Sumarrek bakarrik lortuko luke ordezkaritza (1); Focusek, ordea, Miren Gorrotxategi buru duen koalizioari 2 ordezkari aurreikusi zizkion, Sumar Legebiltzarretik at geratuta. Azkenik, Soziometroak ez du aldaketarik iragarri PSE-EEk edukiko lukeen babesean, baina EITB Mediak egindako galdeketaren arabera, ordezkari bat gehiago erdietsiko lukete (11, +1).
Otxandiano, balorazioan gainditu duen bakarra
Lehendakarigaien inguruan boto emaileek duten iritziaz galdetuta, Pello Otxandiano EH Bilduko hautagaia da 10etik 5eko nota baino gehiago lortu duen bakarra (5,3). Gainerakoak, langa horretatik behera geratu dira, Imanol Pradales (EAJ) eta Miren Gorrotxategi (EP-AV) hortik gertu geratu badira ere: 4,9 eta 4,8, hurrenez hurren. Beherago kokatuko lirateke Eneko Andueza sozialista (4,2), Alba Garcia Sumarren hautagaia (4), Amaia Martinez (Vox, 3) eta Javier de Andres (PP, 2,8).
Ezagutzari dagokionez, bestelakoa da argazkia. Imanol Pradales jeltzalea da ezagunena, galdetutakoen % 44k ezagutzen baitu. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-Alianza Verde lehendakarigaia da bigarren, tarte eskasera (% 43). 10etik 4 pasatxok (% 41) jakin dute nor den Andueza sozialista, eta gutxiagok (% 36) Pello Otxandiano eta Javier de Andres (% 32). Herritarren % 17k bakarrik ezagutzen dute Amaia Martinez Voxeko lehendakarigaia. Alba Garcia Sumarren zerrendaburua da gutxien ezagutzen dena, % 14k baino ez du aipatu eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.