Zer boto transferentzia egon daiteke?
EITB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea hazi egingo da, eta % 64an kokatu du. Aipatu beharra dago 2020ko hauteskundeetan (pandemia betean eta udan egin ziren) abstentzioaren datua % 40koa izan zela, inoizko altuena.
Alderdien arteko boto transferentziak batez ere EH Bilduri egiten dio mesede. EAJren hautesleen % 6k koalizioaren alde egingo luke orain. Jeltzaleek ez lukete beste alderdietatik botorik jasoko, nahiz eta azken hauteskundeetan abstentzioaren alde egin zutenen % 7k botoa emango lieketen oraingoan.
Boto duala bezala ezagutzen dena, hauteskunde deialdiaren arabera aldatzen den botoa, garrantzitsua izango da datozen hauteskundeetan. Uztailean izan ziren hauteskunde orokorrekin alderatuta, PSE-EE alderdiari botoa eman ziotenen % 19k EAJ aukeratuko lukete oraingoan, eta % 16,4k, EH Bildu.
Boto fidela
Hautesle fidelenak EH Bilduk ditu, % 86. Hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, hiru puntu igo da zenbateko hori.
EAJk, berriz, hauteskunde orokorrekin alderatuta, lau puntu galdu ditu, eta hautesleen % 63 ditu fidelak. Boto dualaren ondorioz, PSE-EE 13 puntu jaitsiko da, eta % 54ko fidelizazioa du. Elkarrekin Podemosek 20 puntu galduko ditu, eta % 24ko fidelizazioa du.
Ezbaian daudenak
Silvan & Miraclek egindako analisiaren arabera, "ezbaian dauden pertsonen datuek erakusten dute hautesleen zati handi batek ez duela oraindik hauteskunde prozesuarekin bat egin". "Hautagaien ezagutza maila baxua eta hauteskundeak oraindik ez direla deitu kontuan izanda, badu zentzurik", gaineratu dute.
Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk dituzte boto-emaile gehien zalantzati; izan ere, 2020an botoa Elkarrekin Podemosi eman zieten boto-emaileen % 24k eta euskal sozialisten alde egin zutenen % 19k orain zalantzan daudela esan dute.
Boto-emaileen % 21 omen daude ezbaian. Horien artean, % 86k ez dute alderdien arteko zalantzarik, hauteskunde girotik "deskonektatuta" daudelako. Alderdien artean zalantzak dituztenen artean, % 36 EAJren eta EH Bilduren artean daude zalantzan, eta % 17, EAJren eta PSE-EEren artean.
Liderren ezagutza
Azkenik, EITB Focusek agerian utzi du liderren ezagutza maila baxua dela oraindik. Ondorioz, botoa aukeratzerako garaian, alderdiaren izenak hautagaiarenak baino pisu gehiago du.
Imanol Padrales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira ezagunenak (% 53ko eta % 50eko ezagutza maila dute hurrenez hurren), baina datu "oso baxuak" dira, Silvan & Miracleren ustez.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.
Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.