Podemos Euskadi
2024/07/12 - 19:07
Ortuellak Netflixi eskatu dio 1980an herriko ikastetxean gertatutako leherketaren "drama" ez filmatzeko
Netflixek hilaren hasieran iragarri zuen Fernando Arambururen 'El niño' eleberriaren moldaketa egiteko asmoa zuela. Liburuak tragedian hildako haur baten familiaren istorioa kontatzen du.
2024/06/09 - 16:35
Bakearen eta eskubideen aldeko Europa edo gerra giroan murgildutakoa daude aukeran, Pilar Garridoren esanetan
Podemos Euskadiko idazkari nagusiak ekainaren 9 honetako hauteskundeen garrantzia azpimarratu du.
2024/06/04 - 09:57
Albiste izango dira: Nekazarien protestak, maiatzeko langabezia datua eta Hauteskunde eztabaida ETB2n
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/28 - 09:54
Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/24 - 00:11
Hasi da hauteskunde kanpaina: hauek izan dira zerrendaburuen lehenengo mezuak
Euskal alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hauek izan dira mezu nagusiak.
2024/05/15 - 21:25
EAEk eta Nafarroak enplegu publikoa erabaki ahal izatea Kongresuan defendatzeko eskatu du gehiengo sindikalak
Horretarako, ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek maiatzaren 20an euskal indar politikoekin banan-banan biltzea eskatu dute. Gainera, sindikatuek mobilizazioei ekingo diete berriro maiatzaren 27an. Eudelen eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte.
2024/05/14 - 07:00
Nolakoa da hemiziklo berria? Aurpegi berri ugari, 50 urte batez beste, eta gehienak emakumeak
XIII. legealdiko Legebiltzar berriak emakumezko ordezkarien gehiengoa izango du, eta inoizko abertzaleena izango da. Eserlekuen erdiak “hasiberrientzat” izango dira, eta diputatu beteranoena Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea izango da.
2024/05/13 - 15:14
Gorrotxategik agur esan dio politikari eta EHUko irakasle postura itzuliko da
Elkarrekin Podemos-Alianza Verde koalizioaren zerrendaburu eta EP-IUren legebiltzarkide izandakoak gutuna partekatu du sare sozialetan bere erabakiaren berri emateko. Idatzian ezker konfederala "berregiteko" deia egin du.
2024/05/11 - 21:02
Podemosen eta Sumarren batasunaren aldeko plataformak bere helburua "epe ertainean" lortzea espero du
"Batasun eza suizidioa iruditzen zaigu. Bi urte baino gehiago ditugu 2027ko udal eta foru hauteskundeak egin arte; beraz, badago denbora", esan dute ekimen horren sustatzaileek.
2024/05/02 - 12:27
Garciak Sumaren eta Podemosen batasunerako ekimena errespetatzen du, baina Europako hauteskundeetan du burua
Sumarren eta Podemosen batasunaren aldeko ekimenaren sustatzaileek beste batzar bat egingo dute datorren larunbatean Bilbon, ezker federalista plurinazionalaren "batasuna" osatzen laguntzeko (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/04/26 - 19:07
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan
EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
2024/04/26 - 13:02
Hamar herritarretik zortzik botoa erabakita zuten hauteskunde kanpaina hasi aurretik
Jaurlaritzak hauteskundeen ondoren egindako inkestaren arabera, % 70ek esan dute alderdi beraren alde egiten dutela beti, eta % 19k, berriz, botoa "unearen arabera" aldatzen dutela.
2024/04/26 - 12:14
Hasi da atzerriko botoen zenbaketa, baina aldaketarako aukerak urriak dira
Araban, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa da.
2024/04/26 - 07:00
Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
2024/04/23 - 10:09
Albiste izango dira: A21eko hauteskundeen ondorengoa, Liburuaren Eguna, eta EAEko Barne Produktu Gordina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 17:45
Hauek dira EAEko hauteskundeetako emaitzak, lurraldeka
Bi alderdiek berdindu egin dute 27na eserlekurekin, baina EAJk babes handiagoa jaso du EAEn botoetan. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian jeltzaleek jarraitzen dute lehen indar gisa, eta EH Bildu Araban eta Gipuzkoan izan da nagusi.
2024/04/22 - 15:27
Martinez: ''Guregan hartuko dugu kanpoan geratu diren 23 000 boza horien ordezkaritza''
Lander Martinez Sumar Mugimenduko buruak adierazi du Podemoseko bozkak ere ordezkatu nahi dituztela Eusko Legebiltzarrean.
2024/04/22 - 12:51
EAEko hauteskundeetako emaitzak, bost gakotan
Apirilaren 21eko bozek inoizko Legebiltzarrik abertzaleena utzi dute, EH Bildu maximo historikoetan dagoela eta ezker konfederala ia desagertuta.
2024/04/22 - 10:03
Albiste izango dira: A21eko emaitzen balorazioa, Alex Garciaren egoera eta 'Koldo auzia'ren ikerketa batzordea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/22 - 09:34
EAJk irabazi du botoetan, EH Bildurekin 27na eserlekutan berdinduta
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.