Egokitzapen zinematografikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuellak Netflixi eskatu dio 1980an herriko ikastetxean gertatutako leherketaren "drama" ez filmatzeko

Netflixek hilaren hasieran iragarri zuen Fernando Arambururen 'El niño' eleberriaren moldaketa egiteko asmoa zuela. Liburuak tragedian hildako haur baten familiaren istorioa kontatzen du.
Ortuella-escuela-1980-eitb
Gas-leherketa Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean 1980an. Irudia: EITB MEDIA.

Ortuellako Udalak Netflix plataformari eskatu dio 1980an Marcelino Ugalde ikastetxean izan zen "dramari" buruzko "produkziorik" ez dezala egin. 50 haur eta 3 heldu hil ziren bertan gas-leherketa baten ondorioz.

Plataformak Fernando Arambururen El niño eleberriaren egokitzapen zinematografikoa egiteko asmoa agertu zuen, Mariano Barroso zuzendari gisa. Liburuak tragedian hildako haur baten familiaren istorioa kontatzen du.

Alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Podemos) babestutako adierazpen instituzional batean, "errespetuz eta enfatikoki, gure herriak iraganean bizi izan zuen dramari buruzko film edo ikus-entzunezko produkziorik ez egiteko" eskatu du Udalak. 

"Erabaki hori aho batez hartu du gure herriak, gure historia eta pribatutasuna babesteko dugun nahi kolektiboa islatuz", azpimarratzen du adierazpenak.

Gainera, "gure egoeraren sentsibilitatea eta gure historiaz eta bere hedapen publikoaz erabakitzeko dugun eskubidearen garrantzia" kontuan hartzeko aldarrikatu dute.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iruñeak agur esan die sanferminei datorren urtera arte

"Gora 2026ko sanferminak!" oihukatuz agurtu dituzte aurtengo jaiak ekitaldi jendetsu batean, udaletxeko balkoitik bertatik, uztailaren 6an txupinazoa bota zuten lekutik bertatik.  "Pobre de mí, Pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermin" eta "1 de enero, 2 de febrero, 3 de marzo..." ohiko kantak abestu dituzte. Amaieran, plazan eta inguruko balkoietan zeuden milaka pertsonek Sanferminetan eraman duten zapi gorria lepotik kendu dute, eta garbitu eta lisatu ondoren, 2026ko uztailaren 6an berriz jantziko dute.

Gehiago kargatu