Polonia
2022/03/03 - 14:00
Pablo Gonzalezen inkomunikazioa gaur bukatzea espero du sendiak
Polonian atxilotutako kazetariaren emazteak azaldu duenez, Espainiako Gobernua ez da haiekin harremanetan jarri, baina kontsulatura atxiloketaren inguruko "hitzezko komunikazio ofiziala" heldu da.
2022/03/03 - 11:16
Leire Lasa, Ukrainaren eta Poloniaren arteko mugan: "Oso hunkigarria da familiak berriz elkartzen ikustea"
Leire Lasa lankidea Medykako (Polonia) mugan dago eta zuzenean ari da bizitzen errefuxiatu ukrainiarren iritsiera. Muga zeharkatzen dutenak hunkituta iristen dira eta beldurra sentitzen dute Ukrainan geratu diren senideengatik.
2022/03/02 - 21:48
Poloniako mugako harrera guneetan jendetza ari da pilatzen, emakumeak eta haurrak dira gehienak
Poloniako harrera gune handienetakoa da Przemyslekoa. 875.000 errefuxiatuk egin dute ihes Ukrainatik, erdiek Poloniara.
2022/03/01 - 17:20
Pablo Gonzalez kazetariak Polonian atxilotuta jarraitzen du, bere abokatuak salatu duenez
Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak askatzeko eskatu du, "informatzeko eskubidearen urraketa honen" aurrean. Eusko Jaurlaritzak "kezka" adierazi du, eta EH Bilduk arazoa konpontzeko Espainiako Gobernuaren "inplikazio falta" salatu du.
2022/02/28 - 13:59
Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian
Bere abokatuak esan duenez, bere lana egiten ari zenean atxilotu du Poloniako Poliziak. Gonzalez Ukrainako gerraren inguruan informatzen ari zen.
2022/02/27 - 21:01
368.000 errefuxiatu baino gehiago eragin ditu jada gerrak, ACNURen arabera
150.000 lagun iritsi dira Poloniara eta 43.000 Errumaniara. Guztira 5 milioi errefuxiatu eragin ditzakeela gerrak uste dute erakundeek.
2022/02/27 - 10:47
Poloniako mugan senideen zain den euskaldun batek beste familia baten topaketa grabatu du
Aitor Ruiz de Anguloren emaztea ukrainiarra da eta eta ostiralean Euskal Herritik Ukraina eta Polonia arteko mugara abiatu ziren horien bila. Gaur koinata eta ilobekin topatu dira baina aitagin eta amaginarreba falta dira oraindik. Familia asko elkartu dira mugan (Bideoa: Aitor Ruiz de Angulo)
2022/02/26 - 15:26
Boluntarioak errefuxiatuei laguntzen ari dira Ukrainako muga inguruetan
Etxebizitza, enplegu eta garraioarekin laguntzeko sareak osatu dituzte Poloniako mugan eta Errumaniakoan, besteak beste. ACNURen arabera, bost milioi herritarrek utziko dute herrialdea.
2022/02/25 - 15:33
Polonia bihurtu da gerra atzean uzteko ate nagusia ukrainarrentzat
Azken orduetan milaka pertsona heldu dira Ukraina eta Polonia arteko mugara. Poloniara zeharkatzea lortu dutenek diotenez, mugaren beste aldean auto-ilarak kilometro askokoak dira.
2022/02/05 - 20:46
Polonian lur hartu du NATOren posizioak indartzeko helburuz bidalitako AEBko lehen talde militarrak
Igandean iritsiko da talde nagusia: 1.700 soldatu. Beste 300 Alemaniara bidaliko dituzte, eta gaur egun bertan dauden 1.000 soldadu estatubatuar Errumaniara eramango dituzte.
2022/02/02 - 22:02
Energia nuklearrak Europa zatitzen du
Alde daudenen artean, Frantzia dago, nuklearraren defendatzaile eta ekoizle sutsua eta berarekin bat egiten dute Poloniak, Txekiak, Hungariak, Kroaziak, Finlandiak, Eslovakiak, Esloveniak eta Errumaniak. Ezezko borobila eman dutenak: Alemania, Espainia, Portugal, Luxenburgo, Danimarka eta Austria
2021/12/03 - 09:07
EBk Bielorrusiako hainbat hegazkin konpainia eta bidaia enpresa zigortu ditu migrazio krisiarekin lotuta
Europar Batasunak Bielorrusiari ezarri dion bosgarren zigor sorta da. Lehen aldiz, estatuko hegazkin konpainia eta turismo enpresak zigortu ditu, pertsona migratzaileak Europar Batasunaren mugara eramatea egotzita.
2021/11/24 - 08:06
Legez kanpoko migrazioa errazten duten garraio enpresak zigortzea proposatu du Europako Batzordeak
Bielorrusia eta Polonia arteko mugan sortutako migrazio krisiari aurre egiteko baliabideak izan nahi ditu Europako Batzordeak. Zehazki, lege esparru bat izan nahi du aire konpainiak eta lurreko edo itsas garraioko enpresak zigortu ahal izateko.
2021/11/19 - 12:22
Urtebeteko haur siriar bat hil da Poloniako baso batean, Bielorrusiako mugatik gertu
Bielorrusiako agintariek korridore humanitario bat irekitzeko eskatu diote Europar Batasunari, Poloniako mugan harrapatuta dauden 2.000 migratzailerentzat.
2021/11/18 - 12:42
Poloniak Bielorrusiako muga zeharkatzeko 500 saiakera berri baino gehiago zenbatu dituela adierazi du
Poloniako agintariek jakitera eman dutenez, muga zeharkatzeko 501 saiakera zapuztu eta 31 pertsona kanporatu dituzte.
2021/11/17 - 19:28
Bielorrusiak eta Europar Batasunak negoziazioak abiatuko dituzte, migratzaileen arazoari irtenbidea emateko
Milaka migratzaile daude Bielorrusia eta Polonia arteko mugan, Europar Batasunean sartzeko asmoz. Alexandr Lukashenkok eta Angela Merkelek elkarrizketak hastea adostu dute, krisiari konponbidea emateko.
2021/11/17 - 00:56
Europar Batasunak talde militarrak sortuko ditu, bere mugetan sortzen diren larrialdi egoerei aurre egiteko
Defentsa ministroen aurreikuspenaren arabera, Europar Batasunaren ahalmen militarra handitzeko plana 2022ko martxoan onartu dezakete.
2021/11/16 - 12:20
Poloniak ur kanoiak eta gas negar-eragileak erabili ditu migratzaileen aurka Bielorrusiako mugan
Poloniako Polizia ur kanoiak eta gas negar-eragileak erabiltzen ari da migratzaileen aurka Polonia eta Bielorrusia banatzen dituen hesitik urruntzen saiatzeko.
2021/11/15 - 22:11
Europar Batasunak Bielorrusia zigortuko du, migratzaileak helburu politikoekin erabiltzea egotzita
Europar Batasuneko Atzerri ministroek araudia eguneratu dute, pertsona migratzaileak erabiltzen dituzten herrialdeak zigortu ahal izateko.
2021/11/13 - 18:12
Mugan bizi diren poloniar askok inbasiotzak jotzen dute migratzaileen etorrera Bielorrusiatik
Poloniak Europako migratzaile tasarik txikienetako du. ETBko berriemaile Ane Irazabal Sokolka mugaldeko herrian izan da herritarren lekukotzak jasotzen.