Polonia
2022/07/06 - 22:10
Atxiloaldia luzatzearen aurka Pablo Gonzalezek jarritako helegitea atzera bota du Poloniako auzitegi batek
Otsailaren 28an atxilotu zuten kazetari bizkaitarra Polonian, Ukrainako mugatik oso gertu, gerrari buruzko informazioa lantzen ari zela.
2022/06/27 - 15:47
Goiriena: "Ezin dut ulertu nola babes daitekeen nik senarrarekin ezin hitz egitea"
Pablo Gonzalezen emazteak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, kazetariarekin zuzenean komunikatzeko aukerarik gabe jarraitzen dute hainbat aitzakia tarteko. Kontsularen lana eskertu du, eta azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.
2022/06/27 - 15:01
Oihana Goirienak komunikazio gehiago eskatu dio Espainiako Gobernuari Pablo Gonzalezen inguruko gestioei buruz
Polonian espetxeratutako euskal kazetari Pablo Gonzalezen bikotekideak salatu du Espainiako Gobernuak ez diola inongo informaziorik ematen Poloniako Gobernuarekin egiten ari diren gestio diplomatikoei buruz.
2022/06/01 - 21:56
Pablo Gonzalez beste hiru hilabetez espetxean mantentzeko erabakiaren aurka helegitea jarri du defentsak
Bartosz Rogala abokatuak azaldu duenez, Apelazio Auzitegiak bi edo hiru aste barru deitu dezake kazetari euskal herritarra aske uztea eskatzen duen errekurtsoa aztertzeko saioa.
2022/05/31 - 20:12
Pablo Gonzalezek espetxetik bidalitako lehen gutuna jaso du haren familiak
Kazetari euskal herritarrak inkomunikatuta jarraitzen du, baina ondo eta itxaropentsu dagoela adierazi dio Oihana Goiriena emazteari.
2022/05/30 - 22:27
Gazpromek gas hornidura eten die Herbehereei, errubloetan ordaintzeari uko egin ondoren
Lehenago, Poloniak, Bulgariak eta Finlandiak gasa errublotan ordaintzea baztertu zuten, ondoren Moskuk bere mehatxua bete eta hornidura eten zien.
2022/05/28 - 11:37
Pablo Gonzalez kazetariak hiru hilabete egin ditu preso eta inkomunikatuta
Poloniako epaitegi batek beste hiru hilabetez luzatu du kazetariaren espetxealdia. Haren egoera "legezkotasun orotik kanpo" dagoela salatu dute familiak, lagunek, kazetaritza-elkarteek eta hainbat alderdi politikok.
2022/05/26 - 14:52
Pablo Gonzalezek "berme guztiak" izateko "gestioak egitea" eskatu die Legebiltzarrak erakundeei
Poloniako epaitegi batek euskal kazetariaren behin-behineko espetxealdia hiru hilabetez luzatu ostean Eusko Legebiltzarrak adierazpen bat onartu du, eta eskatu die euskal erakundeei eta Espainiako Gobernuari Pablo Gonzalezen eskubideak errespetatu beharra aldarrikatu dezatela Poloniaren aurrean.
2022/05/26 - 14:32
Pablo Gonzalezen auziak ''berme guztiak'' izan ditzala eskatu du Legebiltzarrak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek agiri bateratu bat sinatu dute Pablo Gonzalez euskal kazetariak bizi duen egoera salatzeko eta pairatu dituen eskubide urraketak salatzeko.
2022/05/25 - 14:03
Poloniako epaitegi batek beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia
Fiskaltzak egindako eskaera onartu du epaitegiak, bestelako azalpenik eman gabe. Gonzalezek hiru hilabete daramatza inkomunikatuta Poloniako kartzela batean, tarte honetan ez du abokatuarekin eta familiarekin hitz egiterik izan.
2022/05/17 - 02:08
Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia luzatzeko eskatu du Poloniako Fiskaltzak
Pablo Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuten Ukrainako mugatik hurbil lanean ari zenean eta epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri zion, espioitza egotzita. Berez, maiatzaren 28an utzi behar zuten libre.
2022/05/11 - 01:13
Espioitza kasuak ikertzeko lantalde bat Espainiara bidaltzea aztertzen ari da Europako Parlamentua
Dagoeneko baieztatu dute parlamentariz osatutako lantaldeak bidaliko dituztela Israelera, Hungariara eta Poloniara. Pegasus programa Israeleko enpresa batek egin zuen eta Hungariak eta Poloniak aitortu zuten zelatzeko softwarea erabili zutela.
2022/05/10 - 13:48
Pablo Gonzalez kazetariaren egoera "legezkotasun orotik kanpo" dagoela salatu dute Nafarroako Parlamentuan
Oihana Goiriena emazteak eta Gonzalo Boye abokatuak Poloniako Estatuaren aldetik "inolako akusazio frogarik ez" dutela jaso azpimarratu dute, eta Espainiako Gobernuak "Pablori oinarrizko eskubideak berrezartzeko ahalegin handirik ez" duela egin deitoratu dute.
2022/05/09 - 18:58
Errusiak Polonian duen enbaxadoreari pintura gorria jaurti diote
Errusiak Polonian duen enbaxadoreari, Sergei Andreyevi, eraso diote astelehen honetan pintura gorriz, ukrainarren odola sinbolizatzen zuena, Garaipenaren Eguneko lore-eskaintza batera iritsi denean.
2022/05/05 - 17:34
250 haur hil eta 300 baino gehiago zauritu dituzte Ukrainako gerra piztu zenetik, UNICEFen arabera
NBEren agentziak ohartarazi duenez, baina, "litekeena da zenbaki errealak askoz puztuago egotea". Halaber, Ukrainako umeen bi heren desplazatuta edo beste herrialde batean errefuxiatu gisa daudela jakinarazi du.
2022/05/02 - 23:17
EB oztopoak gainditu eta Errusiako petrolioari blokeoa ezartzeko lanean ari da
Energia ministroek ezohiko bilera egin dute. Alemaniako eta Austriako gobernuak prest agertu dira, nahiz eta orain arte aurka azaldu. Gauzak horrela, Hungaria da neurria errefusatzen duen estatu bakarra.
2022/04/28 - 13:44
Pablo Gonzalezek 40 urte bete ditu gaur, Polonian bi hilabete inkomunikatuta daramatzan egunean
Free Pablo Gonzalez plataformak bideo berri bat argitaratu du, kazetariaren egoera salatzeko.
2022/04/27 - 22:56
Errusiak gasa kendu die Bulgaria eta Poloniari, baina ez dute hornidura arazorik izango
Putinek exijitu bezala gasa ordaintzeko Gazprombanken kontu bat zabaltzeari uko egin diote Bulgaria eta Poloniako gas konpainia nagusiek. Moskuk gasa moztu die, baina hornikuntza ziurtatuta daukate.
2022/04/27 - 18:40
Enpresek gasa errubloetan ordaintzen baldin badute EBren zigorrak urratuko lituzketela esan du Von der Leyenek
Moskuk Poloniari eta Bulgariari energia hornidura eten ondoren, erabakiak EBren eskutik "berehalako" erantzun "bateratu eta koordinatua" izango duela ziurtatu du Europako Batzordeko presidenteak.
2022/04/27 - 15:13
Errusiak dio herrialde gehiagori etengo diela gas-hornidura errubloetan ordaindu ezean
Europar Batzordeak xantaiatzat jo du Errusiak egindakoa eta errublotan ordaintzen duten enpresek zigorra jasoko dutela ohartarazi du.